Gabonak direla eta, Arale Pinguino herrira doa oporretan. Ahal duenak ondo pasatu ditzala egun hauek, eta besteek beste hainbeste. 2006an joandako lagunak bihotzean izango ditugu, bai orain eta bai beti.
Ez dezagun ezpainetan irriparrea galdu.
"Una sonrisa en la cara sirve para vivir feliz"
olala!
Bi Petit Suisse, ama! Hori da nire amari eman zioten ezusteko zenbakia! BI!, baina bi zer? Bi neska txiki, bi alaba dituzu, bikiak! Ezinezkoa, lehendik hiru ditut eta! Ba bai, ezustekoa, sorpresa, harridura... sentsazio asko momentu berean. Atzera bueltarik ez eta aurrera egin behar, hori da kuestioa. Ba hori, bata bera da eta bestea ni, zein da zein? Igurtzi burua ea Aladinok belarrira asmakizunaren erantzuna xuxurlatzen dizun. Oraingoa ordea ez da asmakizuna, %50a baizik. Bi aukera dituzu, zuria ala beltza, ez dago kolore grisik.
Mundura apirilaren bigarren egunean etorri ginen, kasualitatea ezta? Beraz, bizitza guztia bi zenbakiarekin identifikatuta sentitu naiz, eta hemendik aurrera ere berdin. Jende askoren galdera izan ohi da ea zer sentitzen den bikia izanda, eta egia esan zaila da erantzuna, inoiz ez baikara besteen begietara bakarrak izan, nahiz eta bakoitzak bere pertsonalitatea eduki, zuentzat, irakurleontzat beti gara bikote bat, eta neurri batean bagara, baina bi pertsonek osatzen dugu; bi izakera ezberdin, bi fisiko antzeko. Azken finean, nire bizitzako bikotea da bestea, hori tokatu zait eta kitto, ezin dut planteatu bigarren eskuko rastro batera joan eta aldatzea, edota dibortziatzea, edota saltzea... alegia, cadena perpetua!Baina egia da bikien arteko erlazioa oso berezia dela, bestelakoa, beste edozein bikoteen artekoa baino askoz kontzentratuagoa, kontserbanterik eta koloranterik gabekoa, naturala, etxekoa...Guzti honen logika ordea, jaiotzetik elkarrekin egotearen arrazoian datza (gehi zortzi hilabeteko egonaldia hidromasajean); heziketa berekoak, familia berekoak, koadrila berekoak... ez al da normala elkar beste inor baino hobeto ezagutzea?, noski baietz! Biki miragarrien ahalmenak aktibatu!,
Zorionez New Yorkeko zero eremuko dorre bikiak adinako alturara ez garenez iritsi nahiz eta amak bi Petit Suisse eman meriendetan neska handiak egiteko, zerbezak edaten jarraitzea izango dugu onena; bi kaña, kamarero!

A ze larunbata azaroaren 25ekoa,
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna,
Tolosako Bonberenean izan genuen hitzordua
Frantxiskorekin, bere izerdia eta gureak
laztandu ziren gaztetxearen anbiente ezin beroagoan
eta ezin izan genion eutsi bere ahots sensualari,
denok kantatu genituen bilbotarraren abestiak.
Incendiamos el gaztetxe con sudor...
Abestia: Amor Con Pistola
Diskoa: Detras de los espejos rotos
Bonbereneako bonboia: Francis
olala!

Igande goizean begiak ireki orduko kortina zuri batek estali dizkigu begiak.
Etxetik irten orduko busti dizkigu ilea eta arropa xirimiriak
eta aurreko egunean parrandarik egin ez duten bizidunak edertu ditu hezetasunak.
oyo!
> Armiarma sarean katiaturik
Ikusi makusi, zer ikusi? Ikusten dut ikusten dut
Gauez ilun dago eta eguneko lehen argi izpiarekin batera ikusi daiteke. Oraindik ezin da definitu bere forma, baina bai egindako zuloa. Egunero pasatzen naiz bere ondotik, behin, bitan edo hirutan. Beti pentsamendu bera datorkit burura, sentsazio bera bihotzera eta ezin dut ulertu. Ezin dut ulertu zergaitik den hain handia hain herri txiki batean eta herriaren erdi-erdian. Herritarren bizileku ezin hobea izan zitekeen, kiroldegia ondoan, eskola goian eta parkea berriz bertan. Dagoeneko ordea berandu da, edo ez, norberaren kontzientziaren arabera. Dena da posible, baina dena bere neurrian. Oporretan kanpora joaten naizenean, beti dut gustokoa atzerritarra egiten zaidan giroaz gozatzea, bertako jendea ezagutzea, kultura dastatzea... eta noski, leku berriak bisitatzea. Azken finean kanpoan turistak gara, eta herrian herritarrak. Bestalde, gorrotu dut hotelez betetako leku inpertsonal horiek. Horretarako ordea, ezinbestekoa da herri bakoitzean gazteek, familiek, alargunek, aiton-amonek, umeek herrian bizitzeko eskubidea izatea, herria herritarrek egiten baitute. Eskubidea oinarrizkoa bada ere, ez da nahikoa etxebizitzarik egiten ez bada, eta ez bakarrik babes ofizialekoak, ezta luxuzkoak ere, tartekoak baizik. Garbi dago getariar bikote batzuk (eta batzuk oraingoz), herritik kanpo doazela. Nahi dutelako ote? edo Getarian aukerarik ez dagoelako! Denon gosea asetzea zaila bada ere, dagoena denen artean banatzea da justuena. Bien bitartean, alkilerra ere lainoetara iritsi delako, eta txoriek ere ezin dutelako hain goian hegan egin, gure aitaren etxea defendatzen jarraituko dugu, nunca mejor dicho.
Udazkeneko haize bortitzak astindu ditzala zuen burbuintxoak imaginazioak hegan egin dezan.
Zer ote? | Artzape, 2006ko iraila
Deepa tximista.
Noizean behin ilargiak eguzkiak baino indar handiagoa du eta tximistak ikus daitezke gauaren iluntasunean. Horietako gaua izan zen atzokoa.
oyo!
> ki kiri ki!!! Tximista oilategira
Gorputza estaltzeko marradun tela, eztarria bustitzeko koloredun likidoa, hizkuntz arraro batean abestutako erritmoa, gorputza mugitzeko postura arraroa, ohitura ezberdina... baina hala ere gustukoa, zer da? Euskal Jai Eguna, alegia, gure eguna, euskaldunona!

Benetan esan genezake euskaldunok besteekiko ezberdinak garela, hau da, euskalduna ez den inorekiko, baina egia ote? izango ez da ba! Euskal Herrian barrena jairik jai ibiltzen gara. Non daude bestela hainbeste santu eta amabirjina Euskal Herrian ez bada? guk uste baino katolikoagoak gara, baina elizara joan ordez, beste era batera ospatzen ditugu egun santu guztiak. Hori ordea, aitzakia besterik ez da. Neguan inolako santuren edo amabirjinaren zain egon gabe horra hor sagardotegiak; txooooo....tx!

Txotx! aipatu eta sagardoa burura, eta hori zuuuuuuurrup egin gabe! a ze buruko mina...baina beno, San Anton Eguneko txakolinarekin alderatuta getariarontzat light. Berdura Plazan hasi eta auskalo non amaitu. Etxetik txukun-txukun ateratzen gara, marra guztiak goitik behera xuxen-xuxen plantxatuta eta galtzerdiak belauneko meniskoraino igota. Oso ondo. Lehenengo tragoa Berdura Plazan. "Guazen beste batea! oi, frontoian liburu azoka, ze ote? a bai, jendiak etxetik ekarritako liburuak... interesantia! bueno bat erosiko deu". Bakoitzak bat erosiz gero, lan gutxiago jasotzen bazkaltzeko orduan. Eguneko orduak aurrera doaz eta sagardoaren aparrak dagoeneko begiak uholdetu ditu. Hemen hasten da begiraden jolasa. Norbaitek begirada hiru aldiz gurutzatzen badizu, segi jolasari. Jolasak, gauari salitre pixka bat eman diezaioke.

Jada galtzerdi bat hanka azpian dugu, eta marra bertikalak horizontal bihurtu dira, baina berdin du. Hurrengo egunean gogoratuko dugun gauza bakarra, neurona bakarrak funtzionatuko duelako, eta balio duen bakarra, aurreko egunean elkar gurutzatutako begiraden boltajea izango da.
| Artzape, 2006ko maiatza
Iraila ere hilabete ona omen da bidaiatzeko! Batzuk bidaiatzeko ez dakit, baina "lana" egin bitartean Gaztetapeko olatuei begiratzeko aprobetxatu dute behintzat! Agian DAYOLA bat janez, nork daki!
TURIST REMEMBER, THIS IS PINGUINO TOWN, oyo!Los abertzales avistan tropas españolas
Lorenzo Contreras
"...Notas periodísticas de “denuncia” sobre los alardes del “invasor español en prácticas” ven la luz en las páginas de las publicaciones más significativas de la órbita etarra o proetarra. Según informó Urola Kostako Hitza, en la comarca guipuzcoana de Cestona “se pudo ver un amplio despliegue de soldados marchando por la carretera entre Azpeitia y el mar”. Añade que en Anardi, cerca de la localidad de Cestona, los militares —españoles, por supuesto— “realizaron prácticas con sus lanzagranadas”. Es decir, los suyos, porque los de la banda terrorista quedan a buen recaudo en los arsenales del crimen. Y para más detallismo en la descripción, los delatores de la “invasión” militar añaden que mientras los lanzagranadas escupían sus proyectiles, los camiones aguardaban junto a la playa de Gaztetape, en Guetaria. Otra profanación territorial. ¿Qué habría dicho Juan Sebastián Elcano, que nació en Guetaria precisamente y, aparte de ser el primer navegante que dio la vuelta al mundo, se consideró toda su vida español y al servicio del Rey de España, que era entonces Carlos I..."
Zaun zaun...
Tximista guztiak ezberdinak direlako,
zureak ere badu lekua geltoki honetan, ikusten?
oyo!
Bi kaña!
bikaina
mingaña
liraña
kukaña
Egaña, a mi no me engaña,
Gate gaña,
eroriko dira gaztañak,
erori ez dakit baña harrapatu kastaña,
lehortuko dira ezpañak
ez baditugu edaten kañak,
berriz bi kaña kamareiro!
hasi orrazten zure eskubiko bekaña.
Eman barruak eskatzen dizun aiña (adina)
"h" barik
erakutsi zuk duzun maña (canta-mañana=not today)
goazen mendira jantzita polainak.
Ni aña jakitea da alajaña,
jun ta jan tzazu
banaina (en portugués)
gauza ez da irabaztea baña,
parte-hartzea bai, ordea,
mi azúcar de caña...
MARIJUANA
Calle cualquiera
NIRVANA
Argi gorriyak dauzka Lisboako zubiyak,
nik biyak,
begiyak dauzkat argiyak
zu ikusteko jarriyak.
Maite, Josune eta Ane [Komunikazio-INKomunikazioa]
Silvio (Kuba), Euskal Jai Eguna (Zarautz) eta Kontxako Bandera (Donostia)... A ze astea, ta a ze astelehena, burua lepo gainean baina hanka azpiko kriston mina. Osteguna, irailaren 7an, Kursalean Silvio Rodriguez kubatarraren Super kontzertua, hau da, Super prezioa (53 euro), eta ez zen garestiena, ez da ez merkea Reboluzioa!!! Iñaki De Juanaren gose greba mugagabea salatzeko aukera izan zuten batzuk, baita Gora Euskadi ta Askatuta ohiukatzeko aukera ere, baina txintik ez sarreran ordaindutakoaz...
Bi egun pasa ta Euskal Jai eguna Zarautzen, 28. aldia etortzen naizela, alegia, bizitza osoa. Beti gustatu izan zait egun hau, eta urtero da desberdina, jende berria, ez hain berria, ta batzuk repe.

Astea ondo amaitzeko berriz, Kontxako Estropada. Zarautzen trena hartu eta Getariako hiru dama Donostiako alde zaharreko kaleetan galduta. Eguraldi ezin hobea, baita ustekabean begiek ikusitakoa ere, bihotza zunba zunba...
oyo!
"Ez tematu gainbehera dauden baloreekin;
aske izan zaitez,
bizi zaitez"
Anaïs Nim

Oporren bueltan zuen hitzak behar ditut..
Aupa Ane:

Atzo larrosa bat erregalatu zidaten, usain da guzti. Benetako usaina.
Geroz ta zailago dun aurkitzea bizi garen mundu hontan.
Gelan jarri nuen. Ta gauean begira nintzaiola argazkia ateratzea otu zitzaidan.
Espero dut gustatuko zaizula.
Ondo igaro egun sargori hau.
Ze pena usaina emailez bidali ezin izana.
Gitana
«Minbiziari buruz ari da abestia. Urteen joanarekin, lagun eta ezagunen artean ihesa, minbizia eta halako gaixotasunak azalduz doaz. Falta dira edo falta daitezke. Horren aurrean, bizitzari abesten dio kantuak»
Kasualidadeak ez omen dira existitzen...
Bi emakume batera joan zaizkigu,
adinez ezberdinak,
espirituz berdinak.
Bi emakume eredugarri,
emakume izateaz arro,
eta zu Ana, ama izateaz arroago.

Munduak martxan jarraitzen du,
eta gu aurrera goaz.
Jamaikan ospatuko dugu egun handia,
reggaea, rastak...
amaierarik gabeko jaia!
Gure bihotzetan tatuarik geratu dira zuen irribarreak
Eskerrik asko Francis.
"dejo en manos del tiempo lo que yo no puedo hacer: olvidarte"
'Detrás de los espejos rotos' diskoa kaleratu du Bilboko musika taldeak, eta asteburuan hasiko ditu zuzenekoak, bertako Kafe Antzokian
ZUBEROA ITURBURU - BILBO
«Ispiluaren atzealdea ametsen mundua da, desirena, beldurrena, gustatzen zaigun mundua da. Guztia dago gure txokorik gordeenean ezkutatuta, gure bizitzaren motorra delarik». Detrás de los espejos rotos hamargarren diskoarekin dator Doctor Deseo. Bilboko musika taldeak Oihuka disketxearekin kaleratu du azken lan hau, 20 urte betetzearekin batera.
«Ez gara ezer ospatzen ari, 20 urteak pilatutako esperientzia besterik ez dira», esan zuen atzo Francis Diezek, taldeko abeslari eta hitzen idazleak: «Lan batetik bestera koska bat gehiago igotzen goaz».Halaxe da; oinarrian betiko Doctor Deseo datorkigu, rock eta pop erritmoekin baina, «baditu eurei inoiz entzun ez dizkiegun zipriztin edo zertzeladak», Oihukako Ritxi Aizpuruk jakinarazi bezala.Ildo berean mintzatu zen Francis ere: «Gure asmoa ez da originalak izatea, ikertu eta gustuko elementuak hartzen ditugu». Ondorioz, hip-hop, jatorrizko rock and rolla, soul, hard, psicodelia eta funky estiloetako oinarriak barneratu dituzte, besteak beste. Horrela, Metamorfosis, básicamente lento azken laneko «bide mamitsutik bereizi eta lan fresko eta askea osatu dugu».Diskoari izenburu bereko kantuak eman dio titulua. «Minbiziari buruz ari da abestia. Urteen joanarekin, lagun eta ezagunen artean ihesa, minbizia eta halako gaixotasunak azalduz doaz. Falta dira edo falta daitezke. Horren aurrean, bizitzari abesten dio kantuak».
Euskarazkoa, Lauaxetarena
Ohikoa den lez, hitzak Francisek berak idatzi ditu. Ritxi Aizpururen ustez, abeslariak betiko bideari eutsi dio: «Norberaren bizipenak, sexuaren eragin zein ondorioak, amodioa, fantasiak, desirak, bizitza... desberdintasun handirik ez dago orain arteko testuekin».
Lan honek ere euskarazko abesti bat biltzen du. Lauaxetaren hitzak musikatu dituzte Eta moxu hil atsekabez kantuan. Francisek Ehungarrenean hamaika, Lauaxetaren omenezko diskoan abestutako kantua dugu hori. Gaztelupeko Hotsak disketxeak kaleratu zuen iaz, olerkariaren poemetan oinarrituta 11 musikarik osatutako abestiekin. Bertsio horretan Sorkun abeslariak lagundu dio, gospel musika estiloaren kutsua erantsiz.Bilbotarrek gustuko dute Francisen ahotsari emakume batenak laguntzea. Azkeneko lanetan Zea Mays taldeko kantari Aiora Renteriak egin zuen bezala, Sorkunek bete du lan hori azken diskoan. Baina bera ez dute izan laguntzaile bakarra, Francisen hitzetan: «Batisek koru batzuk egin ditu eta Jon Celestinok tronpeta eta Hammond ukituak jarri dizkigu».Zuzeneko emankizun batzuetan ere, taula gainera igoko dira denak. Izan ere, asteburu honetan hasiko dira kontzertuekin, Bilboko Kafe Antzokian. Aiora Renteriak parte hartuko du emanaldiotan. Asteartean egin zuten entsegu nagusia, ostiral eta larunbaterako prestatzeko.«Diskoan eta kontzertuetan jarri ditugu orain geure buruak, gu zoratu eta publikoa zorarazteko izugarrizko gogoa baitugu». Maiatzean eta ekainean Arrasate, Donostia, Durango, Irun, Gasteiz eta Madrilgoak dira zoraraziko dituztenak.
BERRIA, Maiatzaren 4an

Itsasoa eta ostadarra bat eginda olatuen dantzan

Jendea ikusmin handiz olatuei begira

Itsasoak irudi ederrak eskaini zituen
Getaria, 2006ko otsailaren 18a. Orrua.
{Argazkilaria: Iban Azkue}

Ostirala, 2006ko urtarrilaren 27a, Getariako faroa.
{Argazkilaria: Josune Uzin}

Ostirala, 2006ko urtarrilaren 27a, Getaria San Anton menditik.
{Efekto erReiki, begiyak ezin ireki}