Kataluniako bi taldek, Roig eta ATK, erritmo bizia eman zioten atzo Durangoko txosnen guneari. Roig gaua ireki zuen bere rock indartsuarekin, ondoren, ATK taldearen performance-a jendearen harridura eragin zuen. Talde biek Euskal Herrira egin duten lehenengo bisita izan da atzokoa, ea bisita gehiago eginen dituzten.
Roig taldeak ireki zuen kontzertua gaueko 11ak aldera, ordu betez egon zen Durangoko herria suspertuz.
Gaueko 11ak aldera hasi zen kontzertua, jotzen lehena Roig taldea izan zen. Durangoko gau hotzari Kataluniako erritmo bizia eman zioten giroa berotuz. Ordu betez jo eta su egon ziren bertaratutakoak animatuz. Ez ziren bakarrik egon, Irungo talde Izaerako abeslari Aritz Lazkanok lagundu egin zien abesti batean. Abesti ia guztiak katalanez abestu zituzten baita Aritzek lagundutakoa ere.
Izaerako abeslari Aritz Roigekin abesten
Roig taldea hiru instrumentuz osatua dago, bateria, baxua eta kitarra. Hiruek taula gainean denbora luzea daramate beste talde batzuen partaide izanik. Orain proiektu berriari ekin diote Roig taldea osatuz.
Roig taldearen bateria jolea jo eta ke
Roig taldearen ostean bi pertsona mozorroturik igo ziren taula gainera, ATK-ko bi partaideak ziren. Techno-punk erritmoekin Roigek epeldutako gaua berotu egin zuten. Kitarra eta ahotsaz gain soinu-mahaiarekin prestatutako melodia eta esaldiak erabili zituzten, Hugo Chavez Bush kritikatzen entzun zitekeen adibidez.

ATKren partaideen itxura
Bi partaideen
show-a ikusleak txunditu zituen, musikak jendea dantzan jarri zuen ondoren. Erritmo indartsu eta biziak atera zituen kitarra joleak.
Showak jendea txunditu eta animatu zuen aldi berean
Atzokoa izan zen bi taldeen lehenengo bisita Euskal Herria. Ea, ordea, Durangoko kontzertuak jarraipena duen eta Kataluniako bi taldeek jotzerik duten berriro Euskal Herrian.
Abeslariaren ahots indartsuak gaueko isiltasuna urratu zuen
Bi talde horien musika entzun nahi dutenek badute
Youtuben haien bideo bat. Bertan agertzen den lehenengo taldea, Answer, ez zuen atzo jo Durangon. Ea etorkizuneko bisita batean Roig eta ATK laguntzen hirugarren talde horrek etortzerik duen. Bitartean, hiru talde horien bideo bat uzten dizuen ondoren zuen gustokoa izango delakoan.