Azken erantzunak
Getxo Linguae jardunaldietan XXI. mendeko ikasgeletan burutu beharreko literatura hezkuntzaz arituko gara. Gai horren inguruan hausnartuko dugu, ikuspegi ezberdinetatik irakaste-lanean lagun diezaguketen ekarpenak eskaintzeko asmoarekin. Ondorengo atalak izango ditugu hizpide: sortze-lan literarioa eta lan hori eratzen duten osagaiak, ikasleen irakurtze-ohiturak, literatura jardunean komunikabideek duten eragina eta irakasleek zein ikasleek literatura testuetara hurbiltzeko behar dituzten gaitasunak. Bide batez, teknologia berriak baliatzen dituzten proposamen didaktikoak ezagutzeko aukera ere izango dugu. Esan, bestalde, irakasleok erronka ezberdinei egin behar izaten diegula aurre geure lana betetzeko orduan. Ildo horretatik, aurtengo jardunaldietako gaia (literatura hezkuntza) erakargarrienetakoa izan liteke. Izan ere, Luis Garcia Monteroren hitzak testura ekarrita, “Dena hasten da estiletea, idazluma, bolaluma eta idazmakinaren zein ordenagailuaren hizkiak larru edota paper gainean makurtzearekin batera, horrela, errealitatea eraikitzen hasten delarik”.