Urola Kostako HITZAk 1000 zenbakia argitaratu zuen larunbatean eta Matadeixen izan zen ospakizuna.
1000 zenbaki kalean, eta beste 1000 bidean. Urola Kostako HITZA egunkariak festa batekin ospatu zuen larunbatean 1.000 zenbakia argitaratu izana. Gari Berasaluzek eta Anarik ukitu intimista eman zioten gauaren hasierari, gozo eta leun, HITZAren historia laburra ipuin forman eskainiz. Ondoren etorri zen gorputza mugitzeko parada. DJ Salda izan zen musika jartzen. Jaian murgilduta zeudenek, ordea, izan zuten beste arrazoirik hipnotizatuta gelditzeko: HITZAk argitaratu dituen 1.000 azalak proiektatu zituzten horman. Hiru urte eta erdiko historia laburra biltzeko modu ezin hobea.
Salda badago!
Bueno, ez dago gaizki, baina ez dut ron koparik ikusten beraz goizo xamar ateratako argazkiak izango dia. Bestela anbiente ona zeola ematen du eta Ane lana burutik kendu ezinda (jaten eman eta eman), DESKONEKTATU EGIN BEHAR DA!!!!
Ordu txikietako kontuak "Secreto bajo Sumario"n geratzen dira, "Caso cerrado". Bestela badakizu, In Situ egon behar da. Azkenean zenbat gara Jakarako planean (Elenak bai esan zuen) baina nire dudak dauzkat, konfirmatzea onena...
Zuen blogari ere noizean behin EMAN JATEN! Flana gustatzen omen zaio!