2007-03-08

Argirik Gabe
 
Atzo gauean, etxean afaltzen geundela, argia joan zitzaigun herri osoan. Eta a ze komeriak afaltzen bukatzeko. Lehenik, metxero bat hartu eta linterna baten bila joan. Baina linterna nahiko esakasak genituen etxean, argia emateko botoia sakatuta eduki behar diren horietakoak. Gero gogoratu zuen amak non zituen ezkutatuta gordeta kandelak, eta horrekin bukatu genuen afaltzen.

Eta afalostean... ez nekien zer egin!! Ordenagailurik ez, telebistarik ez, libururik irakurri ezin! Azkenean iPod-a hartu (eskerrak bateria kargatuta zeukala) eta sofan etzan nintzen. Egia esan aspaldi ez nuela musikarik entzuten. Musika entzun bai, baina denbora bat musika entzuten soilik ez nuen aspalditik pasatzen.

Baina nire pentsamenduak beste nonbaitera joan ziren. Nire burua ilunpean sofan botata ikustean, jendea momentu hartan zer egiten ari ote zen galdetzen hasi nintzen. Eta lagunez gogoratu nintzen: "hau ni moduan, sofan botata musika entzuten. Beste honek mp4 bideo erreproduktore bat du! Ziur filmeren bat ikusten ari dela. Jo, eta beste hau poziki ibiliko da portatilarekin... Ja, baina routerrak entxufea behar du, internetik ez!! Beste hau, zertan ibiliko da... ah! Neskarekin bizi da! Honek ez du ez iPodik, ez portatilik, ez internetik behar..."

Eta horrarte heldu nintzen. Bapatean telebista sekulako zarata ateratzen hasi zen, nire penstamentuatik atera zidalarik. Ordu erdi izan ginen argirik gabe, eta egia esateko, asko gozatutako ordu erdia. Baina hor gelditu zitzaidan duda; batzuk beste batzuk baino gehiago gozatu omen zuten...
 
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 11:16:01 . 225 Hitzak . Denetarik . Erantzun