Algortako Getxo Antzokian proiektatzen diren Zine-Kluba eta Cinema Paradiso zinema zikloak asteazkenean eta ostiralean amaituko dira, hurrenez hurren. UKBERRI.NETek egiaztatu ahal izan duenez, urtarriletik datorren ostiralera arte Getxoko Kultur Etxeak 48 filma izango ditu proiektatuta bi ziklo horietan, haietatik 7 laburmetraiak. Euskarazko eskaintza, ordea, ez da 13 minututatik igaro, horixe baita euskaraz eskainitako "Sarean" eta "Midori" film laburrek irauten dutena. Beste 46 filma guztiak gazteleraz edo gaztelerazko azpitituluekin eman dituzte. Bihar, maiatzak 30, 20:00etatik aurrera, Koldo Serraren lehenengo luzemetraia eskainiko da: "Bosque de sombras", hain zuzen ere. Getxon sortutako zuzendaria (argazkian / Gaztesarea) bertan egongo da eta Zine-Klubeko forumean parte hartuko du, proiekzioa amaitu eta gero. Albistea: ukberri.net Bestalde, emanaldi berezia izango da etzi, ekainak 1, ostiralean, Cinema Paradiso zikloaren denboraldia amaitzeko. Getxo Antzokian, 22:00etatik aurrera, Giuseppe Tornatorek zuzendutako "Cinema Paradiso" klasikoa eskainiko da gaztelerazko azpitituludun jatorrizko bertsioan. Sarrera doakoa izango da. > | /tbody>
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||