Mezua: Bi

2006-12-01

Permalink 14:15:12, Atalak: Artzapetik begira  

Bi

Bi Petit Suisse, ama! Hori da nire amari eman zioten ezusteko zenbakia! BI!, baina bi zer? Bi neska txiki, bi alaba dituzu, bikiak! Ezinezkoa, lehendik hiru ditut eta! Ba bai, ezustekoa, sorpresa, harridura... sentsazio asko momentu berean. Atzera bueltarik ez eta aurrera egin behar, hori da kuestioa. Ba hori, bata bera da eta bestea ni, zein da zein? Igurtzi burua ea Aladinok belarrira asmakizunaren erantzuna xuxurlatzen dizun. Oraingoa ordea ez da asmakizuna, %50a baizik. Bi aukera dituzu, zuria ala beltza, ez dago kolore grisik.

Mundura apirilaren bigarren egunean etorri ginen, kasualitatea ezta? Beraz, bizitza guztia bi zenbakiarekin identifikatuta sentitu naiz, eta hemendik aurrera ere berdin. Jende askoren galdera izan ohi da ea zer sentitzen den bikia izanda, eta egia esan zaila da erantzuna, inoiz ez baikara besteen begietara bakarrak izan, nahiz eta bakoitzak bere pertsonalitatea eduki, zuentzat, irakurleontzat beti gara bikote bat, eta neurri batean bagara, baina bi pertsonek osatzen dugu; bi izakera ezberdin, bi fisiko antzeko. Azken finean, nire bizitzako bikotea da bestea, hori tokatu zait eta kitto, ezin dut planteatu bigarren eskuko rastro batera joan eta aldatzea, edota dibortziatzea, edota saltzea... alegia, cadena perpetua!Baina egia da bikien arteko erlazioa oso berezia dela, bestelakoa, beste edozein bikoteen artekoa baino askoz kontzentratuagoa, kontserbanterik eta koloranterik gabekoa, naturala, etxekoa...Guzti honen logika ordea, jaiotzetik elkarrekin egotearen arrazoian datza (gehi zortzi hilabeteko egonaldia hidromasajean); heziketa berekoak, familia berekoak, koadrila berekoak... ez al da normala elkar beste inor baino hobeto ezagutzea?, noski baietz! Biki miragarrien ahalmenak aktibatu!,

Zorionez New Yorkeko zero eremuko dorre bikiak adinako alturara ez garenez iritsi nahiz eta amak bi Petit Suisse eman meriendetan neska handiak egiteko, zerbezak edaten jarraitzea izango dugu onena; bi kaña, kamarero!

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Ilargi tximisten geltokia

{Efekto erReiki, begiyak ezin ireki}

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution