Artxiboak: Maiatza 2007, 11

2007-05-11

Permalink 18:28:12, Atalak: Berriak, Udal administrazioa, Kaleak euskaraz orain!, 163 hitz  

Algortako "Calle Telleche" desagerrarazi du Gu EHEk

Algortako "Calle Telleche" desagerrarazi du Gu EHEkGaur, goizeko 12etan otsailaren 17an aurkeztutako "Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!" kanpaina berrartzeko ekimena egin du Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE) taldeak. Hain zuzen, Algortako Telletxe kaleko 15. atari parean (Retoucherie denda alboan) dagoen errotulua ordezkatu dugu: "Calle Telleche" irakurtzen zen bertan eta dagoeneko "Telletxe kalea" irakur daiteke, gainean jarri dugun euskara hutsezko plaka dela medio.

=> Gehiago irakurri!

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Maiatza 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31      

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution