2007-06-17
Zaratak
Duela denbora dexente demaseko polemika izan genuen herrian kanpaiak zirela eta ez zirela. Ni elizaren ondoan bizi naiz, eta kanpai hotsek ez didate inoiz lorik kendu. Baina azken aldian zoratzen ari naiz, bai gauez eta bai egunez. Eta horren arrazoia etxetik 20 metrora dagoen tren geltokia.
Egunero gaueko hamaiketan merkantzia tren bat pasatzen da metalezko bobinaz betea donostiara bidean. Gero goizeko hirurak aldera bueltatzen da. Hortara ere ohituta nago, egunean behin eta denbora gutxiz baita, nahiz eta ateratzen duen zarata ikaragarria izan.
Baina orain uda datorrela, gauetan orduoro trenak daude inguruko herrietara. Eta ondo irudizten zait, jendeak edan ostean kotxea har ez dezan. Baina orduoro mozkor kuadrila bat baino gehiago jasan behar izatea, eurak tren geltokira heldu eta trena etorri bitartean oihuka dabiltzan bitartean gogorra da.
Eta txarrena: orain tren geltokira sartzeko ate berriak jarri dituzte, tiketa makinan erosi eta berau erabiliz irekitzen diren horietakoak. Ideia ona. Baina lehen aipatutako mozkorrek astero hontatzen dute ate horietako bat. Eta horren emaitza honakoa: 3 minuturo 30 segundu irauten dituen piiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii bat paretan igarotzen dituen frekuentzia batetan. Telebista ikusten piiiiiiiiiii, komunean piiiiiiiiiiii, hau idazten piiiiiiiiiiiii, egunez piiiiiiiiiii, gauez piiiiiiiiiiiiiii, nire buruan piiiiiiiiiiiii. Zoratzen ari naiz. Saiatu gara geltokiko arduradunarekin hitzegiten, baina ionoiz ez dago bertan. Honela jarraituz gero, ate automatiko gabe geratzeko arriskuan dabiltza euskotrenekoak.
PD. π
2007-06-06
Zozketak?
Gaur kartera barruan ditudan papeltzar guztiak atera eta balio ez dutenak botatzea erabaki dut. Eta guztien artean hor agertu dira, zozketa mota guztietako rifak. Bai, diru laguntzak lortzeko saltzen diren horietakoak. Normalean zerbait zozketatzen da. Eta normalean egun baten izaten da zozketa. Baina rifa hau diseinatu duenak sistema berri bat asmatu du. Inoiz zozketatzen ez dena! Begira:

Benetan metodo hona da diura lortzeko. Hurrengoan, erloju bat beharrean, zerbait hobea zozketatu dezakete. Bidai bat, Kotxe bat, etxe bat... Berdin dio, zozketak datarik ez duenez, inoiz ez da saria banatuko... Badaezpada zenbakia kendu diot. Barregarria izango bait litzake zozketaren irabazlea goiko papel hori izatea. Eta ez dezala inork pentsa zozketaren egileen edo zozketen aurka ezer dudanik. Rifak diseinatzen dituztenei aholku bat besterik ez da.
PD. Zenbat denbora idatzi gabe!
PD2. Mezuaren aurrebista ikustean konturatu naiz gaur zein egun den. Aipatu beharra neukan.


Zabaldu
Bildu
Twitter