2007-08-29

Festen biharamunak

Bukatu dira festak. Bueno, datorren astebukaeran ere badago zerbait, baina 5 egunetik 4 farraren ostean, bukatutzat eman ditzaket.

Hasiera gazi gozoa izan zuten. Osteguna euritsua izan zen oso, eta IronFesta bertan behera uztear izan ginen. Eszentatokia guztiz buztia zegoen, ekipoa ez zebilen oso ondo, eta denok geunden animo gutxirekin. Hala ere, jotzeko sekulako gogoa geneukanez, aurrera egin genuen. Harrigarria izan zen nola soinu probetan ari ginela, abesti bat jo, eta jendea txaloka hasten zela ikustea. Animoak igo zizkigun horrek.

Txosnetan bokadillo bat jan, taberna baten kafea eta kopatxo bat hartu, eta eszenatokira!! Prestatu genuen introa jarri eta... euria. Eta nola! Sekulako zaparrada. Noizbehinka gelditzen zuen, baina ia kontzertu osoan zehar egin zuen euria. Eta harrigarriena iruditu zitzaidana, jendea ez zela bertatik mugitzen. Ez hori bakarrik, gero eta jende gehiago inguratzen zen, ezagun nahiz ezezagunak, zaharrak nahiz gazteak. Eta denek ziruditen pozik: dantzan, abesten, bustitzen! Nik behintzat, ileak puntan izan nituen kontzertu osoan zehar.

Honako hau izan zen set lista:

Aces High
Where Eagles Dare
Run To The Hills
Die With Your Boots On
Wasted Years

The Trooper
Wickerman
Wasting Love
Hallowed Be Thy Name

The Number Of The Beast
Can I Play With Madness
The Evil That Men Do
Heaven Can Wait
Iron Maiden

Moonchild
Fear Of The Dark
Wrathchild

IronFest

Eta kontzertua bukatu zenetik Gaurrarteko momentuak nahasiak ditut, ardo, garagardo eta ronez bustitako momentuak. Aurtengo jaien onena, izan ez dudana izan da: biharamunak! Ez dakit nola, baina inoiz baino freskoago ibili naiz esnatzerako orduan. Pasa den urteetan izaten nuen noizbehinka ez irtetzetko tentazioa, baina aurten horrelakorik ez. Hala, idazten hasi naizenean esan dut jaiak bukatu direla niretzat, baina orain, bapatean, datorren asteburua heltzeko gogoz nago. Zerbait egin beharko da...

PD. Portzierto, jarri dudan irudia, kontzerturako 49 foliotan inprimatu, eta puzzle bat moduan montatu genuen eskenatoki atzen jartzeko. 2 metroko sekulako kartel bat atera zitzaigun!! Orain lokaleko paret oso bat betetzen daukagu.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 16:00:42 . 290 Hitzak . Denetarik, Musika . 2 erantzun

Erantzunak:

Bidaltzailea: saregu [Bisitaria]
Beraz, festak ezberdinak izan dira aurten, ezta? Garagardoa, ardoa eta Rona lagun!!;-)

Gogoratu naiz bartoloez, ez pentsa! Txiki egunaz, Iron festaz(ejem ejem...) eta herriko moxkor giroaz!!!

Ondo pasa hurrengo astian! Ea blogari denok juntatzen zeraten!!!
Permalink-a mezu RSS 2007-08-30 @ 00:08
Bidaltzailea: Gartzen [Bisitaria]
Saregu! Badirudi ondo zabiltzala hor zehar, zure notizi askorik ez bait dago ziegatik... Ba jakin, baten bat faltan bota degula aurten hemen! :P
Permalink-a mezu RSS 2007-08-30 @ 03:30

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)