Froga batzuk egin ditut ekitaldiak argitaratzeko aukerarekin eta ez nau gehigi konbentzitu eta aldaketa batzuk egin ditut baina ez dira beste munduko beste ezer. Gomendio bat aukera hori sortu dutenentzat (blogarikoei hain zuzen ere) hasierako aukeraren letra tamaina handitu eta horrela hobeto geldituko da nire ustez. Hala ere aukera interesgarria dela deritzot, ideia hona izan duzue.
Ahaztu baino lehen, argazki kamera digitala Panasonic DMC-FZ20 da. Berarekin frogetan hasi baino ez naiz egin eta oso gustora nago. Izan ere, lehen nuen argazki kamera analogikoaren aukera guztiak ematen baitizkit eta, gainera, teleobjektiboa handiagoa da. Lehen bi objektiboekin egiten nuena (28-80 mm eta 70-300) orain kamera digitalak duen objektibo bakarrarekin egiten dut (28-432 mm).