Pasadizoz josita joan zen larunbat gaua Txindurri Iturri nekazal etxearen inguruan. Urola Kostako Hitzaren III. Urteurren Festa bertan izan zen eta jaia hasi baino lehen gertakari bitxiz betetzen hasi zen gaua.
Itziarren dago Txindurri Iturri, eta bertara autobusa antolatu zuen Hitzak. Hala eta guztiz ere, sagardotegira iristeko zegoen aldapa malkartsua ikusita, autobus gidariak bertara ez igotzea erabaki zuen eta nola edo ala moldatu behar izan zuten guztiek sagardotegira iristeko. Itzuleran ere, beste horrenbeste gertatu zen, eta autoetan moldatu ziren autobusera iristeko.
Dena dela, Agosti eta Barrena trikitilariak Txindurri Iturrira iritsi bezain laster hasi ziren panderoa eta trikitia astintzen, eta berehala ahaztu zituen jendeak bidaiaren gorabeherak.
Iñaki Gurrutxaga eta Iñigo Manzisidor Mantxi bertsolarien bedeinkazioarekin hasi ziren afaltzen Txindurri Iturrin bildutako 80 bat lagunak.
Jangelan zeuden guztiak ez ziren Hitzaren festara joandakoak. Andaluziako eta Burgosko koadrila bat ere bazen bertan, eta festaz gozatzeaz gain, argazki ugari atera zuten.
Menu begetarianoak ere izan zuen arrakasta. Batez ere, fideo txinatarrek eman zuten zeresana; bertsolariek menua gora, menua behera izan zuten zer abestua. Afaltzen hasi aurretik eta ondoren jardun zuten bertsotan, eta eztena barruraino sartu zuten.
Trikitilariak ere jaun eta jabe ibili ziren festan. Sagardotegiko jende gehiena dantzan jartzeaz gain, beraiek dantzarako duten abilezia erakutsi zuten eta Txindurri Iturri dantzaleku paregabea bihurtu zuten.
Zentzu horretan, Hitza argitaratzeko lan egiten duten guztiek, jaian parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie, «beste urte batez, festa zoragarria izan delako».
{2007ko otsailaren 27a}
Oso fuerte!!!
Ya me siento de la high society, apareciendo en las revistas ...Eskerrik asko Anne. Como siempre lo pasamos oso oso ondo!!
Todavía tengo en mi retina los espirituosos momentos de la Esuskal Herria profunda. Nunca había bailado Ska sólo con trikititxa y pandero...genial y Iokin, impresionante!!
Hasta la próxima sociate
Non geratu da Getariak zuen xarma? Ze lehen bazuen, orain...
{Efekto erReiki, begiyak ezin ireki}