Otsailaren 17an aurkeztutako "Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!" kanpaina berrartzeko ekimena egingo du ostiral honetan, maiatzak 11, eguerdiko 12etan, Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE) taldeak. Hain zuzen, Algortako Telletxe kaleko 15. atari parean (Retoucherie denda alboan) dagoen errotulua ordezkatuko dugu: "Calle Telleche" irakurtzen da bertan eta euskara hutsezko plaka jarriko dugu. Argazkia: ukberri.net
Arazo teknikoak eta bestelako lanak gora behera ezin izan diogu, orain arte, behar bezala heldu kanpainari. Horiek konponduta, herritar guztiak deitzen ditugu euskaldunon hizkuntz eskubideei iseka egiten dieten kale errotuluei argazkia atera eta alkateari bidaltzera gure bitakoran agertzen den salaketa gutunarekin batera. Hilabetean behin horien balantzea egin eta beste plaka batzuk aldatzeko asmoa dugu, alkateak (dena delakoak) zer nolako jarrera azaltzen duen kontutan hartuta.
Atzerapenak atzerapen, ez dugu maiatzaren 11 zoriz aukeratu. Izan ere, ostegun eta ostiral bitarteko gauean abiatuko da udal hauteskunde kanpaina. Bide batez, euskaldunon hizkuntza eskubideak betetzeko direla gogoratu nahi diegu leían arituko diren hautagaiei. Baita maiatzaren 27a eta gero, hortxe edukiko gaituztela horiek bermatzeko.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |