Artxiboak: Urria 2007

2007-10-29

Permalink 10:29:10, Atalak: Udal administrazioa, Berriak, 179 hitz  

EAE-ANVk Uemako Lehendakaritza hartu du, eta EAJk alde egin du batzarretik

Berria.info-tik harturiko albistea

Udal hauteskundeen ostean alderdiek hitzartu zuten bezala, EAE-ANVk hartu zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) Lehendakaritza, atzo Zestoan (Gipuzkoa) egindako Batzar Nagusian. Jon Bollar Aulestiko alkatea izendatu zuten lehendakari, eta Jesus Mari Goikoetxea EAko Arteako hautetsiak beteko du lehendakariorde kargua. EAE-ANVk lau ordezkari izango ditu zuzendaritzan, eta EAk, Aralarrek eta independenteek ordezkari bana. EAJk hiru ordezkari izan behar zituen, baina atzoko bileran alderdi horretako hautetsiek alde egin zuten, eta ez zituzten euren karguak hartu. Hala, EAJri dagozkion zuzendaritzako hiru karguak hutsik geratuko dira.

Kontxi Gabantxo Uemako lehendakari ohiak aipatu zuen «goiko aginduei» jarraiki utzi zutela batzarra bertan behera EAJko ordezkariek. Nolanahi ere, azalpenik eman gabe joan ziren bilerara agertutako EAJko kideak.

 

20. URTEURRENA. Jon Bollar lehendakariak gogoratu zuen Uemak 20 urte betek dituela hurrengo urtean, 1988an sortu baitzen. Ildo horretan, adierazi zuen euskararen berreskurapenean «berebiziko garrantzia» izan duela mankomunitateak.

Bollarrek azaldu zuen Uemaren hiru helburu nagusiak lortzeko lan egingo dutela. Gogoratu zuen 140 herri daudela Euskal Herrian, non herritarren %70 baino gehiago euskaldunak diren. Haietan 200.000 euskaldun biltzen dira. Uemak ekimen politikoa berreskuratu behar duela gaineratu zuen.


2007-10-25

Permalink 12:21:57, Atalak: Udal administrazioa, Berriak, 234 hitz  

Basauriko AEK eta Euskarabila elkarteek azkenik lehiaketa publiko bidez lortu ahal izango dituzte dirulaguntzak

Euskararen aldeko Euskarabila eta AEK elkarteek azkenik dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute, baina, aurreko urteetan ez bezala, dirulaguntzak ez dira nominatiboak izango, hau da, berauek lortu ahal izateko lehiaketa publiko batetik pasa beharko dute. Bi elkarteek adierazi duten moduan, alkatesak (PSE) 2008ko dirulaguntzak bermatu dizkie arestian aipaturiko deialdi horren bidez.

Dena dela eta "nahiz eta alkatesak bere hitza bete", Euskarabilatik esan dute "Dirulaguntza nominatiboak kentzearen erabakiarekin guztiz ezados egoten jarraitzen dugu. Ezin da azken 11 urteotan euskararen normalizazioaren alde eginiko lana borratu". Arrazoi horiek direla eta, aurrekontuetan "Euskarabila Euskaldunon Elkarteak bere izena eta eginiko lana aintzat hartzea" eskatu dute.

Alkatesak kalteturiko beste elkartearen (AEK) dirulaguntza nominatiboak kentzeko erabilitako argudioen artean "azken bi urteotan dirulaguntzak erabili ez dituztela" dago. Deklarazio hauen aurrean, Ruben del Cura, AEK-ko zuzendariak adierazi du "bere erabakia gure akatsean oinarrituta justifikatzen saiatzen ari direla" eta "erabakia detaile horretaz konturatu baino lehen zegoela hartuta".

Aurreko egunetan Basauriko PPko bozeramaileak eginiko adierazpenen harira  -zeinetan AEK eta Euskarabila elkarteen dirulaguntzak kentzea ziurtzat jotzen zen "euskara irakastera bakarrik ez zirelako mugatzen"-. Alkatesak aditzera eman du "elkarte hauek egiten duten lanaren ezjakintasunetik esanak direla" eta Agüerosek (PPko bozeramailea) adierazpenok "bere alderdiaren bozeramaile gisa egin behar zituela eta ez udal gobernuaren izenean." "Gure gobernu kideek, errealitatearekin zerikusirik ez duen obsesio bat dutela" ere gaineratu zuen.


2007-10-24

Permalink 11:39:04, Atalak: Irakaskuntza, Lan mundua, 316 hitz  

Eusko Jaurlaritzaren lan eskaintza publikoaren harira

Irakaskuntza ildoaEHEk kaleraturiko oharra:


Hizkuntza eskubideen urraketa, eguneroko ogi

Euskarak egun bizi duen egoera ez da xamurra; larria dela ere behin eta berriz azpimarratu dugu. Euskarak jasaten duen zapalketa sistematikoa eta neurrigabea da, bizi duen bigarren mailako postuaren adierazle. Administrazioek, egoera hori aldatu bidean, sasi-konponbidez estalitako neurriak hartu nahi izan dituzte etengabean, jendartean noraeza eta neurri baterainoko sosegua ere lortu dutela. Baina egoeraren antzutasunaz jabetuta, horiek iruzurrak eta herritarrak nahasteko trikimailuak besterik ez direla argi utzi nahi dugu.

=> Gehiago irakurri!

2007-10-19

Permalink 19:12:53, Atalak: Berriak, Erasoak, 97 hitz  

Basauriko udalak diru-laguntzak kendu dizkie AEK eta Euskarabilari

PSE eta PPk gobernaturiko Basauriko udalak kendu egin dizkie dirulaguntzak AEK eta Euskarabila euskalgintzako herri-ekimenei, "euskararen promozioarekin zerikusirik ez duten beste ekimen batzuk ere bultzatzen dituztelako diru horrekin". Aurreko urteetan ere egon da eztabaida, orain udal-gobernua osatzen duten alderdiak oposizioan zeudenean diru-laguntza horiek kentzeko behin eta berriz eskatu baitzuten "kulturaren esparru soilera ez zirelako mugatzen"

AEK eta Euskarabila elkarteetako eledunek adierazi dute guztiz bidegabea dela diru-laguntzen ezeztatze hau eta dirua "ekimen kulturaletarako soilik" erabiltzen dela frogatu dute faktura desberdinak aurkeztuz. Euskarabila elkarteak 6000 euro jasotzen zituen udaletik urtean, AEK-k jasotzen zuenaren erdia.

2007-10-18

Permalink 22:18:45, Atalak: Arloka, 329 hitz  

Behatokiak Lanbide Heziketako hiru irakasletatik batek klaseak euskaraz emateko gaitasunik izan behar ez izana salatu du

Behatokiko kideen agerraldia
Hizkuntz eskubideen behatokiak salatu duenez, lan heziketako hiru irakasletatik bat erdaraz arituko da, ez baitu zertan euskaraz jakin lan-postu hori lortzeko. Honela, DBH, LH eta hizkuntza eskolan eskainiko diren lanpostu guztietatik %10,10 batean ez da hizkuntza gaitasunik izango klasean euskaraz emateko.


Lanbide Heziketako hiru irakasletatik bat erdaraz

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskal Autonomi Erkidegoan onartu berri den lan deialdiaren azterketa egin du. Deialdi horretan 614 lanpostu eskaintzen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Eskolan. Lan deialdi horrek izango dituen ondorioak nabarmendu dituzte Behatokiko arduradunek: Lanbide Heziketako hiru irakasletatik batek ez du klaseak euskaraz emateko gaitasunik izan behar.

Hasteko, Behatokiko bozeramaileak lan deialdiaren datuak azaldu ditu. DBH, LH eta hizkuntza eskolan eskainiko diren lanpostu horietatik guztietatik % 10,10ek ez du hizkuntza-gaitasunik izango ikasgaiak euskaraz eman ahal izateko. DBHrako irakasleei dagokienez, lan-deialdia egokia da, guztiei eskaintzen zaielako hizkuntza-eskakizuna. Aitzitik, Lanbide Heziketarako moduluetan kezka handia agertu du Behatokiak. Izan ere, lan deialdi horren ondorioz sartuko diren irakasleen % 37,50ek ez dute hizkuntza-gaitasunik izango eskolak euskaraz emateko.

Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaok gogorarazi du Lanbide Heziketaren gabeziak nabarienak direla: Euskaraz egin ahal izateko aukera gutxien ematen duena da Lanbide Heziketa, aurrera egiteko irakasle euskaldunak behar dira.

Euroituna

Horren harira, 2005ean Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak gomendio zuzena egin zion Espainiako Estatuari. Betebehar horren eskuduntza Jaurlaritzak du; hortaz, berari dagokio Europako adituek egindako gomendioa betetzea. Izan ere, Euroitunaren konpromisoaren ebaluazioa egitean, administrazioak propio jasotzen du euskarazko irakaskuntza txikia dela: Egia esan, euskarazko hezkuntza tekniko eta profesionalaren estaldura murritzagoa da.

Gauzak horrela, Behatokiko zuzendariak azaldu du ez dela ulertzen kontratazio berrietan euskarazko irakaskuntza bermatuko ez dituzten lanpostuak sortu izana. Jaurlaritzak Euroitunaren ebaluazioan propio jaso duen hutsunea betetzeko aukera zuen lan-deialdi honetan.

Bestetik, Jaurlaritzak nabarmendu bezala, D ereduaren etengabeko igoera izan badugu ere, D ereduan dauden ikasleak Lanbide Heziketako moduluetara iristean, ez dute eskaintza osoa euskaraz. Zer gertatuko da orain D ereduan euskalduntzen diren ikasleekin 6 urte barru Lanbide Heziketara iristen direnean?, galdera luzatu du Paul Bilbaok. Behatokiko zuzendariak, euskalduntze prozesuak jarraipena behar duela nabarmendu du, ezin dugu eten Lanbide Hezkiketan.

2007-10-16

Permalink 19:59:09, Atalak: Irakaskuntza, Berriak, 205 hitz  

Bilboko Ingeniaritzako Txantxangorri Euskara Taldearen gela desalojatu nahi dute

Bilboko Ingeniaritzako Txantxangorri Euskara Taldeko kideek salatu dutenez, zuzendaritzak eskolan duten gelatik bota nahi ditu. San Mameseko Ingeniarien Goi Eskolako ikasleek bere aldetik, gogor salatu dute ikasle mugimenduaren aurka burutzen ari den eraso berri hau.
Presoen aldeko taldeek (PAT) eta Txantxangorri Euskara Taldeak kaleraturiko oharra:

San Mameseko Ingeniarien Goi Eskolako ikasleek salatu dutenez, gaur goizean eskolako zuzendaritzak bidalitako bi kide agertu dira Txantxangorri Euskara Taldearen (TET) gelara lokala bi egunen buruan desalojatu beharko dutela jakinaraztera.

Aurreko asteetan eskolan agertutako pintada, pankarta, bengala, kartel eta abarren ardura, inolako frogarik gabe, TETena dela uste omen du zuzendaritzak eta horrexegatik, hain zuzen ere, eskolan duten gelatik botatzeko erabakia hartu du.

TETek, zuzendaritzak aipatutako ekintzekin inolako loturarik ez duela jakinarazi eta bere jarduera guztia eskola euskalduntzearen aldeko ekimenak antolatzera mugatzen dela berretsi nahi du. Honen adibide dira urtero-urtero jende andana bildu ohi duen Euskal Jai arrakastatsua zein antolatzen diren txango eta afariak.

PATek, bere aldetik, honakoa San Mameseko ikasle mugimenduaren aurka burutzen ari diren eraso berri bat besterik ez dela salatu nahi du. Azken hilabeteotan, zuzendaritzak eskolan mugitzen den guztiaren aurkako jarrera abiatu du, adibidez, kartelak edo pankartak jartzen zebiltzan zenbait ikasle mehatxatu dituztelarik.

ASKI DA!! HAU EZ DA DEMOKRAZIA!!
IKASLE MUGIMENDUAREN AURKAKO ERASORIK EZ!!
TXANTXANGORRI EUSKARA TALDEA AURRERA!!

2007-10-07

Permalink 20:09:02, Atalak: Arloka, Justizia, 1193 hitz  

Gabi Basañezen aurkako epaiketa burutu egin dute erdaraz eta bera gabe

ukberri.net-etik jasotako artikulu eta argazkia

gabi epaitegianHamairu urteren ostean, behingoz epaiketa egin diote Gabi Basañezi, 1994ko Sopelako San Pedro jaietan egin zen zezenketen aurkako eserialdiagatik. Alabaina, epaiketa erdaraz egin dute, Basañez euskaltzaleak Bilboko justizia epaitegitik alde egin ostean. Izan ere, goizeko 9:45ean, epaile andereak erdaraz epaiketa hasteko agindu bezain laster, altxatu da Basañez akusatuen aulkitik eta "nire defentsa eskubidea eta hizkuntz eskubideak errespetatzen ez direnez ez dut epaiketa hau onartzen eta alde egin nahi dut" adierazi du ozen eta itzultzaileak bere asmoen berri eman behar izan dio ezer ulertu ez duen magistratuari. Epaileak isiltzeko agindu dio, fiskalak beraren aurkako zigor-eskaera egin arte. "Gero egin nahi duzuna" gaineratu dio epaileak. Basañezek, berriz, itzultzailearen bidez bere eskubideak ez direla errespetatzen berresten, "Euskal Herrian Euskaraz" kanta abesteari ekin dio era lasai baina ozenean. Bitartean, arin-arin fiskalak irakurri du Basañezi leporatzen dizkioten istiluak, erresistentzia eta autoritatearen aurkako atentatuengatik egindako zigor-eskaera, lehengo sei urteak urte batera nabarmen jaitsiz. Fiskalak bukatu bezain laster, epaileak birritan adierazi dio Basañezi alde egin zezakeela, eta honek horrela egin du, "Euskal Herrian Euskaraz" kanta behin amaiturik. Kanpoan, hogei bat lagunek kontzentrazioa egin dute "Euskaldunontzat ez dago justiziarik!" lelopean. Bestalde, ertzainek pertsona bat identifikatu dute, epailearen aginduz, epaiketa bideoz grabatzeagatik.

=> Gehiago irakurri!

2007-10-03

Permalink 19:53:18, Atalak: Arloka, 0 hitz  

2007ko zozketako zenbaki sariduna

2007ko zozketako zenbaki sariduna

2007-10-01

Permalink 13:48:31, Atalak: Justizia, Deialdiak, 0 hitz  

Kontzentrazioa Buenos Aires kalean

Permalink 11:24:49, Atalak: Justizia, 921 hitz  

Justizia administrazioa euskaldundu! Euskarari eraso gehiagorik ez!

justizia Euskal Herrian Euskaraz erakunde euskaltzaleak euskarak eta euskaldunok bizi dugun egoera larria salatu nahi dugu, arrazoi ezberdinak ditugula horretarako. Batetik, euskararen normalkuntza helburu ez duten egitasmo, plan eta proiektuekin egin nahi diguten iruzurra salatu nahi genuke. Bestetik, sasi proposamen horien bidez beren aurpegiak zuritu nahi dituztenek, beste behin ere, euskaltzaleen aurkako frontea zabalik dutela salatu nahi dugu, zigor bideak aplikatzen dituztela horretarako.

Euskal Herriak eta euskal herritarrek aldaketa behar dugu

Historiaren kate luzean, egungo marko eta legediak ezinbesteko kate-begi bihurtu dira euskararen berreskurapena posible ez izateko; euskararen hilzori egoeraren konplize bilakatu dira kate-begi horiek.

=> Gehiago irakurri!

:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

Creative Commons License

| Hurrengoak >

Urria 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution