Mezua: Algortako "Calle Telleche" desagerrarazi du Gu EHEk

2007-05-11

Permalink 18:28:12, Atalak: Berriak, Udal administrazioa, Kaleak euskaraz orain!, 163 hitz  

Algortako "Calle Telleche" desagerrarazi du Gu EHEk

Algortako "Calle Telleche" desagerrarazi du Gu EHEkGaur, goizeko 12etan otsailaren 17an aurkeztutako "Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!" kanpaina berrartzeko ekimena egin du Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE) taldeak. Hain zuzen, Algortako Telletxe kaleko 15. atari parean (Retoucherie denda alboan) dagoen errotulua ordezkatu dugu: "Calle Telleche" irakurtzen zen bertan eta dagoeneko "Telletxe kalea" irakur daiteke, gainean jarri dugun euskara hutsezko plaka dela medio.

[Gehiago:]

Errotulu hori aldatzeko ez dugu maiatzaren 11 zoriz aukeratu. Izan ere, gaur abiatu da ofizialki uval hauteskunde kanpaina. Bide batez, euskaldunon hizkuntza eskubideak betetzeko direla gogoratu nahi diegu leían arituko diren hautagaiei. Baita maiatzaren 27a eta gero, hortxe edukiko gaituztela horiek bermatzeko.

"Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!" kanpainaren barruan herritar guztiak deitzen ditugu euskaldunon hizkuntza eskubideei iseka egiten dieten kale errotuluei argazkia atera eta alkateari bidaltzera gure bitakoran agertzen den salaketa gutunarekin batera. Hilabetean behin horien balantzea egin eta beste plaka batzuk aldatzeko asmoa dugu, alkateak (dena delakoak) zer nolako jarrera azaltzen duen kontuan hartuta.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution