
Galdakao eredu bat lez ipintzen dauen
eguna topatu dogu: 1937 urtean.
Hara non, Aberri Egunaren besperan,
Eguna egunkarian, Galdakao jarraitzeko moduko eredu bat izan zen... Euskal izenak jartzeagaitik.
Egunaren Bigarren orrialdean Galdakano izenburupean hauxe dino:
"Epailean eta otsailean uritxo onetan jaio diranen artean edozeinbat euzkel-izendun ikusi doguz ta pozkarri izan yaku. Euzkel-izenak yakuz.
Galdakano'ko semean beste urietan be, gaituaz badoaz euskel-izendunak oba litzateke. Eredugarri yaku ba, Galdakano. Jarraitu besteok be, Galdakanoren bideari.
Ona emen, ilabete bi orreitan jaio ta euzkel-izena ezarri yakoenen zerrendea:
-
Etxebarria eta Orue'tar Julen Iñaki, Bitor eta Simone'ren semea, Usansolo'n.
-
Martinez eta Etxebarria'tar Guruzne, Domeka ta Pantzeskeren alabea.
-
Arribaltzaga eta Elortza'tar Elixabete Miren, Joseba ta Iruneren alabea.
-
Arriaga eta Yurrebaso'tar Peli, Sekunda eta Josebe'ren semea.
-
Etxebarria eta Galastegi'tar Miren Begoñe, Matai ta Martine'ren alabea
-
Olabarrieta eta Azkueta'tar Iñaki, Kepa'ren eta Kataliñe'ren semea
-
Garai eta Elekuria'tar Sabin, Joseba eta Josebe'ren semea.
-
Garai eta Elekuria'tar Karla, Joseba eta Josebe'ren semea
Orra euskel - izen zerrenda mardul-mardula ta ornidua.
Zorion-agurrik sutsuena euskel-izena seme-alabei ipiñi dautsen gurasoei."