Artxiboak: Apirila 2007

2007-04-26

Permalink 17:31:46, Atalak: Albisteak  

Ertzaintzak hamar lagun atxilotu ditu Bilbon AHTren kontrako protesta batean

Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak udar ostean hasiko direla esan zuen atzo. Hari erantzunez, AHTrik Ez plataformak protesta ekintza bat burutu du gaur Bilboko Abando geltokian. Protesta "baketsua eta sinbolikoa" izan dela esan dute AHTrik Ez plataformako kideek. Hala eta guztiz ere, Ertzaintzak hamar lagun inguru atxilotu ditu identifikatzeari uko egin diotelako.

Protesta goizeko 11.00ak aldera hasi da, 30 lagun inguru Abandon bildu eta Adifeko bulegoetara sartzen saiatu diren momentuan. Zinpeko goardiek lagun gehienak sartzea galarazi dute baina hamar laguneko talde bat lehenengo solairura igo ahal izan da. Han bulegoak zeharkatu dituzte "AHT stop" zioten kartelekin, ondoren lehenego solairuan gelditzea erabaki dute.
 

Bien bitartean, kalean zeudenak AHTren kontrako pankarta bat zabaldu eta pasatzen zen jendeari informazio kartelak eskani dizkiote non gaurko ekintzaren inguruko arrazoiak aurkeztu dituzte. Adierazi dutenez Adif da AHTaren obren adjudikazioak ematen dituena eta bertan "gero eta murritzagoak diren lur emankorrak estali eta suntsitzen dituzten makinarien ejertzitoak bidaltzeko erabakiak hartzen dira".


Zinpeko goardiek ertzaintzari deitzea erabaki dute, hauek ordu erdi beranduago agertu dira. Barrura sartu eta bildutakoei identifikatzeko eskatu diete. Bildutako kideak uko egin ostean, "aginteari desobedientzia larria" egiteagatik atxilotu dituzte.
----------

GERRILLARI KOMUNIKATIBOA

Kazetaritzan lizentziatua naizen aldetik, komunikabideen mundua dut ikergai. Baina hori baino gehiago izan nahi du blog hau, komunikazioaren oihanean dabilen gerrillari baten arma, betiko informazioa eta beste komunikazio erak landuz (poesia, gogoetak, liburuen kritikak, argazkiak...).

Harremanak

nire helbide elektronikoa

Flickr argazkiak
Nire argazkiak Flickr gunean

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Aritz Garate

gerrillari

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution