Mezua: Egin zaitez Gu EHEko laguntzaile

2007-09-02

Permalink 22:18:36, Atalak: Orokorra, 83 hitz  

Egin zaitez Gu EHEko laguntzaile


Euskal Herrian Euskaraz erakundea 25 urtez baino gehiago Euskal Herria euskalduna eraikitzkeko lanean ari da. Getxo udalerrian ere, ofizialtasunaren aldeko lanari, euskaldunduko duen eskolaren aldeko borrokari edota udala euskaraz mintzatzeko ekimenei ekiteko ardura hartu du Gu EHEk

.
Talde honek, baina, erronka horiei ganoraz heltzeko beste euskaltzaleon laguntza behar du era desberdinetan: taldekide bihurtuz eta euskararen aldeko lan aktibora lotuz, ekimenetan parte hartuz edota kale-errotuluak, esku-orriak eta bestelakoak egiteko dirua emanez.

Nahi izatekotan, bidali ezazue  korreo bat hurrengo helbidera:

guehe(a bildua)euskalerria.org


Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution