Artxiboak: Urria 2007, 07

2007-10-07

Permalink 20:09:02, Atalak: Berriak, Justizia, 1212 hitz  

Gabi Basañezen aurkako epaiketa burutu egin dute erdaraz eta bera gabe

ukberri.net-etik jasotako artikulu eta argazkia

gabi epaitegianHamairu urteren ostean, behingoz epaiketa egin diote Gabi Basañezi, 1994ko Sopelako San Pedro jaietan egin zen zezenketen aurkako eserialdiagatik. Alabaina, epaiketa erdaraz egin dute, Basañez euskaltzaleak Bilboko justizia epaitegitik alde egin ostean. Izan ere, goizeko 9:45ean, epaile andereak erdaraz epaiketa hasteko agindu bezain laster, altxatu da Basañez akusatuen aulkitik eta "nire defentsa eskubidea eta hizkuntz eskubideak errespetatzen ez direnez ez dut epaiketa hau onartzen eta alde egin nahi dut" adierazi du ozen eta itzultzaileak bere asmoen berri eman behar izan dio ezer ulertu ez duen magistratuari. Epaileak isiltzeko agindu dio, fiskalak beraren aurkako zigor-eskaera egin arte. "Gero egin nahi duzuna" gaineratu dio epaileak. Basañezek, berriz, itzultzailearen bidez bere eskubideak ez direla errespetatzen berresten, "Euskal Herrian Euskaraz" kanta abesteari ekin dio era lasai baina ozenean. Bitartean, arin-arin fiskalak irakurri du Basañezi leporatzen dizkioten istiluak, erresistentzia eta autoritatearen aurkako atentatuengatik egindako zigor-eskaera, lehengo sei urteak urte batera nabarmen jaitsiz. Fiskalak bukatu bezain laster, epaileak birritan adierazi dio Basañezi alde egin zezakeela, eta honek horrela egin du, "Euskal Herrian Euskaraz" kanta behin amaiturik. Kanpoan, hogei bat lagunek kontzentrazioa egin dute "Euskaldunontzat ez dago justiziarik!" lelopean. Bestalde, ertzainek pertsona bat identifikatu dute, epailearen aginduz, epaiketa bideoz grabatzeagatik.

=> Gehiago irakurri!

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Urria 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution