Lehenik eta behin barkamenak eskatu irakurleei, badakit blogak egunerokotasun batekin eguneratu behar direla baina hainbeste gauza buruan bloga abandonatu egin dudala. Ez dut, eguberriak gertu dauden honetan, promes egingo urtarrilaren 1etik aurrera ohikotasun batekin eguneratzen hasiko naizela. Bada goazen gurera, gaur dakar hona beste blog batetik hartutako sarrera bat, hau beste blog baten sarrera izanik.
Bada, Christianek
dalequetepegon abisu eman zuen hurrengo gertakariaz, Hernan Casciarik duen
Orsai blogeko idazki batekin Casciariri gertatu zitzaiona alegia. Bada, dirudienez, Casciarik sarrera bat egin zuen bere blogean tontoen inguruan hitz egiten, "
El nuevo paraíso de los tontos" izenburua zuena. Bada testu hori Pedro J. Soriano jaunak (jaun goitizena merezi duen zalantzan jartzen dut) idazkia kopiatu eta Valentziako Las Provincias egunkarian idazten duen zutabe batean itsatsi egin zuen, alegia, Casciariren idazkia osorik kopiatu egin zuen bere zutabean.
Casciari konturatu zenean, suposatzen dut haserretu egingo zela, baina haserreaz gain Pedro J. Sorianorekin mendekua hartu zuen. Nola? Bada zutabegile etikadun eta profesional horri
elkarrizketa bat eginez. Mendeku hartzeko modu interesgarria. Ziurrenik, Pedro J. Sorianok uste izango zuen Hernan Casciari blogari ezezagun bat izango zela baina Casciari idazle eta kazetari bat da,
Interneten oso irakurria.
Benetan, elkarrizketa irakurtzea gomendatzen dizuet, oso ona baita. Cascarik demostratu egin zuen tontoa batzutan listoarena egiten saiatzen dela. Barregarria, ez balitz negar egiteakoa.