Mezua: Euskaldunon eguna

2006-09-29

Permalink 21:05:02, Atalak: Artzapetik begira  

Euskaldunon eguna

Gorputza estaltzeko marradun tela, eztarria bustitzeko koloredun likidoa, hizkuntz arraro batean abestutako erritmoa, gorputza mugitzeko postura arraroa, ohitura ezberdina... baina hala ere gustukoa, zer da? Euskal Jai Eguna, alegia, gure eguna, euskaldunona!

Benetan esan genezake euskaldunok besteekiko ezberdinak garela, hau da, euskalduna ez den inorekiko, baina egia ote? izango ez da ba! Euskal Herrian barrena jairik jai ibiltzen gara. Non daude bestela hainbeste santu eta amabirjina Euskal Herrian ez bada? guk uste baino katolikoagoak gara, baina elizara joan ordez, beste era batera ospatzen ditugu egun santu guztiak. Hori ordea, aitzakia besterik ez da. Neguan inolako santuren edo amabirjinaren zain egon gabe horra hor sagardotegiak; txooooo....tx!

Txotx! aipatu eta sagardoa burura, eta hori zuuuuuuurrup egin gabe! a ze buruko mina...baina beno, San Anton Eguneko txakolinarekin alderatuta getariarontzat light. Berdura Plazan hasi eta auskalo non amaitu. Etxetik txukun-txukun ateratzen gara, marra guztiak goitik behera xuxen-xuxen plantxatuta eta galtzerdiak belauneko meniskoraino igota. Oso ondo. Lehenengo tragoa Berdura Plazan. "Guazen beste batea! oi, frontoian liburu azoka, ze ote? a bai, jendiak etxetik ekarritako liburuak... interesantia! bueno bat erosiko deu". Bakoitzak bat erosiz gero, lan gutxiago jasotzen bazkaltzeko orduan. Eguneko orduak aurrera doaz eta sagardoaren aparrak dagoeneko begiak uholdetu ditu. Hemen hasten da begiraden jolasa. Norbaitek begirada hiru aldiz gurutzatzen badizu, segi jolasari. Jolasak, gauari salitre pixka bat eman diezaioke.

Jada galtzerdi bat hanka azpian dugu, eta marra bertikalak horizontal bihurtu dira, baina berdin du. Hurrengo egunean gogoratuko dugun gauza bakarra, neurona bakarrak funtzionatuko duelako, eta balio duen bakarra, aurreko egunean elkar gurutzatutako begiraden boltajea izango da.
| Artzape, 2006ko maiatza

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Ilargi tximisten geltokia

{Efekto erReiki, begiyak ezin ireki}

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution