Udal administrazioa eta euskararekiko udal politika dira gure lehentasunak. Prestatutako lehendabiziko ekimena ildo horretan doa. Getxo udalerriko kaleetan asko dira euskaldunon hizkuntza eskubideei iseka egiten dieten errotulu, plaka edo bide-seinaleak, batzuk erdara hutsez daudelako eta asko diglosikoak direlako. Gainera, guk eskubide duguna, 2002an onartutako Getxoko Euskara Planean zein 2003-2006rako EBPNan lehentasuntzat jo zuen Getxoko Udalak. Hala ere, arlo horretan, gutxi egin dute urte guzti hauetan. Hartara, argazki kamera digitala edo sakeleko telefonoa eskuan hartu, kale-izena daroaten errotulu erdaldun eta diglosikoei irudia atera eta alkateari -alkatea(a bildua)getxo.net- bidaltzeko gonbitea luzatzen diezuegu. Argazkiekin batera, udal agintariari igortzeko gutuna prestatu du Gu EHEk horiek berehala desagertzeko exijituz. (Aipatu eskutitza idatzi honen bigarren orrialdean duzue oso-osorik. Kopiatu, datuak bete eta argazkiekin batera bidaltzea besterik ez duzue egin behar).
Joan den larunbatean, otsailak 17, eman zen ezagutzera, Algortako Aldai kulturgunean (Karitate kalea 1), Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE). Algorta eta Itzubaltzetako taldeak bateratuz, tokiko militantzia berrantolatu ostean, aurrerantzean taldearen erronkak zeintzuk izango diren azaldu genuen Gu EHEko kideok. Euskararen ofizialtasunaren beharra islatu eta eskuratzeko lan egingo dugu udalerri osoan. Halaber, gure hizkuntzak pairatzen dituen erasoeiaurre egingo diegu. Gauzak horrela, taldearekin bat egin edo laguntzeko dei egiten diogu euskaldun eta euskaltzale orori. Argazkian, otsailaren 17ko prentsaurrekoa. :: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | ||||