Artxiboak: Urria 2006

2006-10-29

Permalink 17:15:56, Atalak: Geltokitik  

Armiarmaren sare hezea

Igande goizean begiak ireki orduko kortina zuri batek estali dizkigu begiak.
Etxetik irten orduko busti dizkigu ilea eta arropa xirimiriak
eta aurreko egunean parrandarik egin ez duten bizidunak edertu ditu hezetasunak.

  oyo!

 

> Armiarma sarean katiaturik

----------

2006-10-03

Permalink 23:04:54, Atalak: Artzapetik begira  

Infarto bisuala

Ikusi makusi, zer ikusi? Ikusten dut ikusten dut

Gauez ilun dago eta eguneko lehen argi izpiarekin batera ikusi daiteke. Oraindik ezin da definitu bere forma, baina bai egindako zuloa. Egunero pasatzen naiz bere ondotik, behin, bitan edo hirutan. Beti pentsamendu bera datorkit burura, sentsazio bera bihotzera eta ezin dut ulertu. Ezin dut ulertu zergaitik den hain handia hain herri txiki batean eta herriaren erdi-erdian. Herritarren bizileku ezin hobea izan zitekeen, kiroldegia ondoan, eskola goian eta parkea berriz bertan. Dagoeneko ordea berandu da, edo ez, norberaren kontzientziaren arabera. Dena da posible, baina dena bere neurrian. Oporretan kanpora joaten naizenean, beti dut gustokoa atzerritarra egiten zaidan giroaz gozatzea, bertako jendea ezagutzea, kultura dastatzea... eta noski, leku berriak bisitatzea. Azken finean kanpoan turistak gara, eta herrian herritarrak. Bestalde, gorrotu dut hotelez betetako leku inpertsonal horiek. Horretarako ordea, ezinbestekoa da herri bakoitzean gazteek, familiek, alargunek, aiton-amonek, umeek herrian bizitzeko eskubidea izatea, herria herritarrek egiten baitute. Eskubidea oinarrizkoa bada ere, ez da nahikoa etxebizitzarik egiten ez bada, eta ez bakarrik babes ofizialekoak, ezta luxuzkoak ere, tartekoak baizik. Garbi dago getariar bikote batzuk (eta batzuk oraingoz), herritik kanpo doazela. Nahi dutelako ote? edo Getarian aukerarik ez dagoelako! Denon gosea asetzea zaila bada ere, dagoena denen artean banatzea da justuena. Bien bitartean, alkilerra ere lainoetara iritsi delako, eta txoriek ere ezin dutelako hain goian hegan egin, gure aitaren etxea defendatzen jarraituko dugu, nunca mejor dicho.
Udazkeneko haize bortitzak astindu ditzala zuen burbuintxoak imaginazioak hegan egin dezan.
Zer ote? | Artzape, 2006ko iraila

----------

2006-10-02

Permalink 19:16:21, Atalak: Geltokitik  

Geltokitik oilategira

Deepa tximista.

Noizean behin ilargiak eguzkiak baino indar handiagoa du eta tximistak ikus daitezke gauaren iluntasunean. Horietako gaua izan zen atzokoa. oyo!

> ki kiri ki!!! Tximista oilategira

----------

Ilargi tximisten geltokia

{Efekto erReiki, begiyak ezin ireki}

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution