Artxiboak: Urria 2007, 16

2007-10-16

Permalink 19:59:09, Atalak: Berriak, Irakaskuntza, 205 hitz  

Bilboko Ingeniaritzako Txantxangorri Euskara Taldearen gela desalojatu nahi dute

Bilboko Ingeniaritzako Txantxangorri Euskara Taldeko kideek salatu dutenez, zuzendaritzak eskolan duten gelatik bota nahi ditu. San Mameseko Ingeniarien Goi Eskolako ikasleek bere aldetik, gogor salatu dute ikasle mugimenduaren aurka burutzen ari den eraso berri hau.
Presoen aldeko taldeek (PAT) eta Txantxangorri Euskara Taldeak kaleraturiko oharra:

San Mameseko Ingeniarien Goi Eskolako ikasleek salatu dutenez, gaur goizean eskolako zuzendaritzak bidalitako bi kide agertu dira Txantxangorri Euskara Taldearen (TET) gelara lokala bi egunen buruan desalojatu beharko dutela jakinaraztera.

Aurreko asteetan eskolan agertutako pintada, pankarta, bengala, kartel eta abarren ardura, inolako frogarik gabe, TETena dela uste omen du zuzendaritzak eta horrexegatik, hain zuzen ere, eskolan duten gelatik botatzeko erabakia hartu du.

TETek, zuzendaritzak aipatutako ekintzekin inolako loturarik ez duela jakinarazi eta bere jarduera guztia eskola euskalduntzearen aldeko ekimenak antolatzera mugatzen dela berretsi nahi du. Honen adibide dira urtero-urtero jende andana bildu ohi duen Euskal Jai arrakastatsua zein antolatzen diren txango eta afariak.

PATek, bere aldetik, honakoa San Mameseko ikasle mugimenduaren aurka burutzen ari diren eraso berri bat besterik ez dela salatu nahi du. Azken hilabeteotan, zuzendaritzak eskolan mugitzen den guztiaren aurkako jarrera abiatu du, adibidez, kartelak edo pankartak jartzen zebiltzan zenbait ikasle mehatxatu dituztelarik.

ASKI DA!! HAU EZ DA DEMOKRAZIA!!
IKASLE MUGIMENDUAREN AURKAKO ERASORIK EZ!!
TXANTXANGORRI EUSKARA TALDEA AURRERA!!

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Urria 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution