
UKberri.net webgunetik hartua:



Abenduaren 13an, larunbata, euskalgintzaren nazio elkargunea den Kontseiluak Euskaraz Bai nazio ekimena eta ikuskizuna egingo du Barakaldoko BECen arratsaldeko 6etan. Ekitaldi hori Bai Euskarari ekimenak Euskal Herriko 5 futbol zelai handienak euskararen alde bete eta 10 urteetara dator. Gogoratu dezagun 1998ko ekitaldi hark hainbat udalerritan normalizazio planak egitea, Bai euskarari ziurtagiriari milaka enpresa eta eragile atxikitzea, euskararen telefonoa sortzea, Behatokia eratzea edota euskararen aldeko Akordio Sozio Politikoa sinatzea ahalbidetu zituela.
Gainera, Euskaraz Bai ekimen berriarekin Kontseiluaren 10. urteurrena ospatu eta euskararen normalizazioan pauso bat harago, jauzia, emateko asmoa dago. Izan ere, "Bai Euskarari" esatetik "Euskaraz Bai" egitera bultzatu nahi du euskalgintzak normalizazioaren fase berrian. Baina ikuskizuna eta inflexio puntu hori galtzerik ez baduzu doako sarrera izatea beharrezkoa duzu. Kontuan hartu milaka lagun gelditu zirela futbol zelaietatik at orain dela hamar urte.
• Sarrera oraindik ez baduzu eskatu, mezu bat bidaltzea besterik ez duzu egin behar izango sarrera erreserbatzeko. Idatzi, mesedez, guehe@euskalerria.org helbidera honako hau jarriz: zure izen-abizenak, zenbat sarrera nahi duzun eta e-posta maiz erabiltzen ez baduzu zure telefono zenbakia. Kontseilutik sarrerak heldu bezain laster zurekin jarriko gara harremanetan.
• Bestalde, nahiago baduzu, eskualdean eta nazioan hainbat lekutan dago izena emateko aukera:
• Astrabuduan: Egoki taberna: Etxegorri 6, eta Primera Linea taberna: Trabudu 2. Telefonoa: 944 671 418.
• Erandion (Altzaga): Hegoalde taberna: San Inazio, 3 eta La Plaza taberna: San Jeronimo, 14. Telefonoa: 944 670 848.
• Berbots Erandion Euskaraz elkartea: Telefonoa: 630 404 171. Posta elektronikoa: berbotserandio@telepolis.com
• Itzubaltzeta / Romon: Branka taberna: Ezekiel Agirre 28.
• Algortan: UKBERRI.NET: Karitatea 1, sotoa, 9. bulegoa. Telefonoa: 944 910 476. Posta elektronikoa: idazkaritza@ukberri.net , San Nikolas ikastola: Areneazpi 15. Telefonoa: 944 305 478. Posta elektronikoa: snikolas@ikastola.net , Getxo udalerriko EHE: guehe@euskalerria.org
• www.nierebanoa.com eta 902 820 240 telefonoa.

Nafarroako ezker abertzaleak adierazi du Nafarroako Euskara Batzordeak (NEB) Vascuencearen legearen aldaketarako aurkeztutako neurriek ez dutela balioko euskararen biziraupenerako ez bere normalkuntzarako. Horrekin batera UPN, CDN eta PSN alderdiek eurkararekiko duten jarrera baztertzialea
salatu du. Azkenik, larunbateko manifestaldiarekin bat egin du.
Nafarroako ezker abertzalearen oharra:
Azkeneko hilabeteetan euskara eztabaidagai izan da Nafarroako politikan. Nafarroako Legebiltzarrean NEBak Vascuencearen legearen aldaketa eskas batetarako aurkeztutako emendakina dela, Nafar gobernuaren politika suntsitzailea dela edo berriki hainbat euskaltzalek argitara eman duten ofizialtasunaren aldeko manifestua dela. Horren aurrean gaiaren inguruan ezker abertzalearen hausnarketa zabaldu nahiko genuke:
1. NEBak Vascuencearen legearen aldaketarako aurkeztutako neurriak, dudarik gabe, Galar, Aranguren, Noain eta Beriaineko haurrek duten euskaraz ikasteko eskubidea bermatuko luke, ez dugu ukatzen. Hala ere, neurria ezin dugu eskubide indibidualen ikuspegitik soilik aztertu eta argi utzi nahi dugu horrelako neurriak ez direla nahikoak ez euskararen biziraupenerako ez bere normalkuntzarako. Errotiko aldaketarik ezean, euskararen berreskurapena ez dela posible izanen.
Horrelako jarrera posibilistekin beste 20 urte barru euskararen egoera zein izanen den galdetu beharko genioke geure buruari. Eta erantzuna benetan kezkagarria da: euskarak kasurik onenean egun zonalde mistoan duen egoera larriarekin jarraituko lukeelako. UNESCOk argi adierazi du; hurrengo 50 urteetan munduan dauden estaturik gabeko 5000-6000 hizkuntzen %90ak galduko dira, hamabostero desagertzen da hizkuntza bat eta desagertzeko arriskuan dauden hizkuntza horien artean euskara aurkitzen da. Argi dago, egoera honetan euskarak aurrera eginen duela esaten dutenak idealista samarrak dira.
2. Ezagutu dugu azken 22 urteotan, PSNk Vascuencearen legea onartu zuenetik, lege onen emaitzak zeintzuk izan diren; euskara, LINGUA NAVARRORUM, egoera gutxituan eta bere biziraupena kolokan. Nafarroako Gobernuak, azken urteetan UPN buruan dela, ez du inoiz euskara berreskuratzeko politikarik gauzatu; are gehiago esango genuke, euskararen aurkako hizkuntza-politika bereziki aktiboa eta gordina burutu du eta kasu askotan PSN eta CDNren laguntza izan du. Horren adibide argia dugu azken epe honetan, euskararentzako aurrekontuen partida murriztu eta euskarazko komunikabideei diru-laguntzak izoztu izana lehenik eta orain diru-laguntza eskasak emateko planteamendua. Horiek horrela gogor salatu nahi dugu, UPN, CDN eta PSNren jarrera euskararekiko.
3. Euskara irabazpidean jartzeko, hizkuntza politika berria beharrezkoa da Euskal Herrian, eta beraz Nafarroan ere bai. Euskarari, Nafarron berezko hizkuntzari, lehentasuna emango dion HIZKUNTZA POLITIKA BERRIA: berreskuratzailea, nazionala eta burujabea. Ezker abertzaleak proposamen zehatza egina du, baina egungo egoeratik ezinezkoa da hori garatzea; inposizioan eta zatiketan oinarritutako Foru Hobekuntzak euskara zokoratu eta desagertu dadin oinarriak ezartzen dituelako. Horregatik, euskara Nafarroan ofiziala izan dadin, erabakitzeko eskubidean oinarritutako aldaketa politikoa beharrezkoa da, eta norabide horretan jarraituko dugu lanean, herritar eleanitzez osatutako Euskal Herri euskaldunerantz. Euskarak behar duen euskal estatuaren alde, munduan arazorik ez daukaten 200 hizkuntzak, dauden berrehun estatu-nazio horietan daudenak direlako.
4. Horregatik guztiagatik, ofizialtasunaren alde hainbat euskaltzalek larunbaterako deituriko manifestaldiarekin bat egiten dugu, eta dei egiten diogu euskaltzale orori, nafar orori, euskal herritar orori larunbatean Iruñeko karrikak ofizialtasunaren aldarrikapenarekin betetzera.
:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak
Herritarrok zeregin handia dugu. Euskararen ofizialtasuna, legedi berri baten aldeko aldarria eta azken batean hizkuntza eskubideak eremu eta lurralde guztietan errespetatzeko eskaerak kalean presente egon behar du. Euskal Herri osoan, herriz herri eta auzoz auzo. Historian zehar euskal jendartea izan da hizkuntzaren defentsan aitzindaria eta une horretan eta aitzinera begira ere herritarrok eta herri mugimenduak jokatzen dugun funtzioa ezinbestekoa suertatzen da. Bultza dezagun euskarak behar duen aldaketa. Jantzi ditzagun kaleak, errepideak, lantegiak eta ikastetxeak euskararen aldeko aldarrikapenekin. Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakuts dezagun.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||