2007-08-29
Bukatu dira festak. Bueno, datorren astebukaeran ere badago zerbait, baina 5 egunetik 4 farraren ostean, bukatutzat eman ditzaket.
Hasiera gazi gozoa izan zuten. Osteguna euritsua izan zen oso, eta IronFesta bertan behera uztear izan ginen. Eszentatokia guztiz buztia zegoen, ekipoa ez zebilen oso ondo, eta denok geunden animo gutxirekin. Hala ere, jotzeko sekulako gogoa geneukanez, aurrera egin genuen. Harrigarria izan zen nola soinu probetan ari ginela, abesti bat jo, eta jendea txaloka hasten zela ikustea. Animoak igo zizkigun horrek.
Txosnetan bokadillo bat jan, taberna baten kafea eta kopatxo bat hartu, eta eszenatokira!! Prestatu genuen introa jarri eta... euria. Eta nola! Sekulako zaparrada. Noizbehinka gelditzen zuen, baina ia kontzertu osoan zehar egin zuen euria. Eta harrigarriena iruditu zitzaidana, jendea ez zela bertatik mugitzen. Ez hori bakarrik, gero eta jende gehiago inguratzen zen, ezagun nahiz ezezagunak, zaharrak nahiz gazteak. Eta denek ziruditen pozik: dantzan, abesten, bustitzen! Nik behintzat, ileak puntan izan nituen kontzertu osoan zehar.
Honako hau izan zen set lista:
Aces HighWhere Eagles DareRun To The HillsDie With Your Boots OnWasted Years
The TrooperWickermanWasting LoveHallowed Be Thy Name
The Number Of The BeastCan I Play With MadnessThe Evil That Men DoHeaven Can WaitIron Maiden
MoonchildFear Of The DarkWrathchild

Eta kontzertua bukatu zenetik Gaurrarteko momentuak nahasiak ditut, ardo, garagardo eta ronez bustitako momentuak. Aurtengo jaien onena, izan ez dudana izan da: biharamunak! Ez dakit nola, baina inoiz baino freskoago ibili naiz esnatzerako orduan. Pasa den urteetan izaten nuen noizbehinka ez irtetzetko tentazioa, baina aurten horrelakorik ez. Hala, idazten hasi naizenean esan dut jaiak bukatu direla niretzat, baina orain, bapatean, datorren asteburua heltzeko gogoz nago. Zerbait egin beharko da...
PD. Portzierto, jarri dudan irudia, kontzerturako 49 foliotan inprimatu, eta puzzle bat moduan montatu genuen eskenatoki atzen jartzeko. 2 metroko sekulako kartel bat atera zitzaigun!! Orain lokaleko paret oso bat betetzen daukagu.
2007-08-02
Propaganda pixkat gaurkoan. Hilaren 23an herriko festak hasten zaizkigu elgoibarren. Eta festak ondo hasteko egundoko kontzertu bat antolatu da: IronFest: Back In Hellgoibar; talde ezberdinetako herriko musikarien bilkura baten ondorio. Eta 2000. urtean egin zen moduan, Iron Maiden talde mitikoaren bertsioak jotzen arituko dira, txosnetan metal giroa jartzen. Eta... bueno, ni ere han egongo naiz sokadun instrumenturen bat jotzen, 4 sokaduna seguruenik... Beraz, gonbidatuta zaudete. Eta heavya gogoko ez baduzue ere, gero karaoke bat dago antolatuta!! Hamen dagoen juerga zaletasuna ikusita, esan beharra neukan.


Zabaldu
Bildu
Twitter