Mezua: Patxara…

2007-09-28

Permalink 19:23:48, Atalak: Artzapetik begira  

Patxara…

Mihia lotsaren katetik askatzeko, hartu kristalezko botila bat eta patxaraz igurtzi el culo de botella gorri ilun koloreko basaran borobilez, banan-banan, patxara osoz. Ondoren ausardia elikatzeko, garrafaren barruko ur koloreko anisaren gozotasunarekin bainatu, patxaraz, boteilako basaran multzoa, ipurditik hasi eta leporaino iritsi arte, kanela zotz batekin afrodisiako bihurtuz. Kortxoaz estali lepoaren zuloa, anisaren usain gozoak ihesik egin ez dadin. Utzi botila leku ilun batean hiruzpalau hilabetez, hartu patxaraz egonaldia, eta ez ahaztu noizean behin emakume itxurazko gorputza buruz behera eta gora astintzeaz, basaranen goitibehera dantza bihurtuz. Gustuko zaporea lortzea da helburua. Dagoeneko hasierako pausoa eginda, zailena eta era berean garrantzitsuena, iritsi da benetako ordua. Edateko gogoa pizteko, ireki botilaren oztopoa, eta beste kristalezko ontzi batera irazi (filtratu) zapi bat erabiliz, basaranaren hondarra edalontzian geratu ez dadin. Sartu kafe ale bat likido gorrian. Edan lehen tragoxka, zaporea eztarritik behera sentitu bihotzeko balbula martxan jarri arte. Orduan aurpegiko masailetan argi gorria pizten bada, txartel gorria, parranda gehiegi egin dituzu itxaronaldian, argi marroia pizten bada, zorionekoa zu, ondo egin duzu lana, urdina bada, bina-bina egin behar dituzu patxaran botilak, eta horia bada, txartel horia, alerta bizian zaude, tranpa asko egin dituzu. Dena dela, inoiz ez galdu Itxaropena. Noski, basaranaren kalitateak egiten du kalitatezko patxarana. Orain eseri patxaraz eta dastatu patxaranaren patxara. Mihia lotsaren katetik askatu, ausardia elikatu eta gogoa piztu, hori da sekretua, askatu estatxak!! Hau izan da patxaranaren istorioa.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Ilargi tximisten geltokia

{Efekto erReiki, begiyak ezin ireki}

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution