Eusko Jaurlaritzak dirua soberan omen du: bai, zure dirua, gurea... Izan ere, Berriak gaur jaso duenez, Eusko Jaurlaritzak hamaika milioi euro gastatuko ditu datorren urtean administrazio publikoetako langileak euskalduntzen. Guztira ehun administraziotako 5.000 langile inguruk parte hartuko dute ikastaroetan, HABEren eta HAEEren arteko hitzarmen bati esker. Printzipioz, oso berri ona dirudi, baina...
Izan ere, EHEren ustez, Euskararen Erakunde Publikoa bera «iruzurra» da. «EEP sortu zuten gure hizkuntzari oinarrizkoa den elementua onartu gabe, hau da, ofizialtasuna».
Erakundea sortu zela hiru urte bete dira. Eta oraino EEPk ez duela euskara «heriotza bidetik kentzeko urrats nabarmenik» egin uste du EHEk. Erakundeak ez duela hizkuntza salbatzeko eta garapen bidean jartzeko gaitasunik uste du, halaber.
Azaitz Gartzia, Ibai Redondo, Gorka Zozaia, Mari Karmen Urteaga eta Julen Etxeberria EHE, EHBE, IA, LAB eta Sortzen-Ikasbatuaz erakundeetako kideek BERRIA egunkarian idatzitako iritzi artikuluaEskolak euskaldundu edo eskolak erdalduntzen jarraitu, hori da gure begien aurrean dugun guda zelaian gertatzen ari dena. Gerra horretako hainbat batailaren hotsak heltzen zaizkigu gure belarrietara: British eredua, irakasle euskaldunak falta direla, LEP (Lan Eskaintza Publikoa) berrian irakasle erdaldunentzako lanpostuak, Unibertsitatea erdalduntzeko planak, 0-3 zikloan ikastetxe erdaldun berriak, eta abar.
Aurrekariak eta datuak. Espainiako eta Frantziako gobernu guztien helburua beren estatuan nazio bakarra bizitzea izan da. Horretarako, paretik kentzen saiatu dira beren lurraldeko gainontzeko herri, kultura, identitate eta hizkuntzak nazio estrategia oso baten baitan.
Langintza horretan tresna garrantzitsua izan da eskola (hezkuntza sistema) eta ahalegin guztiak egin dituzte tresna hau erabilita belaunaldi berriek euskara ezagut ez dezaten. Tamalez, azken 25 urteotan Nafarroako eta EAEko administrazioen laguntza izan dute lan honetan, Madrilen onartutako legeak aplikatuz eta izan ditugun aukerak pasatzen utziz.
Gauzak horrela, gaur Euskal Herrian ikasleen %35 soilik euskalduntzen ditu eskolak, hiru ikasletik bakarra; azken 25 urteotan ehunka mila ikaslek amaitu dute derrigorrezko hezkuntza euskara jakin gabe; hizkuntza eta hezkuntza eskubide oinarrizkoenak zapalduak izan dira; hizkuntza ereduen politikek porrot egin dute... eta soka luzea egin dezakegu horrela. Datu harrigarriak izango dira batzuentzat, baina errealitatea gordina da, eta horrela erakusten dute azken urteotan egin diren azterketa soziolinguistiko guztiek.
Zorionez, euskara bizi da, eta ez du munduko edo Espainiaren zein Frantziaren menpeko beste lurralde batzuetako hizkuntza andanaren patu bera ezagutu, hau da, desagertzea. Bizirik iraun eta etorkizun hobearen esperantza izatea milaka euskal herritarren ahaleginari zor diogu: ikastolak sortu eta zabaltzen aritu diren milaka guraso eta irakasleei; eskola publikoak euskalduntzen jardun duten guztiei; helduak euskaldundu eta alfabetatzen aritu direnei; ikasleei, borrokaren lehen lerroan egon direlako; eta abar.
Gaur aro berria? Azken urteotan Eskolak Euskaldundu plataformatik indarrak bildu eta eskolak Euskal Herri osoko ikasleak euskalduntzeko eskaria kalera atera dugu, herritarren hitza agintarien aurrean argi azalduz. Horren erakusle Euskal Herrian egin den sinadura bilketarik handienetakoa: 107.768 herritarrek babestu zutena. 05/06 ikasturtean egin genuen sinadura bilketan, Nafarroako Hezkuntza Sailari, Gasteizko Hezkuntza Sailari eta Euskararen Erakunde Publikoari eskari garbia egin genien: Euskal Herri osoko ikasle guztiak osoki euskalduntzeko neurriak lehenbailehen har zitzatela, guztien buru hizkuntza ereduen desagerpena, Euskararen Ofizialtasuna eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko eskariak.
Sinadura bilketak eta ondoren egindako mobilizazioek neurriak hartzera bultzatu dituzte hiru administrazioak; tamalez, mahai gainean jarri dituzten proposamenek ez diete inondik inora erantzuten herritarren eskariei. Herritarrak lasaitzeko iruzurrak dira!
Nafarroako Gobernua. Euskararen Institutua sortu du. Euskara bultzatzea omen da bere helburua, ahalmen zein baliabide oso mugatuak ditu, eta gainera ez dago prest Vascuencearen legea aldatzeko. Nola izango da posible Nafarroan eskolak euskalduntzea, euskara ez bada ofiziala? Gaur egun ikasleen %20 euskalduntzen baditu eskolak, nola eman buelta egoerari? 0-3 ziklorako eskola erdaldun berriak sortuz? Derrigorrezko hezkuntzan gaztelera-ingelesa eredua bultzatuz (British)? Unibertsitatea euskalduntzeko planik martxan jarri gabe?
EAEko Gobernua. Hizkuntza ereduen porrota izugarria izan da, dozenaka mila ikaslek euskara jakin gabe amaitu dute derrigorrezko hezkuntza, eta orain hizkuntza ereduen proposamena gaindituko duen dekretu bat onartu berri du. Marketin kanpaina honetako esaldi izarra, «euskara hizkuntza nagusia» izango da. Bai eta lasai asko gelditu gainera. B ereduan ere hizkuntza nagusia euskara da, baina EAEn hiru ikasletik bakarrak lortzen du euskaraz gaitasun minimoa eredu horretan. Bitartean ikasturteko lehen neurria hartu du Hezkuntza Sailak, Lan Eskaintza Publikoa egitea, bertan Lanbide Heziketako irakasleen %37ri ez zaie euskaraz eskola emateko hizkuntza perfila eskatuko. Adarra jotzen ari al zara, Tontxu? EAEko hezkuntza sisteman dagoen irakasle erdaldunen poltsa gaur gehiegizkoa da, sobran daude eta poltsa horretara berriak gehitzeak konponduko al du egoera? LHak euskalduntzeko planik ez izateak? UPV euskalduntzeko plan berriak zaharraren helburuak errepikatzeak?
Euskararen Erakunde Publikoa. Frantziako Gobernuak sortu zuen erakunde honek oso mugaturik dauzka bere egiteko zein baliabideak. Hala ere, Euskara Plana deritzona plazaratzen ausartu da. Bai, ausartu diogu, ausardia behar delako hizkuntza berreskuratzeko horrelako plan ziztrin bat proposatzeko. Euskara hilzorian dago Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoan; eskolak ikasleen %5 soilik euskalduntzen ditu. Euskarak lehenbailehen neurri zuzentzaile eragingarriak behar ditu, guztien buru Ofizialtasuna. Max Brissonek proposatutako planaren helburua euskara hiltzen uztea delakoan gaude, minimoen minimoetara ere ez delako iristen; non daude irakasle euskaldunen kontratazioak?
Eta orain zer? Hiru administrazioek mahai gainean plan berriak jarri dituzte. Aro berria ireki nahi dute, zerbait aldatu, ezer gutxi aldatzeko. Plan hauek epe luzera egindakoak dira 10, 15, 20... urte. Proposamen hauen aurrean ezin gara beso gurutzaturik gelditu, erantzun beharra dago, eta Eskolak Euskaldundu ekimenetik erantzuna prestatzen ari gara.
Hala ere, zorionez Euskal Herritarrak ez gara inoiz gure agintariak egingo dutenaren zain egon. Herriz herri eta ikastetxez ikastetxe antolatu eta euskalduntzearen alde lan egiten jarraitzeko deia egin nahi dizuegu: euskararen Ofizialtasunerantz eta Hezkuntza Sistema Nazionalerantz pauso berriak emanez.
Aldi berean die egin nahi diegu hezkuntza zein euskalgintzako eragile guztiei, Nazio Eztabaidaren baitan eskolak euskalduntzeko plan nazionala egia bihurtzeko pauso berriak eman ditzaten.
Guztion artean lortuko dugu!
Sinadura bilketak eta ondoren egindako mobilizazioek neurriak hartzera bultzatu dituzte hiru administrazioak; tamalez, mahai gainean jarri dituzten proposamenek ez diete inondik inora erantzuten herritarren eskariei. Herritarrak lasaitzeko iruzurrak dira!
BERRIA egunkarian hainbat auzipetuk idatziriko gutuna:Kanpaina berria kaleratu du Eusko Jaurlaritzak, justizian ere euskaraz zabalduaz lau haizeetara. Gu, ordea, harrituta, zer esan ez dakigula gaude.
Euskaltzaletzat daukagu geure burua. Euskal Herri euskalduna dugu helburu, eta horretarakoezinbestekoa iruditzen zaigu gure eskubideak aldarrikatzea eta defendatzea. Horregatik, hain zuzen, 2005eko otsailean, Gernikako epaitegian hiru lagunek epaiketa bat zutela baliatuz, eta bertan beste behin, hizkuntza eskubideak urratuko zirela jakinik, gure eskubideen aldarrikapena egiteko ekimen bat burutu genuen. Epaitegira sartu ginen bada hiru epaituak eta hainbat euskaltzale. Eta hizkuntza eskubideak urratzen hasi bezain pronto Euskal Herrian euskaraz abesten hasi ginen.
Orain guztiok zigortu nahi gaituzte. Eskubideen defentsa egitearren hamabi laguni kartzela zigorra eskatzen digute, bosna hilabete bakoitzari. Euskal Herrian euskaraz abestearren epaitu egingo gaituzte.
Euskal Herrian euskaldunok bigarren mailako biztanle izan beharrak, jada ez gaitu harritzen, baina oraindik haserretzen gaitu. Gure eskubideak aldarrikatu eta defendatzearren zigortu nahi izateak berriz, haserretu baino gehiago harritu egin gaitu. Euskal Herrian euskaraz abestearren espetxe zigorra eskatzeak gure onetik atera gaitu.
Hala ere, okerrena azken asteetan egin diguten burla izan da. «Justizian ere euskaraz» diote, administrazio guztietan bezala, justizian ere euskara hutsaren hurrengoa balitz bezala tratatzen duten horiek, justizian ere euskaraz egin nahi dugunak zigortzen gaituzten horiek. Horrelako leloekin badirudi, justizia administrazioak euskaraz funtzionatzen duela, eta herritarrak garela enteratu ez garenak!
Eta hori ez da bidea. Lehen ere hamaikatxo aldiz jasan behar izan dugu euskaldunok euskaraz egin ezina egunerokoan, eta espainieraz funtzionatzen duen administrazioan ez ezazue esan euskaraz egin daitekeenik. Euskaldunak engainatu gabe, normalkuntza plan serio bat jar ezazue martxan, eta egunen batean euskaldunon eskubideak bermatzeko egoeran egongo balitz, orduan esazue «justizian ere euskaraz».
Bitartean, guk geurea dena defendatzen jarraituko dugu. Justizia administrazioa eta beste administrazio guztiak euskaldundu! Epaiketarik ez!Udal hauteskundeen ostean alderdiek hitzartu zuten bezala, EAE-ANVk hartu zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) Lehendakaritza, atzo Zestoan (Gipuzkoa) egindako Batzar Nagusian. Jon Bollar Aulestiko alkatea izendatu zuten lehendakari, eta Jesus Mari Goikoetxea EAko Arteako hautetsiak beteko du lehendakariorde kargua. EAE-ANVk lau ordezkari izango ditu zuzendaritzan, eta EAk, Aralarrek eta independenteek ordezkari bana. EAJk hiru ordezkari izan behar zituen, baina atzoko bileran alderdi horretako hautetsiek alde egin zuten, eta ez zituzten euren karguak hartu. Hala, EAJri dagozkion zuzendaritzako hiru karguak hutsik geratuko dira.
Kontxi Gabantxo Uemako lehendakari ohiak aipatu zuen «goiko aginduei» jarraiki utzi zutela batzarra bertan behera EAJko ordezkariek. Nolanahi ere, azalpenik eman gabe joan ziren bilerara agertutako EAJko kideak.
20. URTEURRENA. Jon Bollar lehendakariak gogoratu zuen Uemak 20 urte betek dituela hurrengo urtean, 1988an sortu baitzen. Ildo horretan, adierazi zuen euskararen berreskurapenean «berebiziko garrantzia» izan duela mankomunitateak.
Bollarrek azaldu zuen Uemaren hiru helburu nagusiak lortzeko lan egingo dutela. Gogoratu zuen 140 herri daudela Euskal Herrian, non herritarren %70 baino gehiago euskaldunak diren. Haietan 200.000 euskaldun biltzen dira. Uemak ekimen politikoa berreskuratu behar duela gaineratu zuen.
EHEk kaleraturiko oharra:
Hizkuntza eskubideen urraketa, eguneroko ogi
Euskarak egun bizi duen egoera ez da xamurra; larria dela ere behin eta berriz azpimarratu dugu. Euskarak jasaten duen zapalketa sistematikoa eta neurrigabea da, bizi duen bigarren mailako postuaren adierazle. Administrazioek, egoera hori aldatu bidean, sasi-konponbidez estalitako neurriak hartu nahi izan dituzte etengabean, jendartean noraeza eta neurri baterainoko sosegua ere lortu dutela. Baina egoeraren antzutasunaz jabetuta, horiek iruzurrak eta herritarrak nahasteko trikimailuak besterik ez direla argi utzi nahi dugu.

Lanbide Heziketako hiru irakasletatik bat erdaraz
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Euskal Autonomi Erkidegoan onartu berri den lan deialdiaren azterketa egin du. Deialdi horretan 614 lanpostu eskaintzen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntza Eskolan. Lan deialdi horrek izango dituen ondorioak nabarmendu dituzte Behatokiko arduradunek: Lanbide Heziketako hiru irakasletatik batek ez du klaseak euskaraz emateko gaitasunik izan behar
.
Hasteko, Behatokiko bozeramaileak lan deialdiaren datuak azaldu ditu. DBH, LH eta hizkuntza eskolan eskainiko diren lanpostu horietatik guztietatik % 10,10ek ez du hizkuntza-gaitasunik izango ikasgaiak euskaraz eman ahal izateko. DBHrako irakasleei dagokienez, lan-deialdia egokia da, guztiei eskaintzen zaielako hizkuntza-eskakizuna. Aitzitik, Lanbide Heziketarako moduluetan kezka handia agertu du Behatokiak. Izan ere, lan deialdi horren ondorioz sartuko diren irakasleen % 37,50ek ez dute hizkuntza-gaitasunik izango eskolak euskaraz emateko.
Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaok gogorarazi du Lanbide Heziketaren gabeziak nabarienak direla: Euskaraz egin ahal izateko aukera gutxien ematen duena da Lanbide Heziketa, aurrera egiteko irakasle euskaldunak behar dira
.
Euroituna
Horren harira, 2005ean Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak gomendio zuzena egin zion Espainiako Estatuari. Betebehar horren eskuduntza Jaurlaritzak du; hortaz, berari dagokio Europako adituek egindako gomendioa betetzea. Izan ere, Euroitunaren konpromisoaren ebaluazioa egitean, administrazioak propio jasotzen du euskarazko irakaskuntza txikia dela: Egia esan, euskarazko hezkuntza tekniko eta profesionalaren estaldura murritzagoa da
.
Gauzak horrela, Behatokiko zuzendariak azaldu du ez dela ulertzen kontratazio berrietan euskarazko irakaskuntza bermatuko ez dituzten lanpostuak sortu izana. Jaurlaritzak Euroitunaren ebaluazioan propio jaso duen hutsunea betetzeko aukera zuen lan-deialdi honetan
.
Bestetik, Jaurlaritzak nabarmendu bezala, D ereduaren etengabeko igoera izan badugu ere, D ereduan dauden ikasleak Lanbide Heziketako moduluetara iristean, ez dute eskaintza osoa euskaraz. Zer gertatuko da orain D ereduan euskalduntzen diren ikasleekin 6 urte barru Lanbide Heziketara iristen direnean?
, galdera luzatu du Paul Bilbaok. Behatokiko zuzendariak, euskalduntze prozesuak jarraipena behar duela nabarmendu du, ezin dugu eten Lanbide Hezkiketan
.
Aurreko asteetan eskolan agertutako pintada, pankarta, bengala, kartel eta abarren ardura, inolako frogarik gabe, TETena dela uste omen du zuzendaritzak eta horrexegatik, hain zuzen ere, eskolan duten gelatik botatzeko erabakia hartu du.
TETek, zuzendaritzak aipatutako ekintzekin inolako loturarik ez duela jakinarazi eta bere jarduera guztia eskola euskalduntzearen aldeko ekimenak antolatzera mugatzen dela berretsi nahi du. Honen adibide dira urtero-urtero jende andana bildu ohi duen Euskal Jai arrakastatsua zein antolatzen diren txango eta afariak.
PATek, bere aldetik, honakoa San Mameseko ikasle mugimenduaren aurka burutzen ari diren eraso berri bat besterik ez dela salatu nahi du. Azken hilabeteotan, zuzendaritzak eskolan mugitzen den guztiaren aurkako jarrera abiatu du, adibidez, kartelak edo pankartak jartzen zebiltzan zenbait ikasle mehatxatu dituztelarik.
ASKI DA!! HAU EZ DA DEMOKRAZIA!!
IKASLE MUGIMENDUAREN AURKAKO ERASORIK EZ!!
TXANTXANGORRI EUSKARA TALDEA AURRERA!!
Hamairu urteren ostean, behingoz epaiketa egin diote Gabi Basañezi, 1994ko Sopelako San Pedro jaietan egin zen zezenketen aurkako eserialdiagatik. Alabaina, epaiketa erdaraz egin dute, Basañez euskaltzaleak Bilboko justizia epaitegitik alde egin ostean. Izan ere, goizeko 9:45ean, epaile andereak erdaraz epaiketa hasteko agindu bezain laster, altxatu da Basañez akusatuen aulkitik eta "nire defentsa eskubidea eta hizkuntz eskubideak errespetatzen ez direnez ez dut epaiketa hau onartzen eta alde egin nahi dut" adierazi du ozen eta itzultzaileak bere asmoen berri eman behar izan dio ezer ulertu ez duen magistratuari. Epaileak isiltzeko agindu dio, fiskalak beraren aurkako zigor-eskaera egin arte. "Gero egin nahi duzuna" gaineratu dio epaileak. Basañezek, berriz, itzultzailearen bidez bere eskubideak ez direla errespetatzen berresten, "Euskal Herrian Euskaraz" kanta abesteari ekin dio era lasai baina ozenean. Bitartean, arin-arin fiskalak irakurri du Basañezi leporatzen dizkioten istiluak, erresistentzia eta autoritatearen aurkako atentatuengatik egindako zigor-eskaera, lehengo sei urteak urte batera nabarmen jaitsiz. Fiskalak bukatu bezain laster, epaileak birritan adierazi dio Basañezi alde egin zezakeela, eta honek horrela egin du, "Euskal Herrian Euskaraz" kanta behin amaiturik. Kanpoan, hogei bat lagunek kontzentrazioa egin dute "Euskaldunontzat ez dago justiziarik!" lelopean. Bestalde, ertzainek pertsona bat identifikatu dute, epailearen aginduz, epaiketa bideoz grabatzeagatik.
Euskal Herrian Euskaraz erakunde euskaltzaleak euskarak eta euskaldunok bizi dugun egoera larria salatu nahi dugu, arrazoi ezberdinak ditugula horretarako. Batetik, euskararen normalkuntza helburu ez duten egitasmo, plan eta proiektuekin egin nahi diguten iruzurra salatu nahi genuke. Bestetik, sasi proposamen horien bidez beren aurpegiak zuritu nahi dituztenek, beste behin ere, euskaltzaleen aurkako frontea zabalik dutela salatu nahi dugu, zigor bideak aplikatzen dituztela horretarako.
.
Talde honek, baina, erronka horiei ganoraz heltzeko beste euskaltzaleon laguntza behar du era desberdinetan: taldekide bihurtuz eta euskararen aldeko lan aktibora lotuz, ekimenetan parte hartuz edota kale-errotuluak, esku-orriak eta bestelakoak egiteko dirua emanez.
Nahi izatekotan, bidali ezazue korreo bat hurrengo helbidera:
guehe(a bildua)euskalerria.org
Euskararen telefonoa, Behatokiak herritarren esku uzten duen doaneko zerbitzua da, hizkuntza-eskubideei aurre egiteko tresna zuzena. Bertan, herritarrak kexak bideratu (euskara erabiltzeko eskubidea ez bazaio errespetatu edota euskara erabiltzeagatik kalteren bat pairatu badu), argibideak jaso hizkuntza-eskubideen gainean edota hizkuntza-eskubideak bereziki ondo bermatu eta zaintzen dituzten erakundeak zoriontzeko ere balio du. Erabil ezazu!
Euskararen telefonoa: 902 194 332 Hego Euskal Herrian eta 0 559 59 49 48 Ipar Euskal Herrian
Kontseiluak Euskal Herri osoko 19 museo desberdinetan euskarak duen presentzia desberdina aztertu du. Azterketa honen ondorio moduan, euskararen lekua behar lukeenaren baino txikiagoa dela adierazi dute. Iñaki Lasa kontseiluko ildo politikoaren buruak, museoak turistentzat bakarrik ez direla, baizik eta euskaldunontzat ere prest egon behar direla salatu du.Hau Pittu Hau konpartsak larunbat honetan, ekainak 2, ospatuko du 20 urte bete dituela, Errekaldeko Kukutza gaztetxean izango den jai euskaldunen aldeko jaialdiarekin. Lehenik eta behin bertso bazkaria egongo da, 14:30ean, Oihane Enbeita eta Iratxe Ibarra bertsolariak lagun izango ditugula. Sabelak ondo bete eta bertsoekin gozatu ondoren, berriz, trikikalejira (19:00) izango da Errekaldeko tabernetatik. Azkenik, jaialdiari amaiera bikaina emateko, Deskontrol eta Etsaiak taldeek emango dute kontzertua, 21:00etan, gaztetxean. Bertso bazkaria (10 euro) eta kontzerturako (5 euro) sarrerak Kukutza gaztetxean eta Zazpi Kaleetako Errondabide herriko tabernan daude salgai.
20 urte Bilbon jai herrikoi eta euskaldunen alde borrokan...
eta oraindik tiraka!
Algortako Getxo Antzokian proiektatzen diren Zine-Kluba eta Cinema Paradiso zinema zikloak asteazkenean eta ostiralean amaituko dira, hurrenez hurren. UKBERRI.NETek egiaztatu ahal izan duenez, urtarriletik datorren ostiralera arte Getxoko Kultur Etxeak 48 filma izango ditu proiektatuta bi ziklo horietan, haietatik 7 laburmetraiak. Euskarazko eskaintza, ordea, ez da 13 minututatik igaro, horixe baita euskaraz eskainitako "Sarean" eta "Midori" film laburrek irauten dutena. Beste 46 filma guztiak gazteleraz edo gaztelerazko azpitituluekin eman dituzte. Bihar, maiatzak 30, 20:00etatik aurrera, Koldo Serraren lehenengo luzemetraia eskainiko da: "Bosque de sombras", hain zuzen ere. Getxon sortutako zuzendaria (argazkian / Gaztesarea) bertan egongo da eta Zine-Klubeko forumean parte hartuko du, proiekzioa amaitu eta gero. Albistea: ukberri.net 2007-05-11Algortako "Calle Telleche" desagerrarazi du Gu EHEk
2007-05-10Algortako "Calle Telleche" desagerraraziko du bihar Gu EHEk
Otsailaren 17an aurkeztutako "Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain!" kanpaina berrartzeko ekimena egingo du ostiral honetan, maiatzak 11, eguerdiko 12etan, Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE) taldeak. Hain zuzen, Algortako Telletxe kaleko 15. atari parean (Retoucherie denda alboan) dagoen errotulua ordezkatuko dugu: "Calle Telleche" irakurtzen da bertan eta euskara hutsezko plaka jarriko dugu. Argazkia: ukberri.net 2007-02-22Udala, bete hitza! Kaleak euskaraz orain! Udal administrazioa eta euskararekiko udal politika dira gure lehentasunak. Prestatutako lehendabiziko ekimena ildo horretan doa. Getxo udalerriko kaleetan asko dira euskaldunon hizkuntza eskubideei iseka egiten dieten errotulu, plaka edo bide-seinaleak, batzuk erdara hutsez daudelako eta asko diglosikoak direlako. Gainera, guk eskubide duguna, 2002an onartutako Getxoko Euskara Planean zein 2003-2006rako EBPNan lehentasuntzat jo zuen Getxoko Udalak. Hala ere, arlo horretan, gutxi egin dute urte guzti hauetan. Hartara, argazki kamera digitala edo sakeleko telefonoa eskuan hartu, kale-izena daroaten errotulu erdaldun eta diglosikoei irudia atera eta alkateari -alkatea(a bildua)getxo.net- bidaltzeko gonbitea luzatzen diezuegu. Argazkiekin batera, udal agintariari igortzeko gutuna prestatu du Gu EHEk horiek berehala desagertzeko exijituz. (Aipatu eskutitza idatzi honen bigarren orrialdean duzue oso-osorik. Kopiatu, datuak bete eta argazkiekin batera bidaltzea besterik ez duzue egin behar).Getxo udalerriko taldea aurkeztu eta kaleak euskalduntzeko ekimena abiatu du EHEk Joan den larunbatean, otsailak 17, eman zen ezagutzera, Algortako Aldai kulturgunean (Karitate kalea 1), Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE). Algorta eta Itzubaltzetako taldeak bateratuz, tokiko militantzia berrantolatu ostean, aurrerantzean taldearen erronkak zeintzuk izango diren azaldu genuen Gu EHEko kideok. Euskararen ofizialtasunaren beharra islatu eta eskuratzeko lan egingo dugu udalerri osoan. Halaber, gure hizkuntzak pairatzen dituen erasoeiaurre egingo diegu. Gauzak horrela, taldearekin bat egin edo laguntzeko dei egiten diogu euskaldun eta euskaltzale orori. Argazkian, otsailaren 17ko prentsaurrekoa. 2007-02-20Uribe Kostako ehunaka ume ez direla euskaldunduko salatu eta mobilizazioak deitu dituzte dozena bat elkartekOraindik orain, Erandio, Leioa, Getxo, Berango eta Sopelako haur hezkuntzako 1. zikloan dauden 812 ume ez direla euskaldunduko salatu zuten larunbatean Uribe Kostako euskalgintza eta irakaskuntzako dozena bat taldek. Bizarra Lepoan, Berbots, Berbalamiñe, AEK, LAB, EHE, IA, ALBE, EHBE, Betiko ikastola eta ukberri.net-ek emandako prentsaurrekoan, Laura Mintegi idazleak eta Kepa Ugarte kazetariak gogoratu bezala, horrelako egoerari konponbidea jartzeko euskaldunduko duen eskola baten aldeko sinadura bilketa egin zuten iaz. Orduan, 107.768 sinadura batu zituzten Euskal Herrian, horietako 2.746 Uribe Kostan bertan. Egun, “ume guztiak euskalduntzea ekarriko duen eskola eredua ez den bestelako erreforma partzialik, partxe edo iruzur berririk” ez dutela onartuko ohartarazi zuten. Era berean, bi deialdi egin zituzten: bata, ostiral honetarako, otsailak 23, Algortako Telletxe plazan arratsaldeko 5etatik 7etara egingo den jaialdi aldarrikatzailea, bertan umeentzako jolasak eta kalejira egingo dituztela; bestea, datorren martxoaren 10ean, Donostiako Antiguako pilotalekuan goizeko 11:30ean antolatuko den ekitaldi nagusia. Argazkian, otsailaren 17ko prentsaurrekoa / ukberri.net 2007-02-08 |