2007-01-30

Firefox: Gehigarriak
 
Ez naiz aspertzen. Jende guztiari gomendatzen diot Mozilla etxeko Firefox nabigatzailea intersarean murgiltzeko. Baina pena ematen dit handik egun batzuetara norbaitekin topatu, eta "probatu dut, baina antzerakoa da" esaten didatenean. Ba gaurkoan hobea izatearen arrazoietako bat azalduko dut: Firefoxentzat Gehigarriak.

Gehigarriak zer diren bere izenak dio: programari gehitzen zaion zerbait. Eta zertarako gehitu zerbait. Erraza,  Firefoxi funtzionalitate berriak irakasteko,  guztiz pertsonalizatua egon dadin. Horrela, nahiz eta bi pertsona ezberdinek Firefox erabili, bata eta bestearen Firefoxa guztiz ezberdina izan daiteke. Hona hemen nik erabiltzen ditudan gehigarri batzuk, nahiz eta hemen (ingeleraz dago orria) askoz gehiago aurki daitezken.

- Customize Google:
Google bilatzailea, eta Google enpresaren produktu eta zebitzuak (gmail adibidez) pertsonalizatzeko tresna. Bilaketak hobeak izn daitezen, publizitaterik gabe etab.

- Fast Video Download:
Youtube eta antzerako lekuetatik bideoak jeisteko gehigarria.

- FireFTP:
Firefox FTP kliente bihurtzen du, horrela web orriak kudeatzeko herraminta bihurtzen du firefox.

- Foxmarks Bookmark Synchronizer:
Ordenagailu bat baino gehiago erabiltzen dugunontzat: firefox-eko faboritoak ordenadore ezberdinen artean sinkronizatzen ditu, alde batetik bestera bidaltzen ibili beharrean.

- GMail Notifier:
Gmail kontura email bat heltzen denean abisu bat ematen du gehigarri honek.

- IE Tab:
Jakina da orri batzuk Internet Exploreren bakarrik ikusten direla ongi, programatzaileen erruz. Gehigarri honek firefox banean pestaña bat ireki dezake Internet Exploreraren motorra erabiliz, horrela orri horiek firefox barnean ere ongi ikusten dira.

- Tab Mix Plus:
Pestañekin nabigatzea errazago eta erabilgarriago bilakatzen duen gehigarria.

- Update Notifier:
Gahigarrien bertsio berriak ateratzen direnean abisatu egiten du, eta nahi izanez gero instalatu.

Hauek erabiltzen ditudan gehigarri batzuk besterik ez dira, agian batzuentzat erabilerarik ez dutenak. Baina ziur naiz gehigarri orrian badagoela zerbait bakoitzari nabigazioa errazarazten diona. Eta gehigarririk erabiltzerik nahi ez duenak, ez erabiltzea, baina erabili firefox, denontzat baita hobea!
 
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 09:56:57 . 286 Hitzak . Teknologia . Erantzun

2007-01-16

Urteko Lehena
 
Urteak denbora gutxi darama, baina jada ekarri digu lehena; lehen kontzertua! Azkenaldian gertatzen ari zitzaigun moduan, sarrera gabe geldituko ginela pentsatzen genuen, baina eskerrak astelehena zela, eta horrek jendeari atzeraka egin ziola. Baina ez da aitzakia, ze beti dakigu noiz etorriko den talde bat hona ingurura hilabete batzuk aurretik, eta hala ere azkenengo egunerarte ez gara sarreretaz kezkatzen...

Atzo, Deicideren txanda izan zen. Zuzenean oraindik ez nituen ikusiak, eta gogo handiarekin abiatu ginen Iruneruntz, tunk! aretora. Beste bi taldek ere jotzen zuten, Visceral Bleeding eta Psycropticek.

Berandu heldu ginen. 21.00tan hasten zen, baina lanetik irten, afaldu eta haraino joaten denbora dexente joan zitzaigun. Aretora iristean, sarrerak erosten ari ginela 50 urte inguruko gizon bat irten zen barrutik eta takilakoarekin hasi zen hizketan: "Joder! Esto es demasiao! Menos mal que no me habéis hecho pagar! Yo solo venía a echar un cubata." Gizarajoa. Kubata bat besterik ez nahi, eta otsozuloan sartuta...

Baina gauak okerrera egin zuen momentu hartan bertan. Gizon horren ondoan kartel bat zegoen. Deicide taldeko, sortzaile, baxujole, abeslari eta alma materra, ez zetorren. Glenn Benton, ez zetorren. Ez dakigu zergatik, baina ez zetorren. Bere partez Dismember taldeko abeslaria egongo zen abesten eta baxua jotzen. Aukera bat eman behar genion. Seguraski ordezkoa ondo aukeratu zutela pentsatu genuen. Beraz sarrera erosi, ta barrura.

Lehen taldea amaituta zegoen sartu ginenerako, eta bigarren hastear. Egia esan ez nion kasu handirik egin, soinuak ere ez zuelako laguntzen. Baina hori bai, sekulako egurra! Eta azkenik han atera ziren. Deicide. Baterijoleak barkamenak eskatu zituen Glenn ez zegoelako (talde originaletik gelditzen den bakarra da), eta barre pixkat egin genuen bere kontura, Tanpa (Florida)ko azento harekin. Oso majoa bera.

Glenn Benton
Glenn Benton ez zen etorri

Baina gero jotzen hasi ziren. Taldeko hiru partaideak oso ondo. Abestiak oso onak. Baina ordezkoa... ai ama. Baxua konplemento gisa zuen gainean, ez zuen jotzen. Eta pentsa daiteke ondo abesten zuelako ez zuela jotzen. Baina ez. Ez zuen ondo abesten. Eta hori baino txarragoa, ez zekizkien abestiak. Berdin dit letrak zekizkien ala ez, baina ez zekien nola abestu. Laugarren abestirako tipoa lur jota zegoen. Ez zekien non sartu. Han zegoen jendea ere errespetua galtzen hasia zen, irainak han hemenka. Euskeraz, erderaz, inglesez, frantsesez... Tipoa ez zen bisetara agertu ere egin. Bere ordez, aurreko taldeko abeslariek abestu zituzten bisak, baxua inork jotzen ez zuelarik. Kontzertua: pena bat.

Espero dut urteko lehena izan den hau ez izatea ez azkena, ez hoberena, bestela musikalki urte benetan luze bat datorkigu gainera. Eta ea berriro ere etortzen diren Deicidekoak, baina benetako abeslariarekin, lehen baino gogo gehiago bait dauzkat ikusteko.
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 11:25:46 . 426 Hitzak . Musika . Erantzun

2007-01-14

Ezin
 
Lortu ezin dena, ezin da lortu, eta gainera, ezinezkoa da.
 
 
ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 02:54:04 . 13 Hitzak . Esaldiak . Erantzun