Mezua: Tiddlywiki, zure agenda pertsonal ez lineala

2006-04-09

Permalink 14:13:07, Atalak: Albisteak, Irakasgaia  

Tiddlywiki, zure agenda pertsonal ez lineala

Doktoregotza ikastaroan badugu irakasle bat informatikako teknologien inguruan oso zalea, Gorka Jakobe Palazio. Haren irakasgaian blogak egiten ikasi eta bat egiteko eskatu zigun (horrela jaio ziren nire blogak, blogarin dudan blog nagusi hau eta tesiaren inguruko bloga, eta eskertzen diot mundu honetan sartzeko bultzada ematea bide batez). Bada, Tidllywiki izen konplikatuaren atzean dagoen agenda erabilterraza erakutsi zigun. Hasieran ez nion halako agenda bati kasu askorik egin, baina behin lanean jarrita, gomendatzen dizuet.

Baina zer da Tiddlywikia?

Askok pentsatuko duzue halako izen katramilatsuarekin, programa oso harraro eta zail baten inguruan ari naizela. Zaudete lasai, ez da horrela. Tiddlywikia agenda bat da, wikiagenda bat. Zure ordenagailuan izan dezakezuna era lokalean; bertan gauzak sartzea oso erraza da. Gauzak etiketen bidez ordenatzen ditu (hots, hainbat sarrera taldeka jarri. Adibidez: zure lagunen helbideak jasoko dituen etiketa: lagunak, edota zure irakasleak: irakasleak...) eta bilatzaile bat du, zeinetan hitz bat sartu eta horren inguruan jarritako Tiddler (alegia, zuk jarritako sarrerak, agenda baten orrialdeen antzekoa irudi bat egitearren) guztiak agertzen diren.

Indize sistema anitza

Agenda honek, baina, ez du betiko indize alfabetiko edo egutegi indize baten moduko antolakuntza. Antolaketa, berez, ez-lineala da. Alegia, ez du inolako indize nagusirik. Hala ere, baditu bi indize sistema horiek, gehi etiketarena gehi bilatzailea. Hau da, zuk aukeratu dezakezu eskubideko zutabean agertzen diren bilatzeko lau era horiek. Tiddlerra idatzi zenuen egunera joan nahi baduzu, data erlaitzean (gazteleraz pestaña) klikatu, alfabetikoki zerbait bilatu nahi baduzu Tituluka erlaitzan klikatu, etiketaka bilatu nahi baduzu etiketan.

Horiek baino askoz erabilgarria, BILATZAILEA (bai, hizki larriz). Oso erabilgarria, bertan hitz jarri eta magia!, hitz horren inguruan dituzun Tiddler guztiak agertuko dira.

Soilik telefono agenda?

Gorka Palaziok azaldu zigun Tiddlywikia ez dela soilik agenda bat, bertan, telefono, helbide edo helbide elektronikoez gain informazio anitza sartu dezakezu.

Argitzeko adibidea: pentsa lan bat egiten ari zarela, eta lan horren inguruko informazioa jasotzen duten webguneak ordenatu nahi duzula, Euskal Herriko egunkarien inguruan adibidez. Ba, lehenengo sarreran egunkari baten izena jarri, haren helbidea jaso eta haren inguruko informazioa jarri Gara esaterako. Bigarrenean El Correoren inguruko informazioa, hirugarrenean Berria... Eta denak Egunkariak etiketaren barruan jarri.

Helbideak jasoak, orain lana egiten hasi eta horretarako eskema egin. Eskema beste sarrera batean idatzi, izenburutzat Eskema jarriz eta berriro Egunkariak etiketaren barruan sartu. Horrela lan osoarekin, eta lan horren inguruko informazioa ikusi nahi duzunean, soilik Egunkariak etiketan klikatu eta dena bertan izango duzu.

Erraza ezta? Beno, adibidearena agian zertxobait nahaslea izan liteke. Hoberena Tiddlywikia zuk zeuk probatzea.

Tiddlywikia euskaraz

Tiddlywikia deskargatzeko klikatu hemen eskuineko botoiarekin eta Gorde Esteka bezala (agian zure nabigatzailean Save Link as edota Guardar enlace como, agertuko da) klikatu, gorde nahi duzun tokian. Irekitzean sorpresa, goian Jakoberen wikiagenda agertuko zaizu eta azpititulua ingelesezko esaldi hau: a reusable non-linear personal web notebook . Lasai, hori alda dezakezu:

- Eskubiko zutabean, Etiketak eraitzan sakatu System Tiddlers eta bertan SiteTitle idatzin klikatu eta aldatu zure izena edo nahi duzuna jarriz. Gauza bera egin orain SiteSubtitlekin eta azpitutulua aldatu. Orain baduzu zure agenda pertsonalizatuta.

- Beste guztia aldatzen joateko eta sarreretako hitzak formatuz aldatzeko baduzu ezkerraldeko zutabean TW ikasteko gida. Hara jo Tiddlywikia aldatzeko.

Ale, baduzu orain zure wikiagenda. Hasi erabiltzen eta ikusiko zein erabilterraza eta erabilgarria izango zaizun. Neri behintzat ala gertatu zait.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

GERRILLARI KOMUNIKATIBOA

Kazetaritzan lizentziatua naizen aldetik, komunikabideen mundua dut ikergai. Baina hori baino gehiago izan nahi du blog hau, komunikazioaren oihanean dabilen gerrillari baten arma, betiko informazioa eta beste komunikazio erak landuz (poesia, gogoetak, liburuen kritikak, argazkiak...).

Harremanak

nire helbide elektronikoa

Flickr argazkiak
Nire argazkiak Flickr gunean

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Aritz Garate

gerrillari

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution