2007-10-05

Uf

Ostegun gaua

Etxera joateko kotxea hartu zuen. Musika jarri. Kontaktuari eman eta ohiko maniobra lekutik ateratzeko. Zerbait arraroa somatu zuen. Musika itzali, poliki poliki aurreruntz zarataren bat entzun nahian moduan. Ezer arrarorik ez. Ostegunero moduan soziedadean afaltzetik zetozen bi lagunak parean. Betiko lau hitzak esan behar, ezberdinak egun hartan:

Erre usaina dator zure kotxetik.
Kotxe ziztrin hau. Duela gutxi balbuletan eztakizer aurkitu zioten, gasolina ondo erretzen ez zuela. Espero det hori ez izatea!
Zaindu kotxea!!
Beharko!!
Agur!
Bai, bihararte.

Larunbat gaua

Afalostean kotxea herri erdialdean utzi zuen, erreka ondoan. Irtetzean usaia somatu zuen: Bufff! nola usaintzen duen gaur errekak! Herrian zehar garagardo pare bat ostean, etxera joateko ordua. Kotxera hurbiltzean usai berbera. Ibai onena ez da normala.

Igande arratsaldea

Bazkalostea. Eguneroko kafe ordua. Garajera jeitsi zen kotxearen bila, gero igandetako lokaleko zinemara joateko. Kotxera hurbiltzean, sekulako usai txarra. Ai ama, hemen ez dago errekarik... Kotxea taberna inguruan eguzkitan aparkatu eta kafea hartzera joan zen. Ordu erdu. Bueltan kotxearen muturra euliz beteta. Pila bat euli. Eta usaia. Txarra. Oso txarra. Ai ama! ai ama! ai ama!!! Kotxea hartu eta lokaleruntz igo zen. Lehioak zabalik. Azkar, euliak muturrekin kentzeko. Heldu zenean lagun bati bere izenari ohore egiteko eskatu zion: Lagundu mesedez. Muturra berriro ere euliz beteta. Kotxeraen kapota zabaltzerakoan usai ikaragarria, euli piloa, eta katu bat. Hankak tubo artean trabatuak. Lepoerdia korreak harrapatuta. Aaaaaaaaargh!

Lokaletik eskularru batzuk hartu, eta katua handik ateratzera abiatu zen. Usai txarra eta euliak. Usai txarra. Euliak. Azaletik tiraka hasi zen. Ilea bakarrik ateratzen zen. Laguna eskuzapi bat ahoan zuela bost bat metro atzerago. Usai txarra. Euliak. Indarrarekin helduko diot. Eskua guztiz irekita zuela katu gainean jarri, estutu Bizirik egongo balitz modukoa da ukimenera eta pffffff. Globo bat moduan ustu zen katua, usteltzen hasia iada. Euliak. Usai txarra. Goragalea. Atzera psauo batzuk arnasa hartu. Lagunak ere botagurea. Hori derrigorrez kendu nehar det hamendik! Hirugarren asaltoa. Euliak. Usai txarra. Goragalea. Katua sahietsetatik hartu eta rrrraaaasss! Kanpora! Ateratzerakoan egindako indarraren inertziarekin ondoko zelairaino bota zuen katua. Lepoa zintzilik zuen. Goragalea. Pauso batzuk atzera. Arnastu. Arnastu. Kotxera berriro itzuli zenean ez zen eulirik. Ez usai txarrik. Ondoko zelaian zeuden denak. Kokakola bat, eta igandetako pelikula. Lasaitzeko.

Ordutik aurrera katu bat ikusten duenean, beti gogoratzen du katu haren taktua. Eta usaia.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 18:51:44 . 366 Hitzak . Denetarik . 2 erantzun