2007-07-06
Udarekin batera etorri zinen duela bi urte. Ordutik, zurekin toki guztietara. Bizitza alaitzen zenidan. Pozik nengoenean, zu pozik. Baina triste negoenean, zu triste. Eta triste zeundenean, ni triste. Eskerrak zerbait susmatzen hasia nintzela. Azkenaldian ez zenidan kasurik egiten. Nik hau zuk hura. Nik orain zuk gero. Nik bai zuk ez. Baina ez zidan axola. Hor zeundelako. Egunak eramangarriago egiten. Gauak goxotuz. Zu izan zinen lehena. Asko ikasi genuen elkarrekin. Ahaztu ere. Eta orain ez zaude. Joan egin zara. Leku hobe batetara akaso. Hori sinistu nahi dut. Ez zaitut ahaztuko, nere iPod maitea.
2007-07-03
Duela denbora dexente, lagun batek komentatzen zidan apertuta zegoela horrenbeste microsoften software erabiltzeaz. Beti Internet Explorer, Msn Messenger eta Word. Ordutik denbora pasa da, baina jende askori gauza bera gertatzen zaiola ikusi dut. Ez aspertuta egotea, baina bai Microsoften menpre egotea.Ba hona hemen alternatibak!! Gaurkoan nabigatzaileeri tokatu zaie, baina hurrengo egunetan (edo asteetan...) atal ezberdinetarako programak aurkeztuko ditut. Microsoft eta gero badagoelako bizitza, ezta?! Ah! Eta programa guztiak Windowsen erabiltzekoak dira, ze Linux edota Mac OS X erabiltzaileek laguntza hau behar dutenik ez dut uste.
Nire ustez, dauden nabigatzaileen artean onena. Pestainekin nabigatzen hasi nintzenetik beste gauza bat da internet! Gainera firefoxekin batera erabili daitezken milaka gehigarriek (addons) bere funtzionalitatea asko igotzen dute. Erabiltzen ditudan gehigarrien artean hauetxek dira interesgarrienetakoak:
Video Downloader; Youtube eta horrelako lekuatatik bideoak bakoitzaren ordenagailura jeisteko
IE Tab; Orrialde batzuk, tamalez, Internet Explorerekin soilik ikusteko diseinatuak daude. Gehigarri honekin firefoxeko pestaina bat Internet Exploreraren motorrarekin ireki daiteke, orria ondo ikusteko.
GMail Notifier; Gmailen mezuren bat daukazun ikusteko, gmailera sartu gabe. Beste posta zerbitzuentzako ere badaude gehigarriak
Google Reader Notifier; Google Reader RSS irakurlean mezu berririk dagoen ikusteko
Foxmarks; Ordenagalu bat baino gehiagotan faborito bedinak eduketzeko tresna. Adibidez, lanekoak eta etxekoak.
Opera 9 (International - gazteleraz)
Sorpresa handia hartu nuen hau probatzean. Benetan azkarra iruditu zitzaidan, eta erabilterraza. Firefoxen gehigarrien antzera, honek widgetak erabiltzen ditu, itxuraz politagoak, baina errekurtso jale itzelak. Alboko panel bat ere badu dena kontrolatzeko, deskargak, widgetak, lastermarkak, historiala, etb. Firefox lehenago ezagutu izan ez banu agian orain hau erabiliko nuke. Baina jada ezin dut atzera egin...
Netscape 9 (Ingelesez)Garai batean Internet Exploreri alternatiba bakarra izan zen, eta benetan ona. Baina mozilla eta geroago firefoxek atzean utzi zuten. Orain bueltan dator, eta berrikuntzen artean, Firefoxen gehigarriak erabiltzeko ahalmena! Honek ere, operak moduan, alboko panel bat dakar dena kontrolatzeko. Pena da firefoxen kopian bat ematen duela.
Safari 3 (Ingelesez)Duela gutxi aurkeztu dute apple etxeko lagunek Safari windowsentzat, orain arte mac plataforman bakarrik erabili zitekeen. Benetan nabigatzaile ona da, denetarik du (gehigarririk ez, ordea), baina windowsentzat atera duten bertsioa, beta bertsio bat da. Hau da, probetan dagoen bertsio bat. Eta akatsez beteta dago, beraz momentuz kuriositate moduan har daiteke, nahiz eta hemendik gutxira nabigatzaile ezagunenetako bat bihurtuko denaren ziur naizen.


Zabaldu
Bildu
Twitter