2007-10-05

Uf

Ostegun gaua

Etxera joateko kotxea hartu zuen. Musika jarri. Kontaktuari eman eta ohiko maniobra lekutik ateratzeko. Zerbait arraroa somatu zuen. Musika itzali, poliki poliki aurreruntz zarataren bat entzun nahian moduan. Ezer arrarorik ez. Ostegunero moduan soziedadean afaltzetik zetozen bi lagunak parean. Betiko lau hitzak esan behar, ezberdinak egun hartan:

Erre usaina dator zure kotxetik.
Kotxe ziztrin hau. Duela gutxi balbuletan eztakizer aurkitu zioten, gasolina ondo erretzen ez zuela. Espero det hori ez izatea!
Zaindu kotxea!!
Beharko!!
Agur!
Bai, bihararte.

Larunbat gaua

Afalostean kotxea herri erdialdean utzi zuen, erreka ondoan. Irtetzean usaia somatu zuen: Bufff! nola usaintzen duen gaur errekak! Herrian zehar garagardo pare bat ostean, etxera joateko ordua. Kotxera hurbiltzean usai berbera. Ibai onena ez da normala.

Igande arratsaldea

Bazkalostea. Eguneroko kafe ordua. Garajera jeitsi zen kotxearen bila, gero igandetako lokaleko zinemara joateko. Kotxera hurbiltzean, sekulako usai txarra. Ai ama, hemen ez dago errekarik... Kotxea taberna inguruan eguzkitan aparkatu eta kafea hartzera joan zen. Ordu erdu. Bueltan kotxearen muturra euliz beteta. Pila bat euli. Eta usaia. Txarra. Oso txarra. Ai ama! ai ama! ai ama!!! Kotxea hartu eta lokaleruntz igo zen. Lehioak zabalik. Azkar, euliak muturrekin kentzeko. Heldu zenean lagun bati bere izenari ohore egiteko eskatu zion: Lagundu mesedez. Muturra berriro ere euliz beteta. Kotxeraen kapota zabaltzerakoan usai ikaragarria, euli piloa, eta katu bat. Hankak tubo artean trabatuak. Lepoerdia korreak harrapatuta. Aaaaaaaaargh!

Lokaletik eskularru batzuk hartu, eta katua handik ateratzera abiatu zen. Usai txarra eta euliak. Usai txarra. Euliak. Azaletik tiraka hasi zen. Ilea bakarrik ateratzen zen. Laguna eskuzapi bat ahoan zuela bost bat metro atzerago. Usai txarra. Euliak. Indarrarekin helduko diot. Eskua guztiz irekita zuela katu gainean jarri, estutu Bizirik egongo balitz modukoa da ukimenera eta pffffff. Globo bat moduan ustu zen katua, usteltzen hasia iada. Euliak. Usai txarra. Goragalea. Atzera psauo batzuk arnasa hartu. Lagunak ere botagurea. Hori derrigorrez kendu nehar det hamendik! Hirugarren asaltoa. Euliak. Usai txarra. Goragalea. Katua sahietsetatik hartu eta rrrraaaasss! Kanpora! Ateratzerakoan egindako indarraren inertziarekin ondoko zelairaino bota zuen katua. Lepoa zintzilik zuen. Goragalea. Pauso batzuk atzera. Arnastu. Arnastu. Kotxera berriro itzuli zenean ez zen eulirik. Ez usai txarrik. Ondoko zelaian zeuden denak. Kokakola bat, eta igandetako pelikula. Lasaitzeko.

Ordutik aurrera katu bat ikusten duenean, beti gogoratzen du katu haren taktua. Eta usaia.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 18:51:44 . 366 Hitzak . Denetarik . 2 erantzun

2007-09-10

5 Hitzetan

Bigarren lan astelehena. Oporretatik bueltatzea gogorra izan den arren, martxa berriro ere hartu eta aurrera begiratu behar. Bigarren astelehen hontan ohetik jaikitzea ez da izan pasa den astean bezain gogorra. Orain urruti daude iada udako egunak, nahiz eta 7 egun esaks soilik pasa diren. Zeinen azkar ohitzen den burua. Bai onera eta bai txarrera. Eta aurtengo uda ahaztu baino lehen, laburpen bat egitea otu zait, oporrak 5 hitzetan. Ziur gehiago izan direla, baina zenbaki bat aukeratu behar, eta bosta atera da...

1. Iron Maiden. Nola ez, kuadrilakoak potrotaraino bukatu dute, egunero orduterdi maiden entzutea gogorra baita. Baina emaitzak merezi izan zuen. Bideo bat prestatzeko asmoekin gabiz, irudi eta argazkiekin. Ia emaitza nolakoa den, eta erakusteko modukoa baldin bada, igoko dut nonbaitera.

2. Zombiak. Bai, zombiak. BuuuUuUuUu! Lokalerako proiektore bat erosi genuan, eta gure zinema partikularra daukagu ordutik. Aurtengo udan zombi pelikuletan zentratu gara. Onak (gutxi), txarrak (gehiengoa) eta oso txarrak (baten bat) ikusi ditugu. Frikitasun mailarako opuntu asko hartu ditugu uda hontan...

3. Beroa. Edo hobe esanda, bero falta. Inoiz baino gustorago uda hontan. Azkenengo urteetan sekulako ezinegona izaten nuen beroarekin. Aurten oso gustora. Izerdi gutxi eginez.

4. Paintballa. [Propaganda ON] Lagun batzuk Mendaron Paintballa ireki dute, eta probak egiten nahiz jolasten han ibili gara. Leku polita, kirol neketsu baina dibertigarria. Benetan gomendagarria. [Propaganda OFF]

5. Gaugiroa. Ez dira asko izan farrak, baina onak. Garagardoa nahiz rona. Gainera farra batzuk "Delta Force de los cubatas" kuadrillarekin bota ditut (puntu geihago!), eta benetan gogorrak izan dira!

Ba gutxi gora behera hori izan da nire udara. Ia zuek ere zuen udak kontatzera animatzen zareten, 5 hitzetan bada ere!

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 12:54:15 . 260 Hitzak . Denetarik . 2 erantzun

2007-08-29

Festen biharamunak

Bukatu dira festak. Bueno, datorren astebukaeran ere badago zerbait, baina 5 egunetik 4 farraren ostean, bukatutzat eman ditzaket.

Hasiera gazi gozoa izan zuten. Osteguna euritsua izan zen oso, eta IronFesta bertan behera uztear izan ginen. Eszentatokia guztiz buztia zegoen, ekipoa ez zebilen oso ondo, eta denok geunden animo gutxirekin. Hala ere, jotzeko sekulako gogoa geneukanez, aurrera egin genuen. Harrigarria izan zen nola soinu probetan ari ginela, abesti bat jo, eta jendea txaloka hasten zela ikustea. Animoak igo zizkigun horrek.

Txosnetan bokadillo bat jan, taberna baten kafea eta kopatxo bat hartu, eta eszenatokira!! Prestatu genuen introa jarri eta... euria. Eta nola! Sekulako zaparrada. Noizbehinka gelditzen zuen, baina ia kontzertu osoan zehar egin zuen euria. Eta harrigarriena iruditu zitzaidana, jendea ez zela bertatik mugitzen. Ez hori bakarrik, gero eta jende gehiago inguratzen zen, ezagun nahiz ezezagunak, zaharrak nahiz gazteak. Eta denek ziruditen pozik: dantzan, abesten, bustitzen! Nik behintzat, ileak puntan izan nituen kontzertu osoan zehar.

Honako hau izan zen set lista:

Aces High
Where Eagles Dare
Run To The Hills
Die With Your Boots On
Wasted Years

The Trooper
Wickerman
Wasting Love
Hallowed Be Thy Name

The Number Of The Beast
Can I Play With Madness
The Evil That Men Do
Heaven Can Wait
Iron Maiden

Moonchild
Fear Of The Dark
Wrathchild

IronFest

Eta kontzertua bukatu zenetik Gaurrarteko momentuak nahasiak ditut, ardo, garagardo eta ronez bustitako momentuak. Aurtengo jaien onena, izan ez dudana izan da: biharamunak! Ez dakit nola, baina inoiz baino freskoago ibili naiz esnatzerako orduan. Pasa den urteetan izaten nuen noizbehinka ez irtetzetko tentazioa, baina aurten horrelakorik ez. Hala, idazten hasi naizenean esan dut jaiak bukatu direla niretzat, baina orain, bapatean, datorren asteburua heltzeko gogoz nago. Zerbait egin beharko da...

PD. Portzierto, jarri dudan irudia, kontzerturako 49 foliotan inprimatu, eta puzzle bat moduan montatu genuen eskenatoki atzen jartzeko. 2 metroko sekulako kartel bat atera zitzaigun!! Orain lokaleko paret oso bat betetzen daukagu.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 16:00:42 . 290 Hitzak . Denetarik, Musika . 2 erantzun

2007-08-02

Iron Fest

Propaganda pixkat gaurkoan. Hilaren 23an herriko festak hasten zaizkigu elgoibarren. Eta festak ondo hasteko egundoko kontzertu bat antolatu da: IronFest: Back In Hellgoibar; talde ezberdinetako herriko musikarien bilkura baten ondorio. Eta 2000. urtean egin zen moduan, Iron Maiden talde mitikoaren bertsioak jotzen arituko dira, txosnetan metal giroa jartzen. Eta... bueno, ni ere han egongo naiz sokadun instrumenturen bat jotzen, 4 sokaduna seguruenik... Beraz, gonbidatuta zaudete. Eta heavya gogoko ez baduzue ere, gero karaoke bat dago antolatuta!! Hamen dagoen juerga zaletasuna ikusita, esan beharra neukan.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 12:06:52 . 82 Hitzak . Musika . 4 erantzun

2007-07-06

Barrenak husten

Udarekin batera etorri zinen duela bi urte. Ordutik, zurekin toki guztietara. Bizitza alaitzen zenidan. Pozik nengoenean, zu pozik. Baina triste negoenean, zu triste. Eta triste zeundenean, ni triste. Eskerrak zerbait susmatzen hasia nintzela. Azkenaldian ez zenidan kasurik egiten. Nik hau zuk hura. Nik orain zuk gero. Nik bai zuk ez. Baina ez zidan axola. Hor zeundelako. Egunak eramangarriago egiten. Gauak goxotuz. Zu izan zinen lehena. Asko ikasi genuen elkarrekin. Ahaztu ere. Eta orain ez zaude. Joan egin zara. Leku hobe batetara akaso. Hori sinistu nahi dut. Ez zaitut ahaztuko, nere iPod maitea.

ZabalduZabalduBilduBilduTwitterTwitterPermalink-a . gartzen . 18:42:14 . 92 Hitzak . Denetarik . Erantzun

:: Hurrengo orrialdea >>