Mezua: Podcasting, irratigintza zure esku

2006-04-06

Permalink 11:21:27, Atalak: Albisteak, Irakasgaia  

Podcasting, irratigintza zure esku

Irratia entzutea gustoko duzula?, inoiz pentsatu al duzu zuk zeuk irrati-esatari bihurtzea?, edo irrati emandegi bat egitea zure etxetik bertatik mugitu gabe? Duela gutxi arte erantzuta bakarra zegoen, EZINEZKOA. Baina gauzak aldetzeko garaia iritsi da, podcasting guregana iritsi da.

pop zer? podcasting motel podcasting

Izena entzun bezain laster, agian Operacion Triunfo bezalako telesailo baten inguruan ari ote diren pentsatuko duzu. Baina ez, hau ez da pop talde bat osatzeko casting horietako bat, ez motel, hau podcasting da.

Izenaren jatorria Aple informatika enpresak sortutako iPod mp3 irakurgailuetatik dator. Horri broadcasting , alegia ingelesez audio eta bideo seinaleak zabaltzea esan nahi duena, hitza elkarturik sortu da podcasting izena. Kontuz, hori ez du esan nahi soilik iPod batean entzun daitekela, edozein motatako mp3 irakurgailuetan zein ordenagailuetan entzun daiteke.

Bale, orain badakizu zer esan nahi duen izena. Baina zer da? Bada, audio fitxategiak sortu eta hauek RSS ( Really Simple Sindication ) bidez lotzeko prozesua. Horrela, zuk nahi duzun momentuan entzun dezakezu audio artxibo hori. Gainera, behin zure podcast edo irrati emandegi gustokoenak lotuta izanik, hauetan audio artxibo berriak dauden ala ez jakin ahal izango duzu era azkar eta errazean.

Podcast bat egiteko beharrezkoa duzuna

Aipatu Podcast bat egiteko ez da beharrezkoa soinu ediziorako programa profesionalik edota RSS artxiboak sortzeko programa zailik. Hiru programa erabilterrazekin nahikoa izango duzu:

- Ipodder : programa hau RSS kanaletako informazioa jasotzen du eta audio berriak dauden ala ez esaten digu.

- Easypodcast : Programa honek audio artxibo bat XML dokumentu bilakatzen du. Prozesu hau eskuz ere egin daiteke, baina programa honek pausu hori errazten laguntzen digu.

- Audacity : Audio artxiboak grabatzeko programa, edozein plataformarako erabilgarria (Windows, Mac, Linux) eta audio pista bat baino gehiago jartzen ahalbidetzen duena (ahotsa lehenengo planoan eta musika bere azpian esaterako).

Beno, baduzu orain zure irrati emandegi propioa egiteko aukera. Horren adibideak euskeraz ikusi nahi badituzu Berriemaile.com webgunean badituzu.

Informazio gehiago nahiko bazenu, ondorengo helbidetara jo (gazteleraz daude):
- Ciberperiodismo.com

- Wikipedia

- informediario.com

- Aulablog.com

P.D.:Ziurrenik nik jarritako baino esteka interesgarriagoak edota euskaraz daudenak egon daitezke. Irakurtzen duen edonork baldin badu halako estekaren bat, mesedez gehitu dezala erantzun baten bidez. Milesker.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: ptx | irratia.com [Bisitaria] · http://irratia.com
Adibide bat nahi?

Astero astero podcasting egiten dugu euskaraz.

www.irratia.com

Irratsaio gehiago entzun gura dituzu?

www.bilbohiria.com Bilbotik mundura, podcast mordo bat euskaraz.
Permalink-a mezu RSS 2006-04-07 @ 09:23

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

GERRILLARI KOMUNIKATIBOA

Kazetaritzan lizentziatua naizen aldetik, komunikabideen mundua dut ikergai. Baina hori baino gehiago izan nahi du blog hau, komunikazioaren oihanean dabilen gerrillari baten arma, betiko informazioa eta beste komunikazio erak landuz (poesia, gogoetak, liburuen kritikak, argazkiak...).

Harremanak

nire helbide elektronikoa

Flickr argazkiak
Nire argazkiak Flickr gunean

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Aritz Garate

gerrillari

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution