Hau Pittu Hau konpartsak larunbat honetan, ekainak 2, ospatuko du 20 urte bete dituela, Errekaldeko Kukutza gaztetxean izango den jai euskaldunen aldeko jaialdiarekin. Lehenik eta behin bertso bazkaria egongo da, 14:30ean, Oihane Enbeita eta Iratxe Ibarra bertsolariak lagun izango ditugula. Sabelak ondo bete eta bertsoekin gozatu ondoren, berriz, trikikalejira (19:00) izango da Errekaldeko tabernetatik. Azkenik, jaialdiari amaiera bikaina emateko, Deskontrol eta Etsaiak taldeek emango dute kontzertua, 21:00etan, gaztetxean. Bertso bazkaria (10 euro) eta kontzerturako (5 euro) sarrerak Kukutza gaztetxean eta Zazpi Kaleetako Errondabide herriko tabernan daude salgai.
20 urte Bilbon jai herrikoi eta euskaldunen alde borrokan...
eta oraindik tiraka!
Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||