
Lanbide Heziketako hiru irakasletatik bat erdaraz
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskal Autonomi Erkidegoan onartu berri den lan deialdiaren azterketa egin du. Deialdi horretan 614 lanpostu eskaintzen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Eskolan. Lan deialdi horrek izango dituen ondorioak nabarmendu dituzte Behatokiko arduradunek: Lanbide Heziketako hiru irakasletatik batek ez du klaseak euskaraz emateko gaitasunik izan behar
.
Hasteko, Behatokiko bozeramaileak lan deialdiaren datuak azaldu ditu. DBH, LH eta hizkuntza eskolan eskainiko diren lanpostu horietatik guztietatik % 10,10ek ez du hizkuntza-gaitasunik izango ikasgaiak euskaraz eman ahal izateko. DBHrako irakasleei dagokienez, lan-deialdia egokia da, guztiei eskaintzen zaielako hizkuntza-eskakizuna. Aitzitik, Lanbide Heziketarako moduluetan kezka handia agertu du Behatokiak. Izan ere, lan deialdi horren ondorioz sartuko diren irakasleen % 37,50ek ez dute hizkuntza-gaitasunik izango eskolak euskaraz emateko.
Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaok gogorarazi du Lanbide Heziketaren gabeziak nabarienak direla: Euskaraz egin ahal izateko aukera gutxien ematen duena da Lanbide Heziketa, aurrera egiteko irakasle euskaldunak behar dira
.
Euroituna
Horren harira, 2005ean Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak gomendio zuzena egin zion Espainiako Estatuari. Betebehar horren eskuduntza Jaurlaritzak du; hortaz, berari dagokio Europako adituek egindako gomendioa betetzea. Izan ere, Euroitunaren konpromisoaren ebaluazioa egitean, administrazioak propio jasotzen du euskarazko irakaskuntza txikia dela: Egia esan, euskarazko hezkuntza tekniko eta profesionalaren estaldura murritzagoa da
.
Gauzak horrela, Behatokiko zuzendariak azaldu du ez dela ulertzen kontratazio berrietan euskarazko irakaskuntza bermatuko ez dituzten lanpostuak sortu izana. Jaurlaritzak Euroitunaren ebaluazioan propio jaso duen hutsunea betetzeko aukera zuen lan-deialdi honetan
.
Bestetik, Jaurlaritzak nabarmendu bezala, D ereduaren etengabeko igoera izan badugu ere, D ereduan dauden ikasleak Lanbide Heziketako moduluetara iristean, ez dute eskaintza osoa euskaraz. Zer gertatuko da orain D ereduan euskalduntzen diren ikasleekin 6 urte barru Lanbide Heziketara iristen direnean?
, galdera luzatu du Paul Bilbaok. Behatokiko zuzendariak, euskalduntze prozesuak jarraipena behar duela nabarmendu du, ezin dugu eten Lanbide Hezkiketan
.
Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||