Prestaketa lanek eta aste hauetako deialdi eta mobilizazioen artean tokitxo bat aurkitu nahiak eragindako atzerapenak gora behera, azkenean, otsailaren 17an, larunbatarekin, egingo dugu Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE) taldearen aurkezpena. Ekitaldia Aldai kulturgunean (Karitate kalea 1-Algorta) izango da eguerdiko 12etatik aurrera. Bertan jorratuko dituen ildo zein kanpainen berri emango du Gu EHEk. Esan barik doa erakunde zein norbanako guztiok zaudetela gonbidatuta aurkezpenera. Horrenbestez, bertan elkar ikusiko dugulakoan, laster arte. Argazkian, Itzubaltzetako antzineko taldeak Areetan egindako ezabaketa / ukberri.net Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | ||||