Galdakaoko 7 gazte fusilatuta izan ziran Gerra Zibilean, Udaberri Galduan ikusi dogunez.
Libe Asuak kontatu dauku zelan eta zergaitik: euren pekatua izan zan, Don Mariano Uriarteren etxea jagoten joatea.
Eta Francoren tropak Inuntziagaren txaletean "estado mayor" ipini ebenean... Derikoko kanposantuan afusilatuz ebezan.
Honexek dira euren datuak:
- Angel Arostegi Bilbao, 29 urte zituela (1937.09.07)
- Santiago Celaya Sagardoy, 39 urtez (1937.09.07)
- Santiago Celaya Uriarte, 40 urtekin
- Atxerre Egilero Arostegi, 21 urtekoa (1938.05.05)
- Valentin Mandaluniz Ealo, 30 urtez (1937.09.07)
- Andres Ormaetxe Egiluz, 31 urterekin (1937.12.16)
- Jose Luis Zabala Bilbao, 30 urtekoa (1937.09.07)