Artxiboak: Abuztua 2007, 31

2007-08-31

Permalink 16:01:53, Atalak: Berriak, Ezagutza eta Erabilera, 122 hitz  

Museotako euskararen egoera aztertu du Kontseiluak

Kontseiluko kideak berri ematenKontseiluak Euskal Herri osoko 19 museo desberdinetan euskarak duen presentzia desberdina aztertu du. Azterketa honen ondorio moduan, euskararen lekua behar lukeenaren baino txikiagoa dela adierazi dute. Iñaki Lasa kontseiluko ildo politikoaren buruak, museoak turistentzat bakarrik ez direla, baizik eta euskaldunontzat ere prest egon behar direla salatu du.

Gauzak honela, museoetan hizkuntza-eskubideak ez direla guztiz bermatzen ondorioztatu du Kontseiluak. Emaitzarik onenak museo gipuzkoarretan ematen direla esan du, txarrenak, aldiz, Nafarroa eta Iparraldekoetan.

Azterketaren arabera, emaitzarik onenak lortu dituena Segurako Erdi Aroko museoa izan da (21 puntu 30etik). Kutxagunea, Gipuzkoako Zumalakarregi museoa, Guggenheim museoa eta Utzi museoak dira atzetik doazenak (18 puntu). Emaitzarik txarrenak, Iparraldeko Bonnat museoan eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoan jazo dira zeinek ez duten puntu bakar bat ere jaso. Albiste osoa hemen

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Abuztua 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution