Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trena eraikitzeko lanak udar ostean hasiko direla esan zuen atzo. Hari erantzunez, AHTrik Ez plataformak protesta ekintza bat burutu du gaur Bilboko Abando geltokian. Protesta "baketsua eta sinbolikoa" izan dela esan dute AHTrik Ez plataformako kideek. Hala eta guztiz ere, Ertzaintzak hamar lagun inguru atxilotu ditu identifikatzeari uko egin diotelako.
Protesta goizeko 11.00ak aldera hasi da, 30 lagun inguru Abandon bildu eta Adifeko bulegoetara sartzen saiatu diren momentuan. Zinpeko goardiek lagun gehienak sartzea galarazi dute baina hamar laguneko talde bat lehenengo solairura igo ahal izan da. Han bulegoak zeharkatu dituzte "AHT stop" zioten kartelekin, ondoren lehenego solairuan gelditzea erabaki dute.
Bien bitartean, kalean zeudenak AHTren kontrako pankarta bat zabaldu eta pasatzen zen jendeari informazio kartelak eskani dizkiote non gaurko ekintzaren inguruko arrazoiak aurkeztu dituzte. Adierazi dutenez Adif da AHTaren obren adjudikazioak ematen dituena eta bertan "gero eta murritzagoak diren lur emankorrak estali eta suntsitzen dituzten makinarien ejertzitoak bidaltzeko erabakiak hartzen dira".
Kataluniako bi taldek, Roig eta ATK, erritmo bizia eman zioten atzo Durangoko txosnen guneari. Roig gaua ireki zuen bere rock indartsuarekin, ondoren, ATK taldearen performance-a jendearen harridura eragin zuen. Talde biek Euskal Herrira egin duten lehenengo bisita izan da atzokoa, ea bisita gehiago eginen dituzten.