Txalaparta argitaletxeak zabaldu berri duenez, argitaletxeko editore eta idazle Iñaki Egaña AEBetatik kanporatu dute atxilotu ostean. Atxiloketa joan den asteburuan gertatu zen, AEBetako lurra zapaldu eta berehala. Aireportuan bertan atzeman eta 24 orduz atxilotuta eduki dute. Egindako galdeketan Mario Salegiri buruz galdegin diote batez ere. Galdeketaren ostean, herrialdetik kanporatu dute.
Iñaki Egaña New Yorkera bidaiatu zuen negozio bidai batean, baina bere helburua lortzerik ez zuen izan. Atxiloketaren momentuan, Iñaki bere bi seme-alabekin zegoen. Atxiloketaren zioa jakin nahi izan zuen arren, "kontsulatuak berak gestioak egin zituen argitzeko asmoz baina ez zuen erantzunik jaso" dio Txalapartaren komunikatuak, ez zuen inolako erantzunik izan.
Mario Salegiren irudiaren inguruko galdeketa
Atxiloketak iraun zuen denboran Mario Salegiren irudiaz galdetu zioten eta dei bat egiten utzi. Deia atxiloketaren berri ematekko eta Mario Salegiren inguruan galdetzen ziotela esateko aprobetxatu zuen. Horri esker, Mario Salegiren alargun Mirian Nurenberg Charles Sczhumer senatorearekin hitz egin zuen. Senatoreak eginiko deiek ere ez zuten atxiloketaren argudiorik jaso baina Iñaki Egaña askatzeko balio izan zuten.
Egaña askatu bezain laster herrialdetik kanporatu zuten. Madrilgo aireportura iritsita, Egañaren zain espainiako polizia zegoen. Poliziak AEBetatik bidalitako txosten poliziala zuen baina Iñaki Egaña aske uztea erabaki zuten.
Txalapartak bidalitako komunikatuan atxiloketa gogor salatzen du: "gure lankidearen eskubideenganako errespetu falta izugarria" izan dela esanez eta poliziaren ekintza "adierazpen, ikerketa eta zabalkunde eskubideen kontrako eraso" garbitzat hartu dute, "AEBetako Gobernuaren izaera faxistoidea argi eta garbi uzten duena".
Datorren ostegunean, martxoaren 30ean, sei lagun epaituko dituzte AHTren aurkako ekimen batean parte hartzeagatik. Epaiketa Tolosako epaitegian izango da. Sei lagun horiek, 2002an AHTren kontra eginiko protesta ekimen batengatik epaituko dituzte. Hain zuzen ere, AHTren zundaketa proiektu baten kontra protestatzeagatik. Zundaketa hori Andoaingo Belkoia mendian egin behar zen eta sei lagun horiek, beste lagun batzuekin, lan horiek aurrera eramaten ari ziren gunera joan eta protesta ekimen bat egin zuten. Garai hartan, Euskal Herriko hainbat lekutan protesta berdinak egiten ari ziren zundaketa lanen kontra.
AHTren aurkako asanbladak salatu duenez, epaiketa hori, "gobernuek aurrera daramaten inposizioen" ondorio da. Horregatik, Tolosako epaitegiaren aurrean kontzentrazioa egiteko deia zabaldu dute. Kontzentrazioa martxoaren 30an, goizeko 9.30tan egingo dute.
epaiketa bertan behera gelditu zen otsailaren 9an
AHTren aurkako asanbladak, mezu baten bidez argitu duenez, otsailaren 9an epaiketa bertan behera gelditu zen salatzailea agertu ez zelako. Egun hartan beste kontzentrazio bat egin zen "AHT gelditu! errepresiorik ez!" lemapean. Orduan, Tolosako lau ikastetxeko ikasleek bi orduko paroa egin zuten epaiketaren kontra.
Gizarte eredu horiek, har dezagun eredutzat EZLNren adibidea, behetik jaiotzen dira eta ez dute helburu boterea hartzea (alegia instituzio tradizionalak, Gobernua hain zuzen ere, zeren boterea sortu zirenetik badute). Ados nago gizarte eredu (giza eredua ere) berria behetik jaio behar dela, alegia gizakiotatik eta ez instituzioetatik. Ados nago ere, helburua instituzioak hartzera bideratzen bada, gizarte eredu berriaren sorkuntza alde batera gelditzen dela eta, behin instituzioak hartuta, instituzio horien dinamikak harrapatzeko arriskua dugula eta, beraz, instituzio horien errepikapena baino ez dugula lortuko (ikus SESBaren adibidea, sobietarrek boterea hartu ostean, sistema kapitalistaten instituzio ereduak errepikatu baino ez zuen egin, haren okerrak zuzendu ordez). Laburbilduz, boterea ez hartzearen ideia egoki deritzot.
Baina (eta nire baina hemen doa), botere/instituzio horiek hartu gabe bi botereen talka gertatzen da. Bi gizarte eredu espazio berean, eta denok dakigu botere/instituzioek ez dutela konpetentzia onartzen. Beraz, bien arteko talka gertatzea erabat ziurra da. Elkarbizitza ezinezkoa da, gizaki batek ezin ditu bi gizarte eredu ezberdin bizi nire ustez (ezin da gizarte komunista bat eratu sistema kapitalista batean adibidez).
Talka horretan gizarte eredu bietako bat gailendu behar da, haietako bat desagertuz. Eta horretan datza arazoa, nola sortu gizarte berri bat, bere instituzio berriekin (EZLNren kasuan caracoles deritzona adibidez) gizarte tradizionalaren instituzio zaharrak desagertarazi gabe? Mexiko osoa ezin da bizi Gobernu tradizionalarekin eta instituzio berriekin aldi berean, bat aukeratu beharra dago nire ustez.
Hortaz, boterea hartu ez, baina berau desagertu beharra dago gizarte eredu berria sortzeko. Edo ez?
Eztabaidarako gaia izan nahi du honek. Irakurle zaren horri, honen inguruan hasnarketaren bat baldin baduzu, mesedez plazaratu. Milesker. (Ea eztabaida honek gauzak argitzeko balio duen).
Really Simple Sindication
Beno, ekiogun gaiari. RSS berez laburdura bat da, ingelesez Really Simple Sindication esan nahi du. Hau da, Lotura Benetan Sinplea. Horrek, ziurrenik ez dizu ezer esaten irakurle. Bada, pentsa ezazu hainbat webgune bisitatzera ohituta zaudela (gehienok egiten dugun gauza). Ze aspergarria den webgune guztiak bisitatzea eta horietako asko ezer berririk ez dutela jakitea ezta? Horren erantzuna da RSS famatua, "tresna" horren bitartez webgunean "lotu" ditzakezu eta, horiek bisitatu gabe, gauza berriak agertzen badira abisatu egiten dizu.
Nola abisatzen du? Bada, zuk webgune horiek "lotzen" dituzu, eta hauek zure nabigatzailean atxikitzen dira. Behin atxikituta, bitakora horren izena agertzen da, horretan klikatuz gero hainbat titular ikus daitezkelarik. Titularrak ikusiz, jakin daiteke zeinek duen zehozer berria eta zeinek ez.
RSSaren sorkuntza
Bueno, Lotura Benetan Sinplearen izena bromatxo bat baino ez da. Hasierako izena Lekuaren Laburpen Aberatsa edo Rich Site Summary esan nahi baitu. Baina RSS 2.0 lengoaia asmatu zuenak izena ere aldatu zion eta Lotura Benetan Sinplea ezarri.
Lengoaia horrek, RSSa alegia, XML ( Extensible Markup Language edo Zabal daitekeen Xedatzeko Lengoaia) lengoaiaren familiakoa da. Hau da, HTML ( Hipertext Markup Language Hipertestua Xedatzeko Lengoaia) famatuaren eboluzioa. Hau da, web orrialdeetan erabiltzen den oinarrizko formatuaren aldaera eta eboluzioa. Hasierako HTMLa baino askoz malguagoa.
Azkeneko pasarteak nahiko teknikoak dira, beraz, irakurle bi gauzatxo:
1- Barkatu euskazko itzulpenak egokiak izan ez badira, izan ere, ez ditut eta topatu XML, RSS edo HTMLaren euskarazko itzulpenak eta nik asmatu behar izan ditut.
2- Bestetik, ez ditut XML eta HTML azaldu. Horien inguruko informazioa bilatu nahi izanez gero, klikatu hurrengo loturatan:
- XML
- HTML
Azalpen biak Wikipediakoak dira, entziklopedia birtual askea. Oso egokia hainbat gauzetarako, batez ere gaurkotasuna duten gaietarako, horiek ez baitira entziklopedia normaletan agertzen askotan. Beraz, informazio gehiago nahi izanez gero, badakizu nora jo.
Manifestazioa Algortako kaleetan barrrena ibili zen. EAJren Batzokira iritsi zirenean tentsio uneak bizi izan ziren gazteen eta Ertzaintzaren artean. Hala ere, Ertzaintza ez zen gazteen kontra oldartu.
Goizean atxilotutako gaztea aske
Bestalde, goizean atxiloturiko gaztea aske dago. Hala ere, gaztea epaiketaren zain geldituko da.
UKberri.netek aditzera eman duenez, goizeko 8:30ak aldera Ertzaintza Mentxakaberrira inguratu da eta gazteak desalojatzen hasi da. Gazte horiek UKberrira deitu dute eta desalojoaren berri eman. Era berean, Gaztesarean eta Euskal Herria Indymedian gertaeren berri ematen zuten informazioak agertu dira.
Ehun gazte inguru bertaratu dira
Momentu hauetan Ertzaintzaren hainbat furgoneta, hiru gutxienez, ingurua inguratua dute. Inguruetan, gazteak bilduz joan dira desalojoaren kontra protestatzeko asmoz. Hainbat informazioen arabera 100 gazte inguru bildu dira. Ertzaintzaren eta gazteen artean istiluak egon dira, aurrenekoek teilatuan zegoen gaztea atxilotzera joan denean. Izan ere, gaztea jaisteko asmoz, suhiltzaileen laguntza eskatu dute. Hauek etortzean, Ertzaintza bertaratu eta gaztea atxilotu egin du. Orduan, gazteek protesta egin dute eta ertzainek oldartu egin dira.
19:30tan manifestazioa Algortan
Ertzaintza Gaztetxearen lehioak eta atea ixten ari da. Desajolo berri honen kontra protesta egiteko. Gazteek manifestazioa deitu dute gaur arratsalderako, 19:30tan Algortan.
Irakurle, irakurri berri duzun poesia horrekin lehiaketa batean sari bat lortu dut. Hain zuzen ere, Irungo Argoiak Elkartearen XV Literatur lehiaketako euskarako poesia modalitatean. Behintzat, idazten ditudan poemak txarrak ez direla egiaztatzeko balio izan zait. Beraz, pozik nago.