Artxiboak: Otsaila 2006

2006-02-28

Permalink 17:52:37, Atalak: Liburu interesgarriak  

IKUS GAITZAZUEN, bestelako komunikazioa: alternatiba kritikoak

Ikus Gaitzazuen liburuaren portada

IDAZLEA: Txema Ramirez de La Piscina

HIZKUNTZA: Euskera

EDITORIALA: Alberdania

ORRIALDE KOPURUA: 150 orrialde

Komunikazioaren munduaren inguruan interesaturik nago, baina batez ere komunikazio alternatiboan edo, hobe esanda, "bestelako komunikazioan". Hain zuzen ere, liburu honek ikergai duen mundua.

Topikoa liteke esatea oso interesantea dela, gomendatzen dudala eta halakoak. Baina esan beharra ditut, nire ustez, hala delako. Unibertsitateko irakasle izanik, gehienek uste izango duzue liburu akademikoa izanen dela, hitz teknikoekin eta narrazio neutro eta aspergarriarekin. Lasai, ez da ala. Kasu honetan narrazio arinaren eta irakurterrazaren aurrean aurkitzen gara, kapitulo interesgarriekin (Markos komandantearena, Solidarioarena...).

Ez du bestelako komunikazioa interneteko edo fanzineko ikuspegira mugatzen, askoz gehiago zabaltzen du eta komunikazio eredu berriak dialektikan, ekintza zuzenan, ekimen interesgarrietan... bilatzen ditu. Hau da, orain arte komunikazio eredutzat hartu ez dena kasu gehienetan.

Orrialde kopurua oso zabala ez denez, irakurtzeko denbora gutxi eskatzen du eta gogoetarako parada egiten du.

----------

2006-02-23

Permalink 19:50:05, Atalak: Poesia  

BIDAIATZEN

Bidean aurrera noa, baina,
ez dut pausorik ematen;
batzuetan, hegan nabilela iruditzen zait
eta besteetan, infernuko zuloan sartzen naiz.
Azkar nabil, horregatik, mundua gertu dagoenean
ez dut ondo ikustea lortzen. Baina
mundua nigandik urruntzean, gauzak argiago agertzen zaizkit.
Bizi uneak soilik ikusten/konpartitzen
ditut treneko leihotik begiratzean.
Oroimena, treneko leihoa bezalakoa da:
haren barrenean, begira, aurrera zozazela
bizi uneak ikusten dituzu.
Bizipen onak edo txarrak,
haietatik urrunago orduan eta hotzago,
baina soilik uneak ikusita
haietan geldi ezinik aurrera
----------

2006-02-22

Permalink 19:44:32, Atalak: Gogoetak  

Altxorraren bila

Lana, lan izanda, altxorra bihurtzea erokeria dirudi baina ala gertatzen zait niri. Izan ere, lan bila nabil azkeneko bolada honetan (irailean lizentziatu bezain laster) baila kazetari moduan jarduteko aukerarik ez. Izan ditut frogaren bat, apuntatu naiz hainbat eskaintzetara eta bidali ditut ehun e-mail baino gehiago. Baina, berdinean nabil, lanik gabe.

Berez, gizaki guztiok dugun eskubidea da, lanarena diot. Baina eskaintza ez da eskaria bezain zabala eta lan merkatua oso zail dabil. Nire gurasoen garaian, justu kontrakoa gertatzen zen. Lan eskaintza zabala zegoen eta, dirua behar zenez, gehienek lanean 13-14 urterekin hasten ziren ikasketak utziz.

Gaur egun, ikasketak 23 urterekin bukatzen dituzu, ez baduzu nik bezala doktorego programaren bat egiten. Baina lanik ez dago. Komunikazioaren munduan erabat inkomunikaturik aurkitzen naiz.

Gaur pesimista nabil, barkaidazue.

Ea nire altxorra aurkitzen dudan noizbait.

----------

2006-02-21

Aurtengo Hondarribiako Alardearen zenbait argazki

Badakit denbora nahikotxo pasa dela Irungo eta Hondarribiako Alardeak ospatu zirenetik, baina nire argazkiak etxean gordeak izan baino nahiago ditut erakutsi. Hemen doa, beraz, Hondarribiako Alardearen inguruko argazki sorta bat. Gehiago argitara nezakeen, baina nahiago argazki batzuk soilik agertzea, ez baitut inor aspertu nahi ere. Norbaitek gehiago ikusi nahi baditu, badu eskatzeko aukera.

Kale Nagusia jaisten, betikoen plastikozko horma tartean

Kale Nagusia jaisten, betikoen plastikozko horma tartean

Betikoen konpainien aurretik pasa arren, ez zen istilurik egon

Betikoen konpainien aurretik pasa arren, ez zen istilurik egon

Konpainia bueltan, Kale Nagusia zeharkatu ostean

Konpainia bueltan, Kale Nagusia zeharkatu ostean

Kuberoak ondo pasatzen, ez zitzaien Kale Nagusia zeharkatzen utzi gaizki pasa ez zezaten. Betikoken umeekin gertatu ez zena hain zuzen

Kuberoak ondo pasatzen

Ixabel Alkain kapitainari eginiko omenaldia

Ixabel Alkain kapitainari eginiko omenaldia

Irudi artistiko bat

Irudi artistiko bat
----------

2006-02-20

Permalink 19:30:43, Atalak: Gogoetak  

Hegaztien gripea gora eta behera

Hegaztien gripea espazio zabala okupatu du hedabideetan, duela hilabete inguru, Turkian hasierako kasuak agertu bezain laster, hedabide guztiek zioten Europako txoko hartara baino ez zela zabalduko. Izan ere, hegazti horien migrazioa turkiatik pasa eta Afrikara doa zuzen-zuzen. Baina, Txingudiko Badian dagoen informazio panel baten arabera, handik pasatzen diren hegaztiak ez datoz soilik Islandia, Norbegia edota Erresuma Batutik, baita Europatik ere.

Bada, zabalduz joan da gripea eta Turkiatik, Greziara, Alemaniara, Frantziara... zabaldu da. Asteartean, "20 minutos" aldizkarian, titularrak zioen Urdaibaiko erreserba naturala hegaztien gripearen eraginetik salbu zegoela. Handik lau egunera, Nafarroan ustezko kasu bat ote dagoen ikertzen ari dira. Agian gripea izango du, agian zaharra zelako hil da. Baina arriskua egon badagoela demostratu du ahatetxo horrek, hankaz gora jarriz hedabide guztiek ziotena.

Berriz ere, nire ustez, hedabideek gobernuak esaten zuena jarraitu du inolako zalantzarik proposatu gabe, salbuespenak-salbuespen. Aditu arduratuengana jo izanez gero, ziur albisteek arriskuaz ohartaraziko zigutela.

Ni, aditua izan gabe, asteartean "20 minutosek" agertzen zuen informazioa sinesgarritzat ez nuen hartu. Eta soilik informazio panel ziztrin batek agertzen zuena kontuan hartuta.

----------
Permalink 11:20:59, Atalak: Poesia  

BIHARKOA GAURKOTU NAHI

Etorkizuna gaurko nahi dugu,
eta atzoko izango balitz hobe,
munduak ez du, ordea,
gure abiadura eramaten.
Baina biharkoa gaurkotzea
ezinezkoa dela ikusteari
uko egiten diogu.
Ortze muga begibistan dugu
eta hara iristen saiatzean,
inoiz hatz puntekin ikutuko
ez dugula konturatzen gara.
Baina biharkoa gaurkotzea
ezinezko dela ikusteari
uko egiten diogu.
Hemen bada borroka bat
askatasunaren, izan nahi duguna izateko,
daramagun borroka bat eta helburua bizi
garen bitartean lotu nahi dugu.
Baina biharkoa gaurkotzea
ezinezko dela ikusteari
uko egiten diogu.
Agian, etorkizuna, etortzeko diren
seme-alabei emateko lan egingo bagenu
haiek lor lezakete, borroka luzea baita.
Ez gara konturatzen, ordea,
biharkoa gaurkotzea
ezinezkoa dela.
----------

2006-02-19

Permalink 20:46:36, Atalak: Argazkilaritza, Irungo Alardea 2005  

2005eko Irungo Alardean nik ateratako argazki batzuk

Irungo Alardean denboraldia daramat argazkikazetaritza praktikatzen. Hemen duzu egun hartan egindako argazki batzuk:
Jenerala San Joan Enparantzara sartzen
Jenerala San Joan enparantzara sartzen

Zalditeriako kide bat
Zalditeriako kidea

Atxero bat arrankadaren zain
Atxero bat arrankadaren zain

Berta Susperregi, Ama Shantalengo konpainiako kantinera
Berta Susperregi, Ama Shantalen konpainiako kantinera

Artilleriako konpainia errebista egunean
Artilleriako konpania errebista egunean

Neskato bat zalditeriako kantineraren zaldiaren gainean
Neskato bat zalditeriako kantineraren zaldiaren gainean

Gehiago baditut, baina nahiago izan dut nire lanaren erakusgarri bat erakutsi. Zuon gozamenerako izango delakoan.
----------
Permalink 20:24:24, Atalak: Poesia  

BIDASOA

Izan banaiz
(edo izan nahi)
baina zer naiz?
Hiru lur urez
elkarturik,
euskara eta erdarak
osatzen dute nire
mintzoa.
Espainia eta Frantzia naiz
(Euskadi izan nahi)
eskubia eta ezkerra ditut
tradizioa eta festa
matxismoa eta berdintasuna
jazarpena eta borroka
(baina bat izan behar).
Nire etorkizuna,
iraganean finkaturik,
baserri-lantegietan
eskaintzen dut lana.
Bide bat ere banaiz,
lur mugatutik,
izanetik,
itsaso mugagabera,
izanera,
doan bidea.
Zuok ibiltariok
egin behar duzuen
bidea, naizenetik
izan nahi dudanera.
Naiz, baina
izan nahi,
nahiko nuke
izan.
----------
Permalink 20:17:04, Atalak: Orokorra  

Azalpenak eta asmoen iruzkina

Lasai irakurle, gerrillari honek ez du suntsipen handiko armarik ez eta arma hilgarririk erabiltzen. Ez dut ezagutzen, behintzat, hitzak hildakorik.

Agian zure buruari galdetuko diozu izenburuaren zergatia (agian ez baina azaltzea otu zait). Bada Txema Ramirez De la Piscina EHUko kazetaritza irakaslearen "Ikus Gaitzazuen. Bestelako komunikazioa: alternatiba kritikoak" liburuan datza. Txemak komunikazioaren mundua oihan baten antzera irudikatzen du, bada, nik, oihan horren parte naiz. Bertan, komunikabide handiek sortzen duten estalpean, nago ni, desinformazioaren kontra borrokatu nahian, bere armak erabiltzen dituen gerrillaria.

Ikusi ahal izan duzunez, hainbat atal daude eta batzuk agian ez dira komunikazioarekin erabat loturikoak. Hasiera batean ala dirudi, baina, argazkiak ere komunikatzen dute, poesiak ere, gogoetek... Beraz, informatzeko bestelako modua ere badira, nik darabiltzadan bestelako moduak.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

GERRILLARI KOMUNIKATIBOA

Kazetaritzan lizentziatua naizen aldetik, komunikabideen mundua dut ikergai. Baina hori baino gehiago izan nahi du blog hau, komunikazioaren oihanean dabilen gerrillari baten arma, betiko informazioa eta beste komunikazio erak landuz (poesia, gogoetak, liburuen kritikak, argazkiak...).

Harremanak

nire helbide elektronikoa

Flickr argazkiak
Nire argazkiak Flickr gunean

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Aritz Garate

gerrillari

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution