Dagoeneko salgai dago Euskal Herrian Euskarazek kaleratutako 2007rako agenda. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Gorrondatxe (Algorta) eta Branka (Itzubaltzeta / Erromo) herriko tabernetan eta Txorimalo (Getxo) eta Itzubaltzeta (Itzubaltzeta / Erromo) gaztetxeetan eskuratu daiteke.
Agendaren ezaugarriak honako hauek dira:
Euskal Herrian Euskaraz erakundea 20 urtez baino gehiagoz Euskal Herria euskalduna eraikitzeko lanean ari da. Ez da gutxi izan urteetan zehar gaurko egunerarte euskaldunok gure lan eta kemenaz euskararentzat aldarrikatu eta lortu duguna. Baina, oraindik ere, handia da bidean dugun erronka eta egindako lanari jarraipena ematea ezinbestekoa suertatzen da.
Gure lana eraginkorragoa izan dadin eta egun euskarak behar dituen neurriak ozen eta indartsuago aldarrikatzeko, zugana jotzen dugu EHErentzat babes eta sostengu ekonomikoa eskatzeko. Eskakizun zuzena da egiten dizuguna. Izan ere, herri mugimendua herritik sortu eta elikatzen dela argi dugunez, EHEk bere euskarri nagusia euskaltzaleengan duela deritzogu. Hilabetean behin 7 euro (4 euro langabetu edo ikasleak), edo gehiago, emango diguten lagun, taberna, koadrila, elkarte... behar ditugu. Hiruhilabetean behin kobratzen da kuota. Gure eskaera xume eta ezinbestekoa kontuan hartuko duzulakoan, mila esker!
Datuak bidali guehe(a bildua)euskalerria.org e-posta helbidera.

Euskaltzale aldizkariaren harpidedun izan nahi baduzu ondoko e-posta helbidera bidali mezua:
Aldizkaria doan zure etxean jasoko duzu.
euskaltzale(abildua)euskalherrianeuskaraz.org
Euskararen normalizazioa lortzea ez da lan makala. Euskal Herrian Euskarazek hogei urte baino gehiago daramatza lanean, baina dugun helburua betetzeko guztion lana oso beharrezkoa da. Zuk, euskaltzale horrek, EHEri ildo horretan egiten duen lanaren inguruan nolabaiteko ekarpenik zein kritikarik egin nahi izanez gero, zalantzarik baduzu edo Getxo udalerriko taldean kide zein laguntzaile gisa parte hartu nahi baduzu ere, bidali mezu bat helbide honetara:
Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||