Artxiboak: Maiatza 2007, 30

2007-05-30

Permalink 20:50:49, Atalak: Berriak, Udal administrazioa, 100 hitz  

Hainbat errotulu falangista kendu zituzten Algortan larunbatean

Errotulu falangistak kanpora
"Algortar antifaxista gazte talde" batek Franco garaiko Etxebizitza Ministerioaren hainbat errotulu falangista kendu zuen pasa den larunbatean Algortako etxebizitzetako fatxadetatik. Gazteek Sare Antifaxistaren bitakoran jakinarazi dute aurrera eramandako ekimena eta antifaxista guztiei deia egin diete kaleak "zikinkeri faxistaz garbitzeko". Argazki batean agertutako errotulu kopuruagatik, gutxienez zazpi izan ziren larunbatean kendutako errotuluak, nahiz eta gehiago izan daitezke. Egindako ekimena Sare Antifaxistak maiatzaren 3an botatako deialdiari erantzuten dio. Gainera, larunbatekoa bezalako ekintzek tradizio handia dute Getxo udalerrian, besteak beste, Sare Antifaxista bera, Herri Norte Taldea, Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz edo Jarrai taldeek burutu dituztela. Albistea: ukberri.net
Permalink 20:45:07, Atalak: Berriak, Udal administrazioa, 145 hitz  

Getxoko zinema zikloak ostiralean amaituko dira euskaraz 13 minutu proiektatuta

Koldo Serra

Algortako Getxo Antzokian proiektatzen diren Zine-Kluba eta Cinema Paradiso zinema zikloak asteazkenean eta ostiralean amaituko dira, hurrenez hurren. UKBERRI.NETek egiaztatu ahal izan duenez, urtarriletik datorren ostiralera arte Getxoko Kultur Etxeak 48 filma izango ditu proiektatuta bi ziklo horietan, haietatik 7 laburmetraiak. Euskarazko eskaintza, ordea, ez da 13 minututatik igaro, horixe baita euskaraz eskainitako "Sarean" eta "Midori" film laburrek irauten dutena. Beste 46 filma guztiak gazteleraz edo gaztelerazko azpitituluekin eman dituzte. Bihar, maiatzak 30, 20:00etatik aurrera, Koldo Serraren lehenengo luzemetraia eskainiko da: "Bosque de sombras", hain zuzen ere. Getxon sortutako zuzendaria (argazkian / Gaztesarea) bertan egongo da eta Zine-Klubeko forumean parte hartuko du, proiekzioa amaitu eta gero. Albistea: ukberri.net

=> Gehiago irakurri!

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Maiatza 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution