Artxiboak: Otsaila 2007, 20

2007-02-20

Permalink 22:21:32, Atalak: Berriak, Irakaskuntza, 592 hitz  

Uribe Kostako ehunaka ume ez direla euskaldunduko salatu eta mobilizazioak deitu dituzte dozena bat elkartek

Eskolak Euskaldundu ekimeneko prentsaurrekoaESKOLAK EUSKALDUNDU – OTSAILAREN 17ko PRENTSAURREKOA

Oraindik orain, Erandio, Leioa, Getxo, Berango eta Sopelako haur hezkuntzako 1. zikloan dauden 812 ume ez direla euskaldunduko salatu zuten larunbatean Uribe Kostako euskalgintza eta irakaskuntzako dozena bat taldek. Bizarra Lepoan, Berbots, Berbalamiñe, AEK, LAB, EHE, IA, ALBE, EHBE, Betiko ikastola eta ukberri.net-ek emandako prentsaurrekoan, Laura Mintegi idazleak eta Kepa Ugarte kazetariak gogoratu bezala, horrelako egoerari konponbidea jartzeko euskaldunduko duen eskola baten aldeko sinadura bilketa egin zuten iaz. Orduan, 107.768 sinadura batu zituzten Euskal Herrian, horietako 2.746 Uribe Kostan bertan. Egun, “ume guztiak euskalduntzea ekarriko duen eskola eredua ez den bestelako erreforma partzialik, partxe edo iruzur berririk” ez dutela onartuko ohartarazi zuten. Era berean, bi deialdi egin zituzten: bata, ostiral honetarako, otsailak 23, Algortako Telletxe plazan arratsaldeko 5etatik 7etara egingo den jaialdi aldarrikatzailea, bertan umeentzako jolasak eta kalejira egingo dituztela; bestea, datorren martxoaren 10ean, Donostiako Antiguako pilotalekuan goizeko 11:30ean antolatuko den ekitaldi nagusia. Argazkian, otsailaren 17ko prentsaurrekoa / ukberri.net

=> Gehiago irakurri!

Azken erantzunak

EHEren logoa Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!

guehe(a bildua)euskalerria.org
-----------------------------------
Creative Commons License

Otsaila 2007
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28        

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution