Mezua: Getxo udalerriko taldea aurkeztu eta kaleak euskalduntzeko ekimena abiatu du EHEk

2007-02-22

Permalink 15:52:45, Atalak: Berriak, Udal administrazioa, Kaleak euskaraz orain!, 458 hitz  

Getxo udalerriko taldea aurkeztu eta kaleak euskalduntzeko ekimena abiatu du EHEk

Otsailaren 17ko aurkezpenaJoan den larunbatean, otsailak 17, eman zen ezagutzera, Algortako Aldai kulturgunean (Karitate kalea 1), Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE). Algorta eta Itzubaltzetako taldeak bateratuz, tokiko militantzia berrantolatu ostean, aurrerantzean taldearen erronkak zeintzuk izango diren azaldu genuen Gu EHEko kideok. Euskararen ofizialtasunaren beharra islatu eta eskuratzeko lan egingo dugu udalerri osoan. Halaber, gure hizkuntzak pairatzen dituen erasoeiaurre egingo diegu. Gauzak horrela, taldearekin bat egin edo laguntzeko dei egiten diogu euskaldun eta euskaltzale orori. Argazkian, otsailaren 17ko prentsaurrekoa.

[Gehiago:]


Udal administrazioa eta euskararekiko udal politika izango dira Gu EHEren lehetasunak. Horren harira, ekimena abiarazi dugu herritarrok
t;>euskaldunon hizkuntza eskubideei iseka egiten dieten kale-errotulu erdaldun zein diglosikoei argazkia atera eta, guk geuk prestaturiko salaketa gutunarekin batera, alkateari bidaltzeko. Horri bultzada emateko kale-errotulu bat euskaraz jarri nahi genuen, baina arazo teknikoak tarteko, beste egun baterako uztea erabaki dugu. Azkenik, etxebizitzak eraikitzeko proiektua dela medio, Getxo aldeko euskaldunak eta bertoko euskararen aurkako erasoa salatu genuen, baita ondoan izango gaituztela esan ere.

Gu EHEk irakurritako prentsa oharra:

Agerpen honen bitartez, Gu EHE aurkeztera gatozkizue; Getxo udalerriko militantzia berrantolatzeko Euskal Herrian Euskarazek emandako urratsen emaitza. Algorta eta Itzubaltzetako taldeak bateratuz, euskararen ofizialtasunaren beharra islatu eta eskuratzeko lan egingo du udalerri osoan Gu EHEk. Halaber, gure hizkuntzak pairatzen dituen erasoei aurre egingo diegu. Gauzak horrela, euskaldun eta euskaltzale orori dei egiten diogu taldearekin bat egin edo laguntzeko, besteak beste, antolatutako ekimenetan parte hartuz.

Udal administrazioa eta euskararekiko udal politika izango dira gure lehentasunak. Prestatu dugun lehendabiziko ekimena ildo horretan doa. Getxo udalerriko kaleetan asko dira euskaldunon hizkuntza eskubideei iseka egiten dieten errotulu, plaka edo bide-seinaleak, batzuk erdara hutsez daudelako eta asko diglosikoak direlako. Gainera, guk eskubide duguna, 2002an onartutako Getxoko Euskara Planean zein 2003-2006rako EBPNan lehentasuntzat jo zuen Getxoko Udalak. Hala ere, arlo horretan, gutxi egin dute urte guzti hauetan. Hartara, argazki kamera digitala (edo sakeleko telefonoa) eskuan hartu, kale-izena daroaten errotulu erdaldun eta diglosikoei irudia atera eta alkateari zein guri bidaltzeko gonbitea luzatzen diegu herritarrei. Argazkiekin batera igortzeko, idatzia prestatu du Gu EHEk horiek berehala desagertzeko exijituz. Salaketa kanpainaren zein bestelako ekimenen gaineko xehetasunak sareratu berri dugun bitakoran dauzkazue, www.blogari.net/guehe helbidean. Halere, Getxoko Udalak egin ez duena salatu soilik ez, guk geuk egingo dugu. Gaur, bat izango da euskaraz jarriko dugun errotulua, baina Udalak ikasi ezean, hurrengo hilabetean bi izango dira, hiru hurrengoan, eta abar. Beraz, Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!

Amaitu baino lehen, ez genituzke ahaztu nahi Getxo aldeko euskaldunak. Zortzi mila etxebizitza baino gehiago eraikitzeko egitasmoak, baserri-ingurua ez ezik, udalerriko harri preziatua den Getxoko euskara ere jarriko du arriskuan. Nolatan iraungo du baserri giroan sustraitutako ele zaharrak hormigoiz estaltzen badugu? Horren iraupena bermatzeko nahikoa al da, Udaleko ordezkariren batek auzokideei agindu bezala, liburuetan eta audio grabaketetan biltzea? Argi eta garbi, ez! Horregatik, ondoan izango gaituzte Getxoko bizilagunek.

Erantzunak:

Bidaltzailea: bl [Kidea]
Zorionak GuEHE!
Permalink-a mezu RSS 2007-02-22 @ 19:03

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution