Dirudienez bertsio "ofizial" osoa gezurra da, izan ere, gazteak ez ziren hilobia erasotzen ari zirela atxilotu baizik eta hilerriaren inguruan. Gainera, haiek "ez zutela egin" esan ostean askatu egin zituztela adierazi dute eta lagun taldea bertan beti batzen dela nabarmendu.
Atzo
gaztesarea.net-ek jakinarazi zuenez, Egiako zortzi gazte atxilotuek Ordoñezen hilobia erasotu ez zutela nabarmendu zuten. Izan ere, haiek beti hilerriaren inguruan batzen direla esan zuten eta egun horretan kalez jantzitako bi ertzain haiengana hurreratu eta identifikatzeko eskatu ziela azaldu. Identifikatu ostean, hainbat ertzain auto ekarri eta komisaldegira eraman zituzten. Eraman baino lehen, ezagunen batek gertatzen zenaz ohartu eta haietako baten gurasoei abisatu zien.
Komisaldegiko ziegatan atxiloturik zeudela, bakoitza ziega batean isolaturik, haietako batzuk kolpeak ere jasan zituzten. Han bertan hilobiaren erasoaren inguruan galdetu eta haien "ez zutela egin" esan ostean askatu zituztela azaldu zuten gazteek prentsaurrekoan.
Beste hiru identifikatu larunbatean
Bestalde, komunikabideek igandean izan zela esan arren, 20 eta 21 urte bitarteko hiru gazteek larunbatean identifikatu zituztela esan zuten. Hiru gazte horiek beren motorrekin zebiltzatela ertzaintzako agenteek geldiarazi eta identifikatu zituztela esan zuten. Identifikatu ostean igandean komisaldegira joateko agindu zien ertzaintzak. Gainera, motorretako giltzak kendu zizkieten.
Igandean hiru gazteek abokatuaz lagundurik komisaldegira bertaratu ziren eta, berriro identifikatu ostean, Ertzaintzak terrorismo delitua egotzi zietela esan zien. Hiru gazte horiei zaborrontziak gurutzatzea egotzi die Ertzaintzak baina larunbatean Ertzaintzak ez zuen istiluen inguruko inolako informaziorik eman.