Artxiboak: 2007

2007-10-17

Permalink 20:20:14, Atalak: Jaka  

Mendian gora ta kaskadan behera

Mantalak etxera eta hiru eguneko oporrak, ta nolakoak gainera, aspaldiko partez, lagun kuadrilla juntatu ta Jaka aldera. Pilarika egunez, espainiarron eguna ospatzera mendian gora Vértice de Anayetera (2.550 metro, Getariatik), viva la Benemérita! Ta hurrengo egunean Gorgoleko kaskada jaistera hala nola Piedrafita de Jakan... incorporense a la rotonda y cojan la primera salida...
----------

2007-10-01

Permalink 20:57:32, Atalak: Aitu!  

29. HOSTOA ATERA ZAIO ZUHAITZARI

----------

2007-09-28

Permalink 19:23:48, Atalak: Artzapetik begira  

Patxara…

Mihia lotsaren katetik askatzeko, hartu kristalezko botila bat eta patxaraz igurtzi el culo de botella gorri ilun koloreko basaran borobilez, banan-banan, patxara osoz. Ondoren ausardia elikatzeko, garrafaren barruko ur koloreko anisaren gozotasunarekin bainatu, patxaraz, boteilako basaran multzoa, ipurditik hasi eta leporaino iritsi arte, kanela zotz batekin afrodisiako bihurtuz. Kortxoaz estali lepoaren zuloa, anisaren usain gozoak ihesik egin ez dadin. Utzi botila leku ilun batean hiruzpalau hilabetez, hartu patxaraz egonaldia, eta ez ahaztu noizean behin emakume itxurazko gorputza buruz behera eta gora astintzeaz, basaranen goitibehera dantza bihurtuz. Gustuko zaporea lortzea da helburua. Dagoeneko hasierako pausoa eginda, zailena eta era berean garrantzitsuena, iritsi da benetako ordua. Edateko gogoa pizteko, ireki botilaren oztopoa, eta beste kristalezko ontzi batera irazi (filtratu) zapi bat erabiliz, basaranaren hondarra edalontzian geratu ez dadin. Sartu kafe ale bat likido gorrian. Edan lehen tragoxka, zaporea eztarritik behera sentitu bihotzeko balbula martxan jarri arte. Orduan aurpegiko masailetan argi gorria pizten bada, txartel gorria, parranda gehiegi egin dituzu itxaronaldian, argi marroia pizten bada, zorionekoa zu, ondo egin duzu lana, urdina bada, bina-bina egin behar dituzu patxaran botilak, eta horia bada, txartel horia, alerta bizian zaude, tranpa asko egin dituzu. Dena dela, inoiz ez galdu Itxaropena. Noski, basaranaren kalitateak egiten du kalitatezko patxarana. Orain eseri patxaraz eta dastatu patxaranaren patxara. Mihia lotsaren katetik askatu, ausardia elikatu eta gogoa piztu, hori da sekretua, askatu estatxak!! Hau izan da patxaranaren istorioa.
----------
Permalink 18:33:58, Atalak: Aitu!  

POSTALAK. 2007ko irailaren 22an, Matadeixen. Gariren ahotsetik.

Hitzez betetako postalak Dohain askoren artean, Txuang Tzu ikaragarri iaioa eta abila zen marrazkiak egiten, eta egun batez, erregeak karramarro bat marrazteko eskatu zion. Txuang Tzuk horretarako sei urte behar zituela erantzun zion, eta etxe bat hamar zerbitzarirekin. Sei urteren buruan, marrazkia egiten hasi gabe zegoen. Beste zazpi urte beharko ditut, erantzun zion Txuang Tzuk. Eta erregeak onartu. Hala bada, hamahiru urte igaro zirelarik, Txuang Tzuk pintzela hartu eta, begien itxi-ireki batean, keinu bakar batez, karramarro bat marraztu zuen, sekula ikusi den karramarrorik perfektuena. Horraino Italo Calvinok kontatu zigun ipuina, Euskaldunon Egunkariaren historia laburbiltzeko balio diguna, zeren hamahiru urte igaro baitira kazeta horren lehen aleak argitaratzen hasi zirela. Eta gaur egun, besteak beste musika, kontzertuak, Azken Portuko Taberna eta beste hainbat atal zituen Barkatu Ama! gehigarri erakargarriarekin zetorkigula, koloretsu, kasik perfektu, hara non jakin dugun Italo Calvinoren ipuina, hark jakin gabean, ez zela bere horretan amaitu. Antza, erregea buruiritzia, bihozkabea eta harroa zen, eta luzeegi iritzi zion karramarroa marrazteko Txuang Tzuk behar izan zuen denborari; erregeak, bere ezjakintasunean, ez baitzuen sumatu ere egiten Txuang Tzuk zenbat lan, zenbat ahalegin eta proba egin behar izan zituen karramarro hura marrazteko. Antza, erregeari susmoa piztu zitzaion karramarro hura, hain perfektua izanik, ez ote zen aurrerantz ibiliko eta, hartara, bere erresumako ordenua eta ordenantzak itzulipurdikatuko. Hala bada, Txuang Tzuren marrazkia hartu, eta zati-zati egin zuen, eta bai marrazkilaria bai zerbitzariak giltzaperatu, hala nola egin berri duten Euskaldunon Egunkariarekin: egoitzetako ateak txiki-txiki egin, aleak birrindu, hamar zerbitzariak bortizki atxilotu. Baina orain badakigu ipuina ez dela oraindik amaitu eta karramarroak, ziur gaude, aurrera egin dezakeela, aurrera egingo duela. [ 2003ko neguan, egun batzuk lehenago itxi zuten Euskaldunon Egunkariaren aldeko ekitaldi batean irakurritako testua, Villabonan ] Anari [ aingura hegodunak ] erori banaiz ere, gorantz erori naiz nola urazaleratzen diren arrainak hiltzean oroimena da urperatzen nauen beruna ametsa, berriz, gorantz naraman zama astuna aingura hegoduna erortzeko beldurrez garelako eusten diogu elkarri oinez ikasi orduko, hegan ahantzi zu zara orain urperatzen nauen beruna beste dena, ordea, gorantz naraman zama astuna aingura hegoduna erortzen bagara ere, amets berriei helduz gorantz erortzen gara. gorantz jaitsiko gaituen aingura hegodunari... arrain hilak bagina, hondoratu ordez urazaleratzen gara 2003ko negu hotz eta elurtu hartan, ordea, erori baginen ere, amets berriei helduz, gorantz erori ginen. Sasoi hartan, negua lo gelditu zitzaigun oinetan, behelainotan, eta bihotzekin baino ez genuen ikusten, itsututa, amorratuta. Nahiz eta minak habiak egin zizkigun esku ahurretan, saiak baino hurbiltzen ez zitzaizkigun arren leihora, iraun egin genuen, elkarrekin. Hasieran, bihotza galdu genuen nonbait kolpe hartan, eta ero moduan ibili ginen, baina ez behintzat galduta, noraezean. Bagenekien zein zen bidea. Itsasoa idatzi nahi genuen basamortuan. Zulo handi bat genuen hemen, bularraren erdian, nekez bete zitekeen zulo sakon eta iluna. Baina itxi zuten egunkari haren hitzak gogoratzen genituen memoriaren irratian, eta udaberria antolatzeari ekin genion. Itsasoa idatzi behar genuen basamortuan. Itsasoa zabaldu behar genuen leku guztietara. Oinak hautsitako zaldi baten gainean, baina lanean hasi ginen, orain hemen, orain han, kolpe hartan galdu genuen bihotza paperezko izara berrietan aurkitu nahian. Eskuak amets haziz bete, eta amets berriak erein genituen ondarretan, eta zain geratu ginen, uzta jasotzeko zain, zerura begira, ilargi berotan zain… Anari [ habiak ] Negua lo gelditu zaigu oinetan behelainotan, bihotzekin baño ez dugu ikusten, itxututa. Miñak habiak egin dizkigu esku ahurretan eta itsasoak gainezka begietan. Argirik ez da sartu geroztik lehiora, udaberririk ez dute somatzen lorak gurean, txorien zai daramagun arren urtaro osoa, saiak baño etzaizkigu hurbiltzen lekura. Bihotza harri bihurtu zaigu, gogortuta, goroldioa dugu lehen azala zen lekuan. Desertua baño ez dut orain ikusten zure begietan eta ibai lehorrak dira gure zainak. Nahiz eta miñak habiak egin dizkigun esku ahurretan, saiak baino hurbiltzen ez bazaizkigu ere lehiora, goroldioa dugun arren gorputz osoan, hemen iraungo dugu elkarrekin ilargi berotan zai, zai, zai, ilargi berotan zai… Gaur, norbaitekin besarkatu ditugun hiri eta lekuen postalak begiratzen ditugun moduan gabiltza, Urola Kostako Hitzaren zenbaki zaharrei begira. Baina ez nostalgia izeneko hotel baten leihoetatik begira egotea bereziki gustukoa dugulako. Ez. Egindako bideari so egin, eta oraindik ere aurrean ditugun erronkek babesa eta lagun berriak behar dituztela hausnartzeko baizik. Euskaldunon Egunkaria itxi eta urtebetera aurkeztu genuen eskualdeko euskarazko egunkaria, Zarautzen. Txuang Tzu marrazkilaria kartzelan zuten oraindik, eta gogoan dut lore sorta eman geniola haren gurasoei, Gurutzeri eta Inaxiori. Euri asko egin du 2004ko otsailaren 20 hartaz geroztik. Eta 1.000 zenbaki eta 1 gehiago argitaratu ditu Urola Kostako Hitzak. 1.000 zenbaki eta 1 gehiago. Erraz esaten da. Albiste ederrekin batzuk, gertaera ilun eta tristeekin besteak, baina Azkoitian, Zarautzen, Azpeitian, Getarian, Zestoan, eta eskualdeko gainerako herrietan gertatu izan den guztia ahalik eta egokien biltzeko asmoarekin beti ere. Euskaraz, noski. Ilun ez da dena ilun, leihotik begiratu, eta basoa berdatzen ikusi dugu denborarekin. Orain arte eguneroko prentsa euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez zuen jende asko hasi da euskaraz irakurtzen Urola Kostako Hitzari esker. Badakigu, eta ezin dugu ahaztu. Antzeko erronka berriak baititugu datozen urteotarako. Euskarazko hedabideek eta komunikazio taldeek hamaika egiteko dugu oraindik, eta ahalegin horretan kalitatea, bidelagunen laguntza, eta helburuak argi izatea ezinbestekoa dugu. Bide horretan, laster beste urrats bat egingo du Hitzak, baina iritsiko da hori ere. Izango dugu elkarren berri. Eskualde hau ere ederregia baita postalak hitzez betetzeko tentazioan ez erortzeko. Nahiz eta oraindik, hitzez betetako gure postalak, ahulak diren euripean irauteko. Ahulak, hauskorrak, buztinezkoak… Anari [ buztinezko bihotz ] Bihotz, buztinezko bihotz, etxe txiki bat zara, ahula, hauskorra, lau gelatako. Bihotz, jauzitako bihotz, ari zara intzirika, kexu zara, negar zara, oi bihotz. Bihotz antzinako bihotz, ez al zara zaharregi, eta ilun eta itsu, barregarri. Ilun ez da dena ilun, begira ezazu leihotik ikus ezazu baso hori berdatzen. Berde, zein berde daude, basoko garo zuhaitzak zein ixil eta lasai arratsean. Arrats, arrats hontan, baso har ezazu nire bihotza buztinetik sortua da zu bezala... Orain badakigu ipuina ez dela amaitu. Karramarroak, ziur gaude, aurrera egin dezakeela, aurrera egingo duela. Basamortuaren gainean itsasoa idatzi genion horretarako, buztinetik sortua, ahula, hauskorra, baina hazten, sendotzen, eta berdatzen ikusi duguna. Dagoeneko, ura amets hutsa baino gehiago da hemen. Udaberria iristen da orain postontzietara. Eta txoriak kableetan, gure hitzetatik zuenetaraino… Hitzak sugeak bailiran lotzen zaizkigu, eta ezin askatu. Hitzez beterik baititugu ametsak eta bihotza. Hitzez betetako postalak, egunero zuen habietan errotzeko. Eta pintzelak eskuetan. Eta marrazkilari berriak. Eta karramarroak bezala, atzera begira, aurrera egiteko gogoa. Atzoko suen hausterrek oraindik erretzen badute ere, segi aurrera. Ilargi berrien bila, elkarrekin beste mila gau eta bat gehiago konpartitu arte behintzat, zurekin, zuekin. Zuen laguntzarik gabe, ezin baitugu eguzkia piztu. Zuen laguntzarik gabe, izozkiak izango gara. Badakizue… Bandera trapu bat da, haizerik ez badabil.
----------

2007-09-24

Permalink 20:57:29, Atalak: Geltokitik  

1001 GAUA, amets berriak loratuz

Urola Kostako HITZAk 1000 zenbakia argitaratu zuen larunbatean eta Matadeixen izan zen ospakizuna. 1000 zenbaki kalean, eta beste 1000 bidean. Urola Kostako HITZA egunkariak festa batekin ospatu zuen larunbatean 1.000 zenbakia argitaratu izana. Gari Berasaluzek eta Anarik ukitu intimista eman zioten gauaren hasierari, gozo eta leun, HITZAren historia laburra ipuin forman eskainiz. Ondoren etorri zen gorputza mugitzeko parada. DJ Salda izan zen musika jartzen. Jaian murgilduta zeudenek, ordea, izan zuten beste arrazoirik hipnotizatuta gelditzeko: HITZAk argitaratu dituen 1.000 azalak proiektatu zituzten horman. Hiru urte eta erdiko historia laburra biltzeko modu ezin hobea. Salda badago!
----------

2007-09-20

Permalink 19:55:00, Atalak: Aitu!  

1001 Gaua

1.000. UROLA KOSTAKO HITZA egunkaria larunbatean kaleratuko dugu. 2004ko otsailaren 20an sortu zen, eta dagoeneko hiru urte eta erdi pasatu dira. Gaur gauean 1001 gauaz gozatuko dugu eta etorri nahi duen guztia gonbidatuta dago. Prest al zaude 1001 gaua gozatzeko?
----------

2007-09-10

Permalink 18:19:09, Atalak: Folklorea  

Zarauzko Euskal Jaiak

Las tres marias Ama-alabak munoan daude Nora moskeatuta ta Spanair, vueling alto A ze paria! Dotrinako peña Bat soberan dago, nor ote?
----------

2007-08-23

Permalink 22:53:59, Atalak: Edinburgo  

For a Festival

TRIPI TOUR: *****  KOMUNAK

Abuztuaren 15etik 23ra, Tripilandia Edinburgon oporretan.

Tripi Tour Edinburgo abuztuaren 22an Eilean Donan gaztelua 

"Patatinas Calentinas" Kiss

----------

2007-08-02

Permalink 20:01:57, Atalak: Folklorea  

Kañaberak prest

----------

2007-05-16

Permalink 18:48:45, Atalak: Oporrak, Cuba  

----------

2007-05-04

Permalink 21:07:38, Atalak: Folklorea  

BAI GORRI

Eguna gorri-gorri

eta giroa gori-gori,

begiradak uneoro

eta izerdia larruan itsatsita.

ederki pasatu genuen, ezta?

Atera dadila txorroko ura!!!

----------

2007-05-02

Permalink 18:06:38, Atalak: Artzapetik begira  

Ondo, baino...

O kilometroan hasi zen istorioa, Getariako kalean, izkina batean. Lehenengo zenbakiak eurotan kontatzen genituen. Kilometroek korrika egin ahala, euroak pisua hartu zuen, pesoa lekuko bihurtuz. Koloretakoak ziren guztiak, zuritik hasi eta beltzerainoko gama guztia osatuz. Dagoeneko Habana zaharreko kale ilun batean geunden. Hasierako kilometroa hasia zen bere lehen koloretako fruituak ematen; mangoa, platanoa, guayaba, papaia, txirimoia, kokoa, naranja, piña eta abar… 1. Begirada bakarra goitik hasi eta beherainokoa, mami eta erliebe guztiak aztertuz. Txokolatezko tabletak, batzuk %100 kakaodunak, besteak esnearekin nahastutakoak. 2. Dantza egiteko ezinbesteko formula, kafea bientzat konpartitzeko une goxoa. 3. Trinidaden, hiru lagun bidaiari eta hiru trinitario. Margarita, Tomas eta Tomasito, hiru altxor etxepe berean, hiru doinu eta aide dantzara! Gau bakar bat hiru tragotan, ronaren beroak gorputzak kulunkan, hiru muxu masail berean eta bihar gosaritan dastatuko dugu elkar. 4. Laugarren kuadran, lau kuadratik behin CDR bat (Comité de Defensa de la Revolución), iraultzaren babeserako batzordea. Lau katu, lau, gauak bere altzoan kulunkatu nau. 5. Eremu berdean, Lucia eta Eduardok eduki nahi duten seme-alaba kopurua. Bost puntako izarra Che-ren txapelean. Paradisuko hondartzan postalak errealitate bihurtu zitzaizkigun. Egunerokotasun gordina, AEBetako bost presoak etxera, “Volverán” irakurtzerakoan. 6. Zaldi gainean, sei kilometroko gerri mugimendua prehistoriako hormairudietan barrena, txerri eta oilarren artean, koartzak begira eta idi parea lurra lantzen eguzki betean. 7. Auto-stop egiteko parada. Bideak aurrera jarraitzen du, eta zazpi ibilgailu asfaltoan biraka; kotxeak, kamioak, guaguak, bizikletak, karroak, idiak eta taxiak; kokotaxiak eta bizitaxiak. 8. Apirilak 8, Aberri Eguna Euskal Etxean, Vedadon. Trikitixa, panderoa eta bertsoak de-repentisten ahots artean. Beroa eta emozioa aterpe berean, sabroso! 9. Kontatu ezin diren hainbat kontu. Ondo hitzak ez du definitzen dena. ONDOk ez du esaten hondar zuriko hondartzetan ur gardena zein epela den, Pablo baserritarrarekin zaldian zein gustura ibili ginen gero garagardo batzuk edateko, Habanan katuak kolore guztietakoak direla, Kuban musikak amaitzen ez den errepide bat osatzen duela, aitona xarrek Gramma egunkari ofiziala garestiago saltzen dutela, eguzkiak uste baino errazago erre gintuela, mangoa eta platanoa ederki ezkontzen direla, baita naranja eta piña ere, euskaldunon gorputz-enborra salsarekin biguntzea posible dela, pertsonekin bi minutu baino gehiago egotea askoz ere emankorragoa dela, azkenean paradisura ere ohitu egiten garela, pozaren pozez malkotan urtu gintezkeela, que la revolución sólo puede nacer de un gran sentimiento de amor… Izan ere, oraindik motxila bizkarrean dugu, itzulera-bidaiko neke guztia soinean eta bizitako guztia zurrunbiloka buruan… 10. Alegia, ONDO baino HOBETO!
----------

2007-04-24

Permalink 23:45:54, Atalak: Cuba  

Habanera

Habanako malekoia

Un día aparecieron

nubes en el firmamento

cargamos con muchos años

de guerra y sometimiento.

Más con humor y alegría

y mucho convencimiento

hemos puesto a nuestra casa

los pilares y el cimiento.

Construirle el tejado

está en nuestro pensamiento

por ello compartiremos

con Cuba este momento

subanse a nuestra guagua

y tomen todos asiento,

porque aunque sean 2 pueblos

es el mismo sentimiento.

{Habanako Euskal Etxea, Vedadon. 2007ko apirilaren 8an, Aberri Eguna}

----------

2007-02-27

Permalink 18:24:00, Atalak: Folklorea  

UROLA KOSTAKO HITZAren III. urteurren festa

Hiru urte eta hamaika istorio gau batean Larunbatean, giro aparta izan zen HITZAren III. Urteurren Festan Pasadizoz josita joan zen larunbat gaua Txindurri Iturri nekazal etxearen inguruan. Urola Kostako Hitzaren III. Urteurren Festa bertan izan zen eta jaia hasi baino lehen gertakari bitxiz betetzen hasi zen gaua. Itziarren dago Txindurri Iturri, eta bertara autobusa antolatu zuen Hitzak. Hala eta guztiz ere, sagardotegira iristeko zegoen aldapa malkartsua ikusita, autobus gidariak bertara ez igotzea erabaki zuen eta nola edo ala moldatu behar izan zuten guztiek sagardotegira iristeko. Itzuleran ere, beste horrenbeste gertatu zen, eta autoetan moldatu ziren autobusera iristeko. Dena dela, Agosti eta Barrena trikitilariak Txindurri Iturrira iritsi bezain laster hasi ziren panderoa eta trikitia astintzen, eta berehala ahaztu zituen jendeak bidaiaren gorabeherak. Iñaki Gurrutxaga eta Iñigo Manzisidor Mantxi bertsolarien bedeinkazioarekin hasi ziren afaltzen Txindurri Iturrin bildutako 80 bat lagunak. Jangelan zeuden guztiak ez ziren Hitzaren festara joandakoak. Andaluziako eta Burgosko koadrila bat ere bazen bertan, eta festaz gozatzeaz gain, argazki ugari atera zuten. Menu begetarianoak ere izan zuen arrakasta. Batez ere, fideo txinatarrek eman zuten zeresana; bertsolariek menua gora, menua behera izan zuten zer abestua. Afaltzen hasi aurretik eta ondoren jardun zuten bertsotan, eta eztena barruraino sartu zuten. Trikitilariak ere jaun eta jabe ibili ziren festan. Sagardotegiko jende gehiena dantzan jartzeaz gain, beraiek dantzarako duten abilezia erakutsi zuten eta Txindurri Iturri dantzaleku paregabea bihurtu zuten. Zentzu horretan, Hitza argitaratzeko lan egiten duten guztiek, jaian parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie, «beste urte batez, festa zoragarria izan delako». {2007ko otsailaren 27a} Oso fuerte!!! Ya me siento de la high society, apareciendo en las revistas ...Eskerrik asko Anne. Como siempre lo pasamos oso oso ondo!! Todavía tengo en mi retina los espirituosos momentos de la Esuskal Herria profunda. Nunca había bailado Ska sólo con trikititxa y pandero...genial y Iokin, impresionante!!   Hasta la próxima sociate
----------

2007-02-19

Permalink 16:40:53, Atalak: Aitu!  

Karmele, zaharrena eta okerrena

Lehenengoa pasatu da, hurrengoa Jasone, Martxoak 14 (Martxoak 5 Asier) Argi ibili...
----------

2007-02-06

Permalink 18:17:14, Atalak: Geltokitik  

Aspaldiko parkea

Akordatzen parkeaz? A ze garaiak haiek! oraindik gogoratzen naiz arratsalderoko meriendaz... ama parkean egoten zen gu eskolatik noiz aterako zain. Non geratu da Getariak zuen xarma? Ze lehen bazuen, orain...
----------

2007-01-31

Permalink 17:27:40, Atalak: Aitu!  

Aitu, zezena badatorrela...

Aupi Kuadri, Zezena atzetik, eta gu oraindik lasai lasai. Otsailaren 17an Getarian sanferminak direla eta, zu oraindik jantzi gabe. Hasi galtza eta niki zuria eta gerriko gorria bilatzen, zezenak harrapatzea nahi ez baduzu behintzat. Aurtengo zezena jadanik prest dago kalean gora eta behera ibiltzeko... A San Fermin venimos... Arale ta pinguindarrak
----------

2007-01-08

Permalink 19:05:20, Atalak: Geltokitik  

Gure katua pitxitxi

----------
Permalink 18:28:29, Atalak: Geltokitik  

Babexaren ikur berria

Ane Azkue herritarraren irudia aukeratu du Babexa Getariako Dendari Elkarteak, lehiaketa bidez, euren logotipo berria izateko. Logotipoaren egile Ane Azkue eta Babexako ordezkari Begoña Garate atzoko sari banaketan Babexa Getariako Dendari Elkarteak badu logotipo berria. Duela hilabete pare bat lehiaketa jarri zuen abian, euren irudia berritze aldera, eta jasotako ideien artean, Ane Azkue getariarraren proposamena hautatu dute. Irabazlearen izena atzo goizean eman zuten jakitera, Alondegian, eta jarraian, 200 euroko saria eman zioten irabazleari. Elkarteko kideek adierazi zutenez, «8 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta horietatik bat aukeratzea ez da erraza izan». Babexa Getariako Dendari Elkartea irudikatzen duen logotipo berriak herriaren irudia eta kolorea erabiltzen ditu. Irudia San Anton mendian oinarrituta dagoen marroi koloreko silueta bat da eta bere barrualdean, herriko merkataritza elkartearen izena dago. Egilearen hitzetan, «irudiak merkataritza elkartea babesten du». Sari banaketaren ondoren, merkataritza elkarteko kideek Gabonetako hirugarren eta azken zozketa egin zuten. Zenbaki irabazlea 0320 izan da; Mari Nieves arraindegian emandakoa, hain zuzen ere.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Ilargi tximisten geltokia

{Efekto erReiki, begiyak ezin ireki}

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution