Une honetan botere politikoa eta instituzionala dutenek, beraien hizkuntza politikak indartzeko mugimenduak egiten dabiltza. Egitura berriak sortzen dituzte, plan berriak edota kanpainak abiatu, baina horiek ez dute euskararen normalizaziorako neurri eraginkorrik atzetik. Egungo legedi eta zatiketa administratiboaren barruan, euskarak duen egoera mantentzea dute helburu. Gainera, herritarron artean euskararen normalkuntzaren bidean pausoak ematen dabiltzanaren irudia zabaldu nahi dute, egun Euskal Herrian nagusi den aldaketaren beharra isildu eta abian duten euskararen aurkako estrategiarekin jarraitzeko ate guztiak zabalik nahi dituzte. Aipatzen ari garen hau guztia baieztatzeko, hor ditugu Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat mugimendu. Herri mugimendua eta euskalgintzaren planak kontuan izan gabe, hainbat eta hainbat dira azken urteetan aurkeztutako proiektuak: Elebide, Lan Hitz Ziurtagiria... (euskalgintzak sortu eta bultzatutako Behatokia eta Bai Euskarari Ziurtagiria baldintzatzeko asmoz). Gainera, ereduen erreformarako proposamen berria ere egin zuten, orduan esan bezala, zehaztasunez janzten ez den bitartean, iruzur berri baten aurrean aurki gaitezkeela argi dugu. Azkena, irailean bertan izan da, Josune Ariztondok, Ondarroako alkate lanetan, urteetan herrian izan den Bai Euskarari Herrietan Akordioa ez sinatzea erabaki du. Beste behin ere, euskararen normalkuntzari eta herritarren lanari trabak jarri dizkiote. Berriki jakin dugu, Nafarroa Garaian, lehenago Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan egin bezala, elkarte berri bat sortuko dutela. Euskal Herrian Euskarazen argi dugu, ordea, Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskararen Institutuak helburu bera dutela; urtez urte indartuz joan den aldarrikapen eta mugimendu andana desaktibatzea. Izan ere, zer egingo dute euskaren aurkako politika garbia darabilten horiek erakunde berri bat sortu arren? Eta nazkatuta gaude zurikeriekin, nazkatuta herritarren nahiarekin horrela jolasten dutenekin, nazkatuta euskarekiko horrelako jarrera axolagabekoa daukatenekin. Gaur egungo legedi zapaltzaileekin egin nahi omen dute euskararen alde. Baina ederki dakite zer lortuko duten aho betez aldarrikatzen dituzten hizkuntza politiken aldaketa horiekin, ezer ez. Eta hori dute helburu, kea saltzea surik egiteke. Euskarak ez du iruzur gehiago behar, Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean, pauso eraginkor eta atzeraezinak behar ditugu. Euskararen ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideen bermea ahalbideratuko duen hizkuntza politika lortze aldera indarrak batu eta iruzur gehiago ez onartzeko momentua da. Bestela, egungo zapalketa eta bazterketa bizitzera kondenatuko gaituzte aurrerantzean ere. Eta horren aurrean borroka egitea gure esku dago, ekin diezaiogun bada lanari!
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Mezu honentzako erantzunak itxita daude.
Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||