Mezua: Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!

2007-02-22

Permalink 16:40:58, Atalak: Berriak, Udal administrazioa, Kaleak euskaraz orain!, 440 hitz  

Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!

Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!Udal administrazioa eta euskararekiko udal politika dira gure lehentasunak. Prestatutako lehendabiziko ekimena ildo horretan doa. Getxo udalerriko kaleetan asko dira euskaldunon hizkuntza eskubideei iseka egiten dieten errotulu, plaka edo bide-seinaleak, batzuk erdara hutsez daudelako eta asko diglosikoak direlako. Gainera, guk eskubide duguna, 2002an onartutako Getxoko Euskara Planean zein 2003-2006rako EBPNan lehentasuntzat jo zuen Getxoko Udalak. Hala ere, arlo horretan, gutxi egin dute urte guzti hauetan. Hartara, argazki kamera digitala edo sakeleko telefonoa eskuan hartu, kale-izena daroaten errotulu erdaldun eta diglosikoei irudia atera eta alkateari -alkatea(a bildua)getxo.net- bidaltzeko gonbitea luzatzen diezuegu. Argazkiekin batera, udal agintariari igortzeko gutuna prestatu du Gu EHEk horiek berehala desagertzeko exijituz. (Aipatu eskutitza idatzi honen bigarren orrialdean duzue oso-osorik. Kopiatu, datuak bete eta argazkiekin batera bidaltzea besterik ez duzue egin behar).

[Gehiago:]


Irudiak guri ere bidaltzea -guehe(a bildua)euskalerria.org- eskatzen dizuegu. Izan ere, hilabetean behin, jasotako argazki guztiekin txostena egin eta hori zabaltzeko asmoa dugu; baita Hizkuntz Eskubideen Behatokian horren berri eman ere. Ildo berean,
t size="3">Getxoko Udalak egin ez duena salatu soilik ez, guk geuk egingo dugu. Kanpaina hasieran, bakarra izango da euskaraz jarriko dugun errotulua (data zehazteke dago oraindik), baina Udalak ikasi ezean, hurrengo hilabetean bi izango dira, hiru hurrengoan, eta abar. Zuek helarazitako argazkien artetik erabakiko dugu aldatu beharreko errotulua. Beraz, Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!

Zenbait adibide:


Bitxia irudituko zaizue agian, baina kale-errotuluei so eginez gero oraindik orain erdara hutsez bakarrik jarrita dauden hainbat aurkituko dituzue, Algortako "Calle Telleche" eta "Calle Andicoeche" kasu. Diglosikoak, berriz, ugarienak dira: "Calle Sarrikobaso kalea" bezalakoak.

Orrialdeak: 1 2

Erantzunak:

Bidaltzailea: Mitxel [Bisitaria]
Hona hemen alkateari bidalitako lau argazki:
bat: http://farm1.static.flickr.com/206/455758016_ff03a1d905.jpg
bi:
http://farm1.static.flickr.com/233/455758010_8e729597b6.jpg
hiru:
http://farm1.static.flickr.com/239/455758008_f9001fc2d9.jpg
lau:
http://farm1.static.flickr.com/188/455757986_bf678f952a.jpg
Permalink-a mezu RSS 2007-04-11 @ 23:11

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Azaroa 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution